Aldatsa, baratza ekologikoa auzolanean

Duela bi urte pinudi batek elkortutako lursail batean Aldatsa Baratza sortu zuen irundar talde batek. “Baratza ekologikoa? Aisa damutuko zarete!”, entzun behar izan zioten bizilagunen bati. Gaur egun, elkarlanean eta autogestioan oinarritzen den kooperatibak dagoeneko 60 bazkide ditu eta 3.000 m2ko soroa lantzen du Meakan.

Duela bi urte Aldatsa Baratza auto-hornikuntzarako kooperatiba sortu zen Irunen. Meakako ALDATSA BARATZA-cErrotazar etxeko jabeek baliatzen ez zuten 5000 m2ko pinudi aldapatsu bat laja zieten eta, hala, arraiki lanari lotu zitzaizkion. Gustuko bidean, aldaparik ez goiburuari jarraiki agudo erdietsi dute lur emankorra.

Xabier Gaston bazkidearen esanetan, “nekazaritza-eredu iraunkor baten alde aritzen gara, genetikoki eraldatutako hazien, produktu kimikoen eta nekazal-toxikoen menperakuntzaz askea, eta ingurumenarekiko errespetua erakusten duena”.

Aldatsa Gipuzkoako autokontsumorako talde anitzen topagune den Basherri koordinakundeko kide da.

Gaur egun 60 lagun inguru dira Aldatsa Baratzean, eta dena denon artean kudeatzen dute.

Bilketa-banaketa larunbatero izaten da. Bi hilabetean behin txandaka, bazkide talde bati egokitzen zaio lan hau egitea. Barazkiak jaso eta Lakaxita gazte-txera eramaten dituzte saskitan. Astero 20 saski banatzen dira.

ALDATSA BARATZA-aBaratzaren eguneroko lanen bi arduradun daude. Auzolanak ere egiten dituzte, hilean behin, eta kooperatibaren bazkide guztiei zabaltzen zaie deia: simaurra zabaltzeko, ereiteko, belarra mozteko…

Hileko lehenengo larunbatean jantoki barazkizalea antolatzen dute Lakaxita gaztetxean, 8 euroren truke osasuntsu bazkaldu nahi duen orori irekia. Ekimen hau, aldi berean, diru poltsa pixka bat egiteko ere baliatzen dute.

Kooperatibaren bidez lor daitezkeen produktuak ez dira barazkietara mugatzen. Hainbat produktu ekologikoren eskari handiak egiteko baliatzen dute: baserriko oilaskoak, gazta, laranjak, arroz zuria, lekaleak, patatak…

Freskoa eta osasungarria

“Plazer bikoitza da barazki hauek jatea: alde batetik, zuk zeuk hazitakoak direlako, eta bestetik, jaten dituzun egunean bertan bilduak direlako”, dio Xabier Gastonek.

Eskarolak, marrubiak, porruak, tipulak, zerbak, erremolatxak, ilarrak… garaian garaikoa lantzea daALDATSA BARATZA-b filosofia. Bide guztia ez da, ordea, erraza izaten ari. Eneko Huarte eta Mikel Valero eguneroko lanaren arduradunek bi arerio nagusi dituzte: eguraldia eta bareak. “Bai, bareak uxatzeko garagardoa jartzen dugu botiletan, erakarri eta bertan itotzen baitira”, azaldu digu Enekok. “Halere, zaila da txikizioa ekiditea”.

Zailtasunak zailtasun, oso kontent daude lortutakoarekin. “Pentsa, duela bi urte baratza minimalista zirudien, lurra hain elkorra zen ezen landareak ez baitziren hazten. Bost urte behar omen dira horrelako lurra emankor bilakatzeko. Bada, guk bi urteren bueltan, hurbil gaude”.

Egitasmoak aurrera darrai eta oraindik 2000 m2ko eremua dute luberritzeke.

Ekainaren 8an, AGROZOZKETA

Agrozozketa zozketa bat da, bere boletu eta sariekin, baina bi salbuespen nabarmenekin: bata, boletuen zenbakiak lur zati ei dagozkiela, eta bestea, irabazleak baliatzea daukala, zer eta zaldi batek aurretik zatitutako lur sail batean sartu eta ordu erdira egindako gorotzak. Hots, kaka mokordoa jasotzen duen eremua da saritutakoa.

Zozketa 12etan Borda Txikin egingo da eta irabaziak, gastuak kenduta, kooperatibaren fun-tzionamendurako bideratuko dira.

Bi sari ere emango dira:

1.a: Egonaldia Elgorriaga bainue-txean, afari bat bi pertsonentzat eta hainbat jaki.

2.a: Egonaldi bat, afari bat eta hainbat jaki.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude