200 pertsonek izena eman dute udalak deitutako boluntario sarean

200 pertsonek izena eman dute udalak deitutako boluntario bankuan. Ekimenak izandako harrera onaren ostean, izen emate prozesua alde baterako itxi da Euskadi mailan antolatutako boluntario sarean urrats berriak eman arte. Bestetik, Ama Xantalen egoitzak hainbat tablet lortu ditu, isolamendua errespetatuz, egoiliar eta senideen arteko komunikazioa posible egiteko.

Zehazki, 201 izan dira atzo udalak deitutako boluntario sarean izena eman duten hiritarrak. Boluntario guztiei eskerrak eman eta egitasmoaren inguruko informazio gaurkotua emango dien mezu bat jasoko dute. Ekimanren arrakastaren ostean, izen emateak aldi baterako eten egin dira Euskadi mailan sorutako boluntario sarera batu eta jarraibide bateratuak eman arte. Boluntario gehiago behar izatekotan, deialdia berriro irekiko litzateke.

Tabletak Ama Xantalenen

Alarma egoera dela eta hartutako neurrietako bat adineko pertsonen egoitzetan senideen bisitak murriztea izan da. Horregatik, Irungo Ama Xantalen egoitzak hainbat tablet lortu ditu egoilar eta senideen arteko komunikazioa ahalbidetzeko. Tabletetan instalatutako aplikazioek, isolamendu neurriak errespetatuz, egoitzako erabiltzaileekin harremanetan jartzea posible izango da.

Era berean, Irungo udalak zergak ordaintzeko epea luzatzeko erabakia hartu du, epemuga berria zehaztu gabe. Izan ere, alarma egoera ezarpenak epemugak atzeratu eta espedienteen helarazketan ondorioak izan ditzake.

Azkenik, Udaltzaingoak alarma egoera ezartzen duen dekretuan zehaztutako mugimendu murrizketak  betetzea gogoratzen du: kalera ateratzea soilik elikagaiak, sendagaiak edo premiazko ondasunak eskuratzeko; osasun-zentro, zerbitzu eta osasun-establezimenduetara joateko; lanera joan; ohiko bizilekura itzuli; eta finantza-erakundeetara joateko.

Ahal den neurrian, agenteak hirian barrena ibiliko dira neurri hauen betekizuna bermatu eta bozgorailuen bitartez ezarritako neurriak gogorarazteko.

Koordinazio taldea

Gaur goizean Irungo Jose Antonio Santano alkateak hainbat bilera izan ditu Alarma egoeraren harira sortutako beharrak erantzuteko. Bileren ardatzak hiriaren momentuko egoera eta alarma egoeraren inguruan sortutako nobedade eta beharrak izan dira: larrialdi egoeraren barnean martxan jarri diren zerbitzuen funtzionamendua ziurtatzea eta osasun sailaren gomendio zein betebeharren betekizuna bermatzea.

Gai hauek eta bestelakoak egunero udal arduradunek osatutako koordinazio taldean landuko dira. Jose Antonio Santano Irungo alkatea da koordinazio taldeko burua eta talde honen sorreraren bitartez udal arlo ezberinen elkarlanaren bitartez ezarritako neurrien betekizuna ziurtatu nahi da.

Hirian hartutako neurri guztien informazioa udal webgunean aurkituko dute hiritarrek, osasun sailaren gomendioekin batera.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude