Abizenen korapiloa

Ocho apellidos vascos filmaren arrakastaren haritik hasi zen Koldo Ortega euskal abizenen inguruko hitzaldiak ematen. Hiru saiotan banatu ohi du jarduna, baina bakarrean kontzentratu behar izan zuen apirilaren 22an Irungo Argoiak elkartean. Urtetan euskara eta historia irakasle izandakoa da Ortega. Pio Baroja institutuan zuzendari ere aritu zen. Erretiroa hartu zuen duela bost urte, eta hitzaldiak ematen eta Hondarribia aldizkarian kolaboratzen dabil, besteak beste.

SONY DSC

Ia hitzaldia hasi baino lehen jaso zuen Koldo Ortegak lehen galdera. Ez zuen entzuleen arreta erakartzeko lanik egin behar izan. Argoiak elkartera hurbildutako emakumeen, eta gizon bakar ba-tzuen interesa agerikoa zen. Etengabe moztu zituzten Ortegaren azalpenak, zalantza zehatzak planteatzeko irrikaz. Nolabaiteko ordena mantendu nahi izan zuen, hala ere, hizlariak. Abizenek familietan betetzen duten funtzioa modu ulergarrian azaldu zuen, hasteko: “Iragana orainarekin eta etorkizunarekin lotzen duen elementua da abizena. Iraganik gabe, ez dago orainaldirik. Baina etorkizunari begiratu gabe ere ez”.
Familiarekin lotuta, Euskal Herrian e-txeak historian zehar izan duen garran-tzia azpimarratu zuen Ortegak. Ia “sakralizatua” egon izan dela gogoratu zuen: “Baserrien izenek abizenak sortu dituzte. Ez hori bakarrik, baserri batetik bestera aldatzerakoan, abizenak ere aldatu izan zituzten familiek”. Testuinguru horretan kokatu zuen Etxeberria abizenaren jatorria, Casanova latinoarekin alderatu daitekeena. Entzuleak animatzen hasi ziren orduan. “Barkatu, eta Zufiaur abizena?”, galdetu zuen emakume batek. Liburu lodikote bat kontsultatu zuen Koldo Ortegak. “Mikel Belaskok dio Nafarroako herri gehienen izenak abizen bihurtu direla. Zufia izeneko herri bat dago Lizarra inguruan. Hori izan daiteke pista bat…”, iradoki zuen.

lauburuy

Hamaika interpretazio
Aurrera egin aurretik, Ortegak azpimarratu zuen zeinen konplikatua den abizenen interpretazioa egitea: “Esanahia ebidentea ez baldin bada, hipotesiak egin daitezke, baina zaila da frogatzea. Esate baterako, Arrieta, Arriola, Arregi, Arriaga, denak harri hi-tzetik datoz?”. Garcia abizenarena kasu berezia da. Espainiako Estatuan zabalduenetarikoa da, baina Hego Euskal Herrian ere bai. Harrituta jaso zuten entzuleek arrazoiaren azalpena. “Gartzia gaztearen eratorpena da”, baieztatu zuen Ortegak. Ramón Menéndez Pidal hizkuntzalari ezagunak ikertu zuen Garcia abizenaren euskal jatorria. “Koldo Mitxelenak esandakoaren arabera, osagai bat edo egitura bera euskarazkoa izatea, nahikoa da abizena euskalduntzat hartzeko”, azaldu zuen Koldo Ortegak.
Entzuleek galdera zuzenak egiten jarraitu zuten: “Nire aitak Goyalde idazten zuen abizena. Ni bilatzen ibili naiz, baina y grekoarekin ez dut inon aurkitu”. Grafian izan diren aldaketak abizenen bilakaeraren azalpen izan daitezke. “Kontuan hartu behar da euskararen transmisioa ahozkoa izan dela. Baina dokumentu ofizialetan eskribauen esku egon da abizenak idazteko modua”, argitu zuen Ortegak.
Idazkarien irizpideaz gain, inposatze politikoak ere kontuan hartu behar direla gogoratu zuen: “Euskal izen asko debekatuta egon ziren Frankismoan zehar. Beste batzuei María edo beste izen espainolak gehitzen zizkieten”. Dena ez da liluragarria abizenen munduan. Baditu argiak eta itzalak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude