KALE DOR KAYIKO, SIM ROMI, ASGIBA ETA SIM ROMI GIPUZKOAQÉ ijito elkarteak, gure eguna gogoan izan nahi dugu, Apririlak 8, Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna, gure iragana gogoratzeko eta gure historia eta identitatearen errekonozimendua aldarrikatzeko, gaurko egunean eta etorkizunean ere.
Aurten, bizitzen ari garen egoera lazgarria dela eta, ezin gara elkartu eta kalera irten gure eguna ospatzera, ezin izango dugu gure Ibaiaren Zeremonia ospatu gure historiaren oroigarri diren loreak eta kandelak jartzera, baina horrek ezin du eragotzi guztion artean, gure etxeetatik, egun hau komunikabideen eta sare sozialen bidez ikustaraztea, guretzako harro egoteko egun bat delako eta gure kultur identitatea aitortzeko eta aldarrikatzeko egun garrantzitsua delako, alde batetik, historia eta kultura propioa duen herria garelako eta bestalde, ia 600 urte daramatzagulako Euskadin, beraz, lurraldean dagoen mosaiko kulturalaren parte gara.
Lerro hauen bidez, ijitoek gure historia eta kulturari buruz hitz egin nahi dizuegu, gehiago ezagutu gaitzazuen eta egun hau ere partekatu eta gogora dezazuen, Apirilaren 8a, Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna.
1971ko apirilaren 8an, Ijitoen I. Mundu Biltzarra egin zen Londresen, mundu osoan dauden ijito-komunitateak bateratzeko eta haien aitorpena lortzeko helburuarekin. Biltzar honetan, “Djelem Djelem” gure himno ofiziala izatea, ROM terminoa gure herriaren izendapenerako, mundu osoko pertsona ijito guztientzat, eta gure bandera adostu zen.
Gure bandera bi koloretan banatuta, urdina eta berdea. Urdina, gure sabaia izan den zerua bezala. Berdea, belarra bezala, zelaia, gure zorua izan dena. Gurpil gorri batekin erdian, munduan barrena eraman gaituen gurpila, Indiatik egindako bidea, eta gorria, isuritako odolagatik eta Indiako banderaren erradio berberekin, gure jatorria gogoan izateko.
“Djelem Djelem” (“anduve, anduve”), Jarko Jovanovic musikari ijito jugoslaviarrak idatzi zuen, eta gure kultura bizirik mantendu duen izaera ibiltari eta nomadari eta Bigarren Mundu Gerran gure herriaren genozidioari egiten die erreferentzia (“porraimos”). Ijito herriaren alemaniar tropen jazarpena gogorarazten duen ereserkiak.
Anduve, anduve por largos caminos
Encontré afortunados romà
Ay, romà, ¿de dónde venís
con las tiendas y los niños hambrientos?
¡Ay romà, ay muchachos!
También yo tenía una gran familia
fue asesinada por la Legión Negra
hombres y mujeres fueron descuartizados
entre ellos también niños pequeños.
¡Ay romà, ay muchachos!
Abre, Dios, las negras puertas
que pueda ver dónde está mi gente.
Volveré a recorrer los caminos
y caminaré con afortunados calós
¡Ay romà, ay muchachos!
¡Arriba, gitanos! Ahora es el momento
Venid conmigo los romà del mundo
La cara morena y los ojos oscuros
me gustan tanto como las uvas negras
¡Ay romà, ay muchachos!