AECC Gipuzkoak Bidasoko Minbiziaren Aurkako Astea antolatu du

AECC Gipuzkoa elkartearen Bidasoako Batzarrak bazkideak erakartzeko kanpaina bat jarriko du abian hurrengo astean, gaixo eta senideekiko arreta indartzeko eta minbiziak jotako biztanle gehiagorengana iristeko. Horretarako, hitzaldiak eta ekitaldiak antolatu dira Irunen eta Hondarribian.

2020an, minbiziak kaltetutako 126 pertsona artatu ziren elkartearen eskualdeko egoitzan; zehazki, 78 gaixo eta 48 senide. Iaz 607 saio psikologiko egin ziren, eta guztira 654 esku-hartze edo kudeaketa gizarte arloan. Ortopediako materialaren 71 mailegu ere egin ziren. Erretzeari uzteko terapietan 10 pertsonek jaso zuten laguntza eta 9 pertsonek hartu zuten parte AECC Gipuzkoako prebentzio arloak antolatutako ibilaldi osasungarrietan.

AECCk, Bidasoan, 1.542 bazkide ditu gaur egun eta beraien ekarpen solidarioei esker, psikologia eta gizarte-arretako saioak doakoak dira paziente eta senideentzat. Bestalde, www.minbiziarenaurkakoastea.com web orriak elkarteko bazkide gisa alta emateko aukera eskaintzen du, nahi den diru kopuruarekin, gutxieneko kuotarik behar izan gabe.

Minbiziaren aurkako asteko jarduerak Bidasoan
Jarduera guztiak aurrez aurrekoak izango dira Irunen eta Hondarribian eta une oro gordeko dute antolatzaileen eta parte-hartzaileen segurtasuna Covid-19ko garai hauetan. Maskarak erabiliko dira, distantziak mantenduko dira eta higiene neurriak eta elementu eta pertsonen babesa bultzatuko da.

Bidasoako Minbiziaren aurkako Astearen lehenengo jarduera irailak 13an izango da, arratsaldeko 17:00etan. Uda ondoren larruazalaren zainketa dermatologikoei buruzko tailerra da, Patricia Eguino OSI Bidasoako dermatologoak eskainia. Uda ondoren azala garbitzeko, hidratatzeko eta eguzkitik babesteko oinarrizko zainketak aztertuko dira bertan. Tratamendu onkologikoan larruazal hipersentikorrak ere aztertuko dira labur-labur. Hitzaldia, Irungo Palmera Montero Gunean izango da.

Irailaren 14an, asteartea, “Mendian hil, hirian hil”, doluari buruzko dokumentalaren emanaldia antolatu da Irungo Palmera Montero Gunean. Arratsaldeko 17:00etan izango da eta bertan egongo da Iñaki Peña. Peña Debagoienako Ospitaleko Zainketa Aringarrietako medikua eta dokumetalaren ekoizlea da. Dokumental berri honek bizitzaren eta heriotzaren arteko hari finetik egiten du bidea eta ikusleari oroitzapenareneta itxaropenaren aldeko mezua helarazten dio.

Irailaren 15ean, asteazkena, Minbiziaren aurkako Astea Bonsai-hasierako tailerrarekin jarraituko du, Gipuzkoako Elkarteak Irunen duen egoitzan. AECC Gipuzkoako boluntarioek emango duten jarduera honen bidez, bonsaiaren milaka urteko artea hurbildu nahi zaie landare eta zuhaitzekiko jakin-mina duten eta natura eta ingurumena maite duten guztiei.

Egun horretan bertan, 17:00etan, nutrizioari buruzko hitzaldi bat egongo da, “Nutrigenomika minbizian” izenekoa, Irungo Palmera Montero Gunean. Jarduera, Itziar González de Arriba nutrizio, fisioterapeuta eta osteopata graduatuak emango du. Irailak 16an, 11:00etan, Bidasoa Zurekin elkarteak eskualde konpasiboei buruzko hitzaldia emango du Irungo Palmera Montero Gunean. Montse Pérez OSI Bidasoako etxez etxeko ospitalizazioko medikuak, kompasio-komunitateen testuinguruak zehaztuko ditu. Proiektua nondik sortu den, zer beharretatik sortu den eta Euskadiko prozesua nolakoa izan den ere aztertuko du bertan.

Arratsaldean, 17:00etan, Death Café bat egongo da Irunen, Montse Pérez-ek eskainia, Kolon pasealekuko Aguirre gozotegian. Ordu berean, eta aldi berean, beste Death Cafe bat egongo da Hondarribian, Nerea Amunarriz-ek antolatuta, Route 33 – Ogi Berrin. Bi herrietan heriotzari buruz eztabaidatuko da, gidoi itxi eta helburu zehatzik gabe. Heriotzaren kontzientzia soziala zenbait ikuspuntutatik sustatzeko, bizitza baloratzea eta heriotzarekin zerikusia duen guztiaz hitz egiteak dakarren tabua hausteko helburuarekin.

Irailaren 17an, 11:00etan, Gil Harush terapeuta eta koreografoak Hondarribiko hondartzan dantza terapeutikoko saioa eskainiko du. Hau izango da, Bidasoako Minbiziaren aurkako Astearen barruan egingo den azkenengo jarduera. Aurrez aurreko jarduera guztiek toki kopuru mugatua izango dute eta Internet bidez gonbidatuta joan beharko da webgune honetan izena emanda www.minbiziarenaurkakoastea.com edo Irungo egoitzaren telefonora deituz: 943 63 01 15.

Ibilaldi osasungarriak Irunen
Bidasoako AECC Gipuzkoak ibilbide osasungarriak oinez egiteko programa berezia jarriko du abian irailaren 14ean eta 16an. Herritar guztientzako jarduera da eta asteartero edo ostegunero 10:00etatik aurrera izango dira. Elkartearen Iruneko egoitzatik izango da bi egunetako irteera, Foru kaleko 4. zenbakian.

Astero, hirian zehar 5 kilometro inguruko ibilbidea egingo da eta ordu eta erdi inguruko iraupena izango du. Jarduera honen helburua pertsonen artean bizimodu osasungarriak sustatzea da, minbizia bezalako gaixotasunak izateko arriskua murrizten lagun dezaten.

Doako ekimen honetako izen ematea, biztanleria ososari irekita dago. Hau da, osasunerako hain onuragarria den jarduera horretan hasi nahi duten guztientzat. Halako ekintzek malgutasuna eta sasoi fisikoa hobetzen laguntzen dute eta, gainera, taldean ariketa fisikoa egitea askoz motibagarriagoa da.

Erretzeari uzteko terapia
Irailean ere hasiko dira AECC Gipuzkoako prebentzio arloak antolatutako erretzeari usteko taldeak. Ekimen hori tabakismoan aditua den psikologo batek burutuko du. 8 asteko doako terapia honek %60ko arrakasta-tasa du.

Terapia online edo presentziala jasotzeko aukera dago. Arreta ahalik eta gehien pertsonalizatzeko, aldez aurretik elkarrizketa bat egingo da erretzeari uzteko modurik onena baloratzeko. www.aecc.es/tabakoari-agur webgunean terapia honen ordutegiak eta zehaztapenak kontsulta daitezke.

Ibilaldi osasungarrietako eta erretzeari uzteko terapia-taldeetako plazak mugatuak dira. Erretzeari uzteko terapian izena emateko azken eguna irailaren 10a izango da. Bi jardueretako edozeinetan interesa dutenek 943 63 01 15 telefonora deitu edo gipuzkoa@aecc.es helbidera mezu bat bidali ahal izango dute

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude