2021. urtean ACUBIk 1.989 kontsulta jaso zituen. Kontsulta horiek guztiak elkarteak Irunen duen bulegoan erantzun ziren, Hondarribiko Kasino Zaharreko bulegoa itxita baitago. Kontsulta ugarienak, 309, errentamenduekin lotuta egon ziren, eta ondoren, jabetza horizontalari eta komunitateei buruzko kontsultak izan ziren, 278.
Aurreko urteko kontsulta guztiak Irungo bulegotik erantzun ziren Hondarribiko Kasino Zaharreko bulegoak itxita jarraitzen duelako. ACUBIk Hondarribian ostegunero 10:00etatik 13:00etara eta hilabete bakoitzeko azken asteartean 16:00etatik 19:00etara eskaini ohi zuen zerbitzua. 2021ean, berriz, hondarribiarrek Irungo Palmera Montero guneko bulegora gerturatu behar izan dute, edo kontsultak telefonoz egin, edo posta elektroniko bidez bidali behar izan dituzte. Guztira, Irungo 1.709 biztanlek baliatu dituzte ACUBIko zerbitzuak eta erabiltzaile hondarribiarrak, berriz, 280 izan dira.
Ia urtero bezala, Irungo kontsulten artean 2021ean ere errentamenduei buruzko kontsultak izan ziren ugarienak, zehazki, 309. Horien artean, gehienak errenta berrikusketekin eta errenta ordainketa ezarekin loturik zeuden. Erkidegoekin loturikoak, aldiz, 278 izan ziren eta, oro har, gehien galdetutakoak ordaintzen ez duen bizilagun bati zorra erreklamatzeko prozedurarekin eta komunitatean obrak egitearekin zerikusia dutenak izan ohi dira. Hala ere, aurten gainera, Covid-19aren ondorioz, gehien kontsultatu den gaia bizilagunek akordioak hartzeko bilerak egiteko modua izan da.
Argi eta gas horniduren kasuan, kontsulta batzuk fakturekin lotuta daude, eta beste batzuk enpresa jakin batekin hornidura horiek kontratatzearekin, eta azken hilabeteetan faktura eta tarteak ulertzeko moduarekin. Telefoniaren kasuan, berriz, ACUBIren bulegotik azaldu dute kontsulta gehienak fakturazioari buruzkoak direla.
Aipatzekoa da gremioen kontratazioarekin (16) eta autoen kartela deiturikoaren balizko erreklamazioarekin lotutako kontsultak agertzen direla, 2006tik 2013ra bitartean erositako eta emakidadunen prezioen itunagatik kalte-ordaina (2.000 eta 3.000 euro artekoa) jasotzeko eskubidea duten ibilgailuentzat.
Aldi horretan, lurzoru klausulari eta hipoteka gastuei buruzko 103 kontsultari ere erantzun zaie. Kasu askotan, hipoteka berrikusten lagundu zaie kontsumitzaileei, lurzoru klausularik ba ote duten egiaztatzeko eta erakundeari erreklamatzeko gutuna idazteko, bai eta hipoteka kudeatzeko gastuak ere, eta balizko erreklamazio judizial bati buruzko aholkuak eman zaizkie.
Azpimarratzeko beste gai bat etxez etxeko salmentarekin eta internetekin lotutako kontsultak eta erreklamazioak dira, 2021ean 38 kontsulta izan baitira. Gogoratu behar da kontratazio horiek guztiek 14 eguneko epea dutela atzera egiteko, eta kontsulta askok zerikusia dutela epe horrekin, eta, batzuetan, ACUBIra erreklamazio bat aurkeztera joaten direla epe hori igaro ondoren, eta, beraz, aukera gutxi geratzen dela horiek ebazteko.
Zerbitzua jasotzeko modua
Gainera, bai Irunen zein Hondarribian kontsulta gehienak telefono bidez egin ziren, konkretuki, 953. Aurrez aurre egindako kontsultak, aldiz, 625 izan ziren eta posta elektroniko bidez bidalitakoak 411.
Aurreko urteetako joerari jarraituz, emakumeak dira orokorrean kontsulta gehien egiten dituztenak. Izan ere, 1.174 emakumek egindako 1.174 kontsulta jaso ditu ACUBIk 2021ean, gizonenek egindako 815 kontsulten aurrean.
Erreklamazioak Irunen
2021ean 403 erreklamazio erantzun dira Irungo gure bulegoan; horietatik 116 Hondarribiko kontsumitzaileenak dira, eta 266 Irungo kontsumitzaileenak. Gainera, Gipuzkoako beste udalerri batzuetako, Nafarroako 2 udalerritako eta Frantziako udalerri bateko 18 erreklamaziori erantzun zaie. Errentamenduei, hipoteken gastuei, bizilagunen komunitateei eta telefoniari buruzko gaiak dira Irunen arreta gehien eskatzen duten gaiak. Telefonia erreklamazioak eskaintza eta fakturazioa ez betetzeagatik egin dira; aurten, aseguruekin eta, batez ere, ezbeharraren izapidetzearekin lotutako erreklamazioak ere nabarmentzen dira.
2021ean, Dentix Klinika ixteagatiko erreklamazioen izapidetzearekin jarraitu dugu. Erreklamazio horiek lan handia ekarri diote ACUBIri, eta, kasu askotan, kontsumitzaile horiek Elkarteko abokatuaren aholkularitza ere jaso dute, bereziki konplikatuenak ziren kasuetan.
2018. urteaz geroztik ACUBIn kolektibo berezien errentamendu kontsultak erantzuten dituzte. Zerbitzu hori kolektibo gehiagori ireki zaie, baita Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko Arloari ere, bai gizarte langileei. Bestetik, jantoki sozialak zerbitzu horietara jotzen duten pertsonak artatzeko aukera izatea eskatu du, etxebizitzaren errentamenduari buruzko aholkuak emateko (kontratuaren iraupena, errentarik ez ordaintzeagatiko egoera). Era berean, beste elkarte batzuk (adibidez, Kaleratzeak Stop) gure bulegora hurbildu dira gure aholkularitza behar duten pertsonekin. 2021ean 64 kontsultari erantzun zaie eta 13 erreklamazio izapidetu dira.