Anaka Haur Eskolan haurrak etorkizunerako hezten

Argazkia: Estudio Gover

Anaka Haur Eskola 2005. urtean Mendibil Pedagogia elkartearen babesarekin martxan jarri zen proiektu da. Eskolaren izenak adierazten duenez, Irungo Anaka auzoan kokatutako eskolan 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako esperimentazioan oinarritutako hezkuntza zerbitzua eskaintzen da. Haurrekin ingelesa edo frantsesa bezalako hizkuntzak lantzeaz gainera, Anaka Haur Eskolak sukaldaritza zerbitzu propioa eskaintzen du. Leire Ortiz irakasleak eta Ana Calzado sukaldariak eskolaren ezaugarriak azaldu dituzte.

Zein da haur eskolaren berezitasun nagusia?
Leire: Haurren bazkaria eskolan bertan prestatzen da eta horrek ezberdintzen gaitu. Hortaz gain, beste zerbitzu osagarri batzuk dauzkagu, izan ere, bideokameren zerbitzu pribatu baten bitartez gurasoek haien seme-alabak ikusteko aukera dute.

Argazkia: Estudio Gover

Erraza da haur guztientzako menuak egokitzea?
Ana: Bai, familia handi ugari batentzat sukaldatzea bezalako da, baina, menu haurrentzako egokitzen dugu. Bi menu egiten ditugu, bata haurtxoentzako pediatren jarraibideen arabera osatzen dena eta beste bat handiagoak diren haurrentzat. Dietista batek gainbegiratutako menua da eta azken urteetan haurrek dieta orekatu bat jarraitzeko asmoz fruta gehiago sartu dugu.

Zein zerbitzu eskaintzen dira Anaka Haur Eskolan?
Leire: Anaka Haur Eskolak goizeko 7:00tan irekitzen ditu bere ateak eta arratsaldeko 20:00ak bitarteko ordutegi malgua du. Haurrak ikasgela deserdinetan banatzen dira haien adinen arabera, horrela, haur bakoitzaren beharrei modu indibidualizatuan erantzuten zaie beharrezko estimulazioa emateko.

Zenbat ikasgela dituzue guztira?
Leire: Anaka Haur Eskolan 3 ikasgela dauzkagu. Lehenengoan haur jaio berriak edo hilabete gutxi batzuk dauzkaten haurrak elkartzen ditugu. Bigarrenean, urte bat bete duten haurrak dauzkagu eta, hirugarren gela batean bi eta hiru urte arteko haurrak. Sailkapen honenkin adinaren arabera sortzen diren behar bereziei erantzuteko aukera dugu.

Argazkia: Estudio Gover

Nongo ikasleak dauzkazue haur eskolan?
Leire: Orokorrean, eskolaren inguruko auzoetan bizi diren haurrak dauzkagu. Hala ere, Irungo beste zonalde urrunago batzuetan edo inguruko herrietan bizi diren haurrak dauzkagu ere.

Zein metodologia jarraitzen duzue?
Leire: Metodologia nahiko zabala dela esan dezakegu. Montesori metodologiak markatutako zenbait pausu jarraitzeaz gainera, Ibaizabal bezalako elkarteen gomendioak ere jarraitzen ditugu.

Zuen instalakuntzak bereziak dira?
Leire: Bai, izan ere, auzo lasai batean kokatuta gaude, haur parkeez inguraturik. Gure ikasgelak haurrak askatasunez mugitzeko prestaturik gaude. Hortaz gain, haur eskolaren barnean jolastokia dugu eta eguraldi ona egiten duenean haurrak jolastokira irteteko irrikaz egoten dira.

Argazkia: Estudio Gover

Noiz zabaltzen da izen-emate epea?
Leire: Izen-emate epea urte osoan zehar zabalik dago, beraz, urteko edozein garaian egin daiteke haurraren izen ematea.

Haurrak ingelesa eta frsantsesa bezalako hizkuntzetara hurbiltzen dituzue?
Bai, gurasoek nahi duten hizkuntza aukeratzen dute. Askok etorkizunean haurrak joango diren eskolan lantzen den hizkuntza hautatzen dute, era honetan, haurrak atzerriko hizkuntza horretara ohitzen joateko.

Nolako harremana duzue familiekin?
Harremana oso gertukoa da eta, gainera, edozein momentutan telefonoz deitu gaitzakete. Haien beharretara egokitzeko prest gaude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude