Adinekoen Bakardadea Prebenitzeko Programa urteko bigarren fasean sartu da

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Arloak jakinarazi duenez, adinekoen bakardadea prebenitzeko programa martxan jarri da. Programaren helburua da hirian bakarrik egon nahi ez duten 75 urtetik gorakoen bakardadea arintzea. Egitasmoa orain dela gutxi aktibatutako Irun Lagunkoia programari gehitu behar zaio, adinekoentzako zerbitzuak hobetzeko eta zahartze aktiboa sustatzea bilatzen duena.

Cristina Laborda Gizarte Ongizateko ordezkariak adierzi duenez, “badakigu bakarrik eta bakartuta sentitzea bereziki adinekoengan eragina duen arazo bat dela eta denborarekin oso ondorio larriak izan ditzakeela ongizate fisiko eta psikologikoan”. Hori dela-eta, Adinekoen Bakardadea Prebenitzeko Programaren bidez, adinekoen harremanak eta ongizatea saretzeko baliabideak jarriko ditu udalak adinekoen eta berauen senide eta/edo zaintzaileen esku.

Programaren bidez, Gizarte Ongizateko Arloak eskura duen informazio guztia ematen zaie adinekoei. Aurten, Irunen bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako 298 lagun bildu dira programara, eta, batez ere, haientzat da programan sartzeko aukera emateko eskutitza. Hain zuzen ere, otsailean, Udala haien erdiekin harremanetan jarri zen, eta, urteko bigarren seihilekoan, beste 138ei bidaliko die eskutitza.

Programa abian jartzeko, idatzizko jakinarazpen bat bidaltzen da, hartzaileei programaren xehetasunen eta Udalak adinekoentzat sustatzen dituen gainontzeko baliabideen berri emateko, eta, behin eskutitza bidalita, programarako kontratatutako psikologo bat hartzaileekin harremanetan jartzen da, elkarrizketa pertsonal bat egiteko hitzordua jartzeko. Hartzaileek bisitarik nahi ez badute, psikologoaren deiaren beraren bidez edo eskutitzak dakarren telefono zenbakira deituta jakinaraz dezakete.

Behin prebentzio programaz arduratzen den psikologoak diagnostikoa eginda, interesdunek estimulazio kognitiboa eta gaitasun sozialak lantzeko tailerretan parte har dezakete, Lekaeneko apartamentuetako espazio sozialean, asteazkenetan, 12:00etatik 13:30era bitartean; Iraso zentro sozialean, asteazkenetan, 10:00etatik 11:30era bitartean; eta Palmera-Montero Gunean, astelehenetan, 10:00etatik 11:30era bitartean.

Lehengo fasea 2023ko urtarriletik ekainera bitartekoa izan da, eta datu hauek eman ditu: Urtarrilean, 204 pertsona aukeratu ziren, haiekin harremanetan jartzeko: 152 bakarrik bizi diren 75 urtetik gorakoen zerrendako kide berriak ziren, eta beste 52ak, kide zaharrak, aurreko urteetan deiari erantzun ez ziotenak. Udala haien % 72,05ekin harremanetan jarri zen. 61 elkarrizketa egin ziren, ordubetekoak batez beste:  % 63,92, elkarrizketatuen etxebizitzan bertan, eta % 36,06, Palmera-Montero Guneko adinekoen lokalean.

Estimulazio kognitiboa eta gaitasun sozialak lantzeko tailerrak

Hiru talderekin egin zen, Palmera-Montero Guneko zentro sozialean, Irason eta Lekaeneko apartamentuetan.

Urtarriletik ekainera bitartean, 66 saio egin ziren; guztira. Batez beste, 26 pertsonak parte hartu zuten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude