Alde Zaharreko auzokoek proiektua atsegin dute, baina alde soziala hobetu behar dela uste dute

Urbanizacion-Urdanibia-2013-25Alde Zaharreko Bizilagunen Elkartea, oro har, ados dago Irungo Udalak landu duen Urdanbia plaza eta ingurua berritzeko egitasmoarekin. Alabaina, haren nortasunari eusteko eta alde soziala hobetzeko hainbat alegazio aurkeztu dituzte.
Lanak uda bukaeran abiatzea aurreikusita dago, 4,2 milioko aurrekontuarekin.plaza -Urdanibia-2013-29
Alegazioak prestatzeko denbora gutxi izan zutelako kexu da Bizilagunen Elkartea. “Hamabost egun besterik ez genuen izan. Batzordekideak eta 25 bizilagun bildu ginen eta handik atera ziren hobekuntzak. Laster auzotar guztiei aurkeztuko dizkiegu”. Jokin Barbaze Aizpurua presidentea eta Gorka Alvarez Aranburu diruzaina gazteak dira, Elkarteko zuzendaritzara iritsi berriak; baina argi dute egitasmoa nondik hobetu behar den. Alegaziook dagoeneko Hiritar Foroaren eta Oiasso Bizilagunen Elkarteen Federazioaren babesa dute.

  • Aparkalekua: Bizilagunentzat arazorik latzena da; izan ere, 54 plaza desagertuko dira eta ez dago alternatibarik. Proposa-tzen dutena da inguruetan dauden erabilerarik gabeko orubeetan aparkalekuak egitea.
  • Zuhaitzak: Udalak aztertu behar ditu, ea gaixorik dauden jakiteko, eta halakoetan bota-tzea erabaki lezake. Auzotarren ustez, mantendu behar dira. 
  • Petrila: Zementozko petril berririk ez dute nahi. Dagoena bere elementu guztiekin mantentzearen eta zaharberritzaren alde daude. Behiak lotzeko burdinak ahalik eta gehien gorde-tzeko eskatu dute. 
  • Eserlekuak: Proiektuak ken-tzea aurreikusten du. Plaza bizia nahi dutelako, auzotarrek oraingo eserlekuak beren horretan mantentzea nahi lukete. 
  • Sarjia eta Dolores Salis parkea: Sarjia parkeko beheko sarrerako hormatxoa bota eta halatan parkea proiektuan integratzea. Dolores Salis parkea ere integratu nahi dute. 
  • Azoka: Poduktu freskoetako saltokiak ospitale zaharraren inguruan kokatzea aurreikusten da. Ongi iruditzen bazaie ere, herriko produktuen saltzaileentzat espazio berezia eskatzen dute bizilagunek.
  • Zirkulazioa: Ama Xantalen kalea plazarako sarbidea izango dela-eta kezkatuta daude, beldur baitira ez ote den desegokia izango hainbesteko trafiko bolumena jasateko. Halaber, autobusaren ibilbidea zein izango den argitu behar dela diote.
  • Berdeguneak: Gestioa eraginkorra egin dadila eskatu dute, Sarjiari arreta berezia eskainiz.
  • Ekonomiaren sustapena: Proiektuak KBiziak motako sustapen ekonomikoko programa bat jasotzen du; hots, bertan negozioak irekitzen dituztenei diru-laguntzak ematea. Bizilagunen iritziz, zaila izango da aurrera ateratzea, badaudelako inbertsio handia eskatuko luketen lokal zahar asko, eta horiek ez liratekeelako egokiak izango. Hortaz, auzoa ekonomikoki sustatzeko plan berezia nahi dute, aurrekontu zehatz bat izango duena. 
  • Uranzu pilotalekua: Egitasmoan jasota ez badago ere, etorkizunean bertan manten-tzearen alde daude.
  • Kontratazioa: Irunen dauden langabetuen kopurua handia dela eta, egitasmoak aurreikusten dituen esku-hartze guztietarako bertako langileak eta enpresak kontratatzea.

urdanibia4476

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude