500 haurrek parte hartuko dute aurtengo Eskola Kirola programan

Ikerketen arabera, kirola egiten duten haurrek bizitzan zehar jarduera fisikoa egiteko probabilitate gehiago dute, eta horrek osasunerako dituen onurak esan gabe doaz. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irungo Udalarekin batera, Eskola Kirola programa antolatu du aurten ere, euskaraz hainbat kirol egiten ikasteko parada eskaintzen duena.

eskola kirola2-23 10.41.10

Hasiberria den ikasturte honetan Irungo ikastetxeetako 500 bat haurrek parte hartuko dute Eskola Kirola programan, 46 talde mistotan banatuta.
Gelatik irtenda, kirol arropa jantzi eta ikastetxean bertan, astean bitan ordubetez hainbat kirol egiten ikasiko dute. Benjaminek (8-9 urte), saskibaloia, eskubaloia, futbola, errugbia, atletismoa eta igeriketa. Udaleko Iñaki Iturrioz kirol teknikariak dioenez, “aurten jarduera berria egiteko aukera aztertzen ari gara: esku-pilota”.

eskola kirolaSC00549
Alebinen (10-11 urte) kasuan ez da igeriketa egiten, “eta softbola ziurrenik kenduko dugu, softbol elkartea desagertu denez gero kirol hau praktikatzen jarraitu nahi dutenei ezin baitzaie eran-tzunik eman. Baina baliteke erraketa-kirolak programan sar-tzea”.
Ohi bezala, ikasleek hitzordua larunbatero izango dute, taldeen artean jokatzen diren ligaxketako partiduetan ikasitakoa praktika dezaten.
Talde mistoak
Aurten ere neska-mutilez osatutako taldeak antolatuko dira, “bateratutako hezkuntzaren aldeko dema egin dugulako”, dio Iñaki Iturriozek. “Egokia deri-tzogu, adinaren eta ahalmenaren aldetik nesken eta mutilen artean ez legokeelako alde handia egon beharko”. Aldea, izena ematen duten neska eta mutil kopuruan dago: neskak % 20-25 inguru izaten dira; mutilak, berriz, % 75-80.

eskola kirola6678
Ikertatzaileen azteketen arabera, haurtzaroan kirola egiteak ez du ziurtatzen heldu izatean jarduera fisikoa egiten jarrai-tzea, baina probabilite gehiago dago. “Azterketa hauen ondorioetako bat da, halaber, kirola neskentzat bereziki onuragarria dela. Zehatzago, hezurren osasunean eragina du. Horregatik neskak parte hartzera animatu nahi ditugu” azpimarratu du Iturriozek.
Irakasle profesionalak
Haurren irakasleak profesionalak dira, lan hori burutzeko formakuntza berezia jaso dutenak, kirol arloari zein euskarari dagokionez. Udal teknikariak azaldu du irakasleen lana ez dela bat-batekoa. “Metodologia bat garatu da eta saioak zehatz prestatzen dira. Balioak lantzeari berebiziko garrantzia ematen zaio. Errespetua, talde-lana, ardura eta hobekuntza bezalako balioek emaitzak baino pisu handiagoa dute”.
BPXport Kirol Zerbitzuak enpresak kudeatuko du ikasturte honetan programa.

Bigarren Hezkuntzakoak helburu

Eskola Kirola Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6.enera bitarteko haurrei zuzendua da. Zer gertatzen da bigarren hezkuntzara iristen direnean? Kirola egiten jarraitu nahi duenak beste bide bat bilatu behar du. Lehen Hezkuntzako programari jarraipena emateko, duela hamar urte Ikas Sasoi abian jarri zen, eskolan nahiz eskolatik kanpo jarduera fisikoa egiteko aukera eskaintzen zuen programa. 2003tik, ordea, ez da berriro gauzatu. Ikasturte honetan Irun Sasoi berreskuratuko dela iragarri du Udalak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude