Abuztuan udako azken egun beroak udazkenaren mehatxuarekin nahasten dira. Udako opor egunak amaitzear direnean, errutinara itzultzeko beharrak dakarren zapore gazia gozatu eta etxe inguruko bazter bereziak hobeto ezagutzeko aukera bikaina izan daiteke. Bada, Irunek era askotariko ekintzak proposatzen ditu abuztuan zehar uda behar baino lehen agurtu nahi ez dutenentzat.
Irugurutzeta
Irugurutzeta Euskadiko ondare industrialaren adierazgarririk onenetako bat da. Egun Aiako Harria Parke Naturala dena meatzaritza gune garrantzitsua izan da erromatarren garaitik XX. mendera arte. Beraz, meatzariek zeregin nabarmena izan dute Irungo historian. Bada, Irugurutzetako kiskaltze labeetako bateriarik handiena ezagutzeko aukeraz gain, inguruko mea galeria batera sartzeko aukera ematen du bisitak. Horrela, Oiasso Museoak antolatzen dituen bisita gidatuak Irungo ondarea ezagutzeko eta familiartean Parke Naturalaren sarrerako enklabe batez gozatzeko aukera paregabea dira.
Abuztuko ostiral guztietan, Oiasso Museoak Irungo erdialdea eta Irugurutzetako interpretazio zentroa lotuko ditu, mikrobus baten bidez. Autobusa Bisera zeneko autobus geralekutik abiatuko da, 11:00etan eta 17:00etan. Irugurutzetako meategiak eta kiskaltze labeak bisitatzeko erreserbak Oiasso Museoan bertan egin daitezke, 943639353 telefono zenbakira deituta edo info-oiassomuseo@irun.org helbide elektronikora idatzita.
Bestalde, abuztuaren 18a, osteguna, Santa Helena eguna da. Ama Xantalen ermita, inguruko aztarnategi arkeologiko nagusietako bat da eta egun horretan doan zabalik egongo da, 10:00etatik 20:00etara bitartean. Instalazioa bisitatu nahi dutenak sarrerako erakusketara sartu ahalko dira, eta nekropoliaren aztarnak lehenengo solairutik ikusi. Ama Xantalen egunean ermitako ateak zabaltzeko jardunaldia Alde Zaharra – San Juan auzo elkartearen ekimen bat da, dagoeneko urtetxo batzuk daramana martxan.
Bi erakusketa Oiasson
Abuztuan, Oiasso Museoaren egoitzan ikusgai jarraituko dute “Erraldoien bizkar gainean. Euskal arkeologiaren historia” eta “Theatrum mundi” aldi baterako erakusketek. Lehena euskal arkeologiaren 200 urteko historia errepasatzeko aukera paregabekoa da, eta, horretarako, azken mendeetan Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako Foru Komunitatean egindako indusketa lanetan aurkitutako ehun pieza original hautatu baino gehiago darabiltza. “Theatrum mundi” argazki erakusketa, berriz, Méridako antzoki erromatarra zaharberritzeko proiektuen irudi argitaragabeek eta plano historikoek osatzen dute.
Biak ala biak doakoak dira, eta Museoaren betiko ordutegian ikus daitezke. Erakusketei buruzko informazio gehiago eskuratzeko deitu 943639353 telefono zenbakira edo info-oiassomuseo@irun.org helbide elektronikora idatzi.
Hiria ezagutzeko bisita gidatuak
Aurreko hiru urteetan esperientzia onak izan ondoren (uda bakoitzean bataz beste ehun bat bisita) berriz ere hirian bisita gidatuak antolatzeko ekimena itzuli da. Horrela, bada, abuztuaren 27ra arte, asteazkenero, 11:00etan, eta ostiralero, 17:00etan. Bisitaldiak Junkaleko elizatik aterako dira, eta parrokia, Oiassoko erromatar ingurua, Urdanibia plaza, Ama Xantalen eta udaletxea bisitatu ahal izango dira. Bisita gidatuak bi orduko iraupena izango du eta prezioa 2 eurokoa da pertsona bakoitzeko, baina 12 urte arteko haurrek bisita doan egin ahalko dute. Informazio gehiago eskuratu eta izen ematea egiteko 943 020 732 telefono zenbakira deitu edo www.bidasoaturismo.com helbidean kontsultatu.
Txingudi Ekoetxea
Txingudi Ekoetxea Plaiaundiko parke ekologikoaren sarreran dagoen zetroa da, eta bisitariek informazio mota oro aurkituko dute bertan, bai Plaiaundiri buruz bai badiari eta Txingudiko Plan Berezian sartutako naturguneei buruz. Txingudiko Ekoetxea egunero irekita egongo da, 10:00etatik 14:00etara, goizez, eta 16:00etatik 19:00etara, arratsaldez.
Bidasoko Interpretazio Zentroa
Bidasoko Interpretazio Zentroak hiru hiriei buruzko informazioa banatzeko harrera bat du. Bestalde, erakusketarako gunea ere badu, hiru gai nagusirekin erlazionaturik dauden taula desberdinak dituelarik: inguruko bioaniztasuna, Eurovelo sarea eta Irundik pasatzen den Santiago Bidea. Erakusketa eremuan, Bidasoa topagune gisa harturik, erlazionaturiko gaiak islatzen dira.
Sartzea doakoa da. Taldeak hartzen dira, hitzordua aurrez eginda eta ordutegia adostuta. Bidasoko Interpretazioa Zentroa udako ordutegian asteartetik ostegunera 10:00etatik 14:00etara dago zabalik, zubietan eta jai egunetan izan ezik. Ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era irekitzen ditu ateak eta, azkenik, larunbatetan eta igandeetan, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era, zubietan eta jai egunetan izan ezik.
Irun Berdea
Abuzturako proposamenen zerrenda Lapurriturriko informazio gunearekin osatzen da. 10 urtetik gora darama bisitari guztiei parkea ezagutzera ematen eta horretarako, hainbat jarduera egiten dira denboraldi osoan. Udaberrian, udan eta udazken hasieran jarduerak programatzeaz gainera, informazioguneak berak informazioa ematen die bisitari guztiei, paperean, eta parke naturalari buruzko azalpenak ere ematen dizkie, bai eta ibilbideei eta inguruko turismo eskaintzari buruz ere. Horrez gainera, informazio hau ere ematen dute. Lapurriturrik hainbat jarduera antolatzen ditu aldizka, hango flora eta fauna ezagutzera emateko. Informaziogunean arretarako ordutegia ondorengoa da: Ekainetik urrira arteko asteburuetan eta uztail eta abuztuko jai egunetan goizeko 10:00etatik 14:00etara.