Aitor Zulaika Real Unioneko entrenatzaile izan zen eta taldearekin batera federazio kopa bat irabazi zuen 2014/2015 denboraldian. Realean zenbait urte eman ostean, talde txuri-beltzera itzuli da entrenatzaile gisa. Entrenatzaileak denboraldi berriko erronkak errepasatu ditu.
Real Union klub ezaguna da zuretzat?
Bai, aurretik 2 urtez Real Unioneko entrenatzaile izan bainintzen eta Zubietan urte batzuk eman ostean, Irunen bigarren etapa bati hasiera emateko prest nago. Hortaz, klubaren barneko estruktura, hau da, teknikariak, langileak, jokalariak edo afizioaren zati bat behintzat ezagunak dira niretzat eta, hortaz, hiria ezagutzen dut, beraz, dena ez da hain berria niretzat.
Azken denboraldi kaxkarren ostean, klubera ilusioa itzultzeko asmoa duzu?
Bai, izan ere, ilusioa ez da saltzen, ilusioa sortu egin behar da. Ilusioa sortzeko bi bide daude: iturri ekonomiko oso garrantzitsua izatea, gure kasua ez dena, edo egunerokotasunean hobetu behar dugu, egun batetik bestera lortzen ez den zerbait.
Talderen barnean aldaketak egon dira. Nola ikusten duzu taldea?
Ekainaren hasieran iritsi nintzenean, 9 jokalari kontratuarekin zeuden eta guztiek jarraitzeko arrazoiak zituzten. Horietatik, 4-5 jarraitzea nahi genuen eta, azkenean, 2 edo 3 jarraitzea lortu dugu, gainontzekoek beste proiektu batzuk hastea erabaki dutelako. Laburbilduz, aurreko urtetik 11-12 jokalari daude eta, aldaketak egon diren arren, esan dezakegu jokalarien 2/3 aurreko urtekoak direla. Bigarren B mailako talde batean 7 jokalari aldatzea ohikoa da. Aldaketak lehenbailehen egokitu eta berriei taldearen helburu komunak helaraztea da lehentasuna.
“Aldaketak lehenbailehen egokitu eta berriei taldearen helburu komunak helaraztea da lehentasuna”
Nola ikusten duzu Real Unionen harrobia taldearekin koordinazioan?
Egia esan, aurretik Real Unionen egon nintzenean harrobia ezagutzeko aukera izan nuen. Harrobiaren egituran aldaketa garrantzitsu bat gertatu da, idazkaritza-teknikoa berria da, entrenatzaile berriak eta harrobia eraikitze prozesu batean murgilduta dago. Gainera, Irungo klub ezberdinen artean sinatutako akordioa oso garrantzitsua da. Dena dela, oraindik aldatu beharreko zenbait gauza daude. Irun bezalako hiri batek futbol-zelai egokiak izan behar ditu, egitura egokiekin eta Udalaren eta Foru Aldundiaren aldetik beharrezko babesa jaso behar dute horretarako.
Zein helburu jartzen diozu taldeari denboraldi honetarako?
Txapelketaren formatua oso ezberdina da, bigarren B mailan 80 talde izatetik 102 talde gaude eta hiru fase ezberdin daude. Dena desberdina izateak ezjakintasun puntua handiagotzen du eta aukerak zalantzetan gelditzea edo lanean buru-belarri hastea dira. Igoera eta jaitsiera mota desberdinak daude, gainera, azpitalde asko daude, ez da erraza aurtengo denboraldirako helburua markatzea, hala ere, talde gehienen helburua bigarren B maila “Pro” horretara igotzea izango da eta guk erronka polit horri helduko diogu. Hobetzea izango da gure helburu orokor eta bakarra, bihar gaur baino hobeak izatea lortzeko. Euskarazko esaerak batek dio atzeak erakusten du aurrea nola dantzatu, beraz, aurreko urteetako esperientziak etorkizunean gauzak nola egin behar ditugun erakutsiko digu.
Denboraldi-aurreko azken partidua eta denboraldiko lehena Alavesaren aurka jokatuko dituzue. Nolakoa izango da etsai beraren aurka jarraian bi partidu jokatzea?
Aldaketaren bat egon daiteke, kopa federazioan beranduago izena eman genuenez, urriaren 10ean Kopa Federazioan hastea gerta liteke, baina, oraindik ez dakigu noren aurka jokatzea egokituko zaigun.
2015ean zu hemen zeundela Real Unionek azken federazio kopa irabazi zuen. Lorpen hori errepikatzeko gogoekin itzuli zara?
Garaipen hura guztientzat oso aberasgarriak eta politak izan ziren momentuez inguraturik egon zen. Gainera, klubaren 100. urteurrena zenez, aitzinean lorturako kopa eta arrakastak gogora ekartzeko baliagarria izan zen. Hala ere, Kopa Federazioan parte hartzearen arrazoia jokalari guztiek partida minutuak izatea da, jokalariek oinarrizko esperientzia hartzeko, baina, lehia alde batera utzi gabe. Orduan lortutakoa errepikatzea oso zaila da, pasatu den urak ez baitu errota mugitzen, izan ere, lehenak ez du ezertarako balio, oraina da garrantzitsuena eta horretan gaude zentratuta.
Zein mezu bidaliko zenieke klubeko jarraitzaileei?
Klubaren izenean hitz egiteko ez naiz egokiena, baina, azpimarratzeko da klubak azken asteetan zehar lan asko egin duela publikoa zelaira itzuli ahal izateko. Irungo jendeak Stadium Galera etortzeko ohitura berreskuratzeko aukera izatea pozgarria litzateke, askotan mezuen ordez, klubaren ekintzak adierazgarriagoak izan daitezke. Bestetik, Aitor Zulaikaren izenean Irunen Covid-19a pairatu duten familia guztiez gainera, irundar guztiak momentu konplikatu gogoan izan nahi ditut, hiria elkarturik mantentzeko momentua baita eta nire animoak emateko aprobetxatu nahi dut. Klubaren izenak adierazten duenez, batu gaitezen eta aurrera jarraitzeko modua topa dezagun.
Elkarrizketa osoaren bideoa Txingudi Online webgunean ikusgai.