Musikirun maketa lehiaketa abian da

Gazteen musikaren sasoian gaude. Aurreko bi urteetako uzta onaren ostean, aurten ere Musikirunmaketal 15) Maketa Lehiaketa antolatu da.
Dagoeneko lanak aurkez daitezke. Hautatutako taldeek maiatzean eta ekainean kontzertuak eskainiko dituzte, eta irabazleak Mini Lp bat grabatuko du.

Phantom Studiosen egin zen aurkezpenean, Fernando San Martin Udaleko Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak “Gazteria Arloko ekintza garrantzitsuenetako bat” dela adierazi zuen. “Musika ekoizpenak eta sorkuntza bultzatu nahi ditugu, baita talde berrien sorrera zein haien arteko harremanak ere”.

Aurreko deialdietan bezala, jaialdiaren lehen fasea hautaketarena izango da. Aurkeztutako maketen artean gehienez ere 15 aukeratuko dira. Hautatutako talde eta bakarlariek Tunk! aretoan emanaldia eskainiko dute maiatzean eta ekainean zehar. Zehatzago, maiatzaren 24an eta ekaineko egun hauetan: 7, 8, 14, 15, eta 21ean, gaueko 22:00etan. Ekainaren 26an finalista guztien kon-tzertua eskainiko dute eta bukaeran Musikirun lehiaketaren irabazlea jakitera emango da.

DRAKKEN747_1352897665_nLehenengo saria bost abestiko Mini LP baten grabaketa eta bideokliparena da. Bigarrena 5 abestiko maketa baten grabaketa, eta hirugarrena, 3 abestiko single batena. Grabaketak Phantom Studiosen egingo dira.

Hogeitamar urtetik beherako gazte orok parte har dezake. Taldeen kasuan, batez besteko adinak ezin du muga hori gainditu.

Bakarlari edo talde bakoitzak gutxienez 2na eta gehienez 5na abesti aurkeztu behar ditu, eta ezinbestekoa da letra eta musika originalak izatea.

Lanak jasotzeko epea maiatzaren 17an amaituko da.

Lanak formatu hauetan aurkez daitezke:

  • CDan. Postaz bidali behar da.
  • mp3 edo wma artxiboak posta elektronikoz igorri daitezke 128k bpsko gutxieneko kalitatearekin.

infojuvenil@irun.org
gazteria@irun.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude