Artzaintzarekin lotutako piezak ikusgai egongo dira Oiasso museoan Gordailuaren kolaborazioari esker

Oiasso museoak artzaintzarekin lotutako piezak erakutsiko ditu Gordailuaren bilduma etnografikoei esker.  Aurretik txokolatearekin lotutako piezen mailegua egin zuen Gordailuak, konfinamenduan zehar museoa itxi ostean, irailera arte luzatu den erakusketan ikusgai egon diren piezekin.

XX. mendearen amaierara arte ardiak jezteko eta esnea irakin eta mamitzeko kaikuak erabili ziren. Horretarako, harri goriak erabiltzen ziren horretarako eta baliteke elikagaiak irakiteko modu hau historiaurrekoa izatea. Tolosaldeako Intxur aztarnategian topatutako harri batzuetan atzemandako su arrastoa, Burdin Arokoa izan daitezke eta helburu berdinarekin erabili zirela uste da. Museoan egurrezko kaiku bat ikus daiteke, esne berotzeko ofitak eta harri zizelkatutako suondoko bat, ontziak su alboan heltzeko balio zuena, ikus daitezke.

Oiasso Museoko EHUaren udako ikastaroa on line formatuan egingo da

“Marmolezko Inperioa: harri apaingarriak eta harrobiak Iberiar Penintsulan erromatarren garaian” ikastoa irailaren 30etik urriaren 2ra bitarte egingo da. On line eta zuzeneko formatua izango du ikastaroak Covid-19ak eragindako osasun krisialdiaren ondorioz.

Ikastaroak Iberiar penintsulak erromatarren garaian zituen harrizko baliabideak aztertuko ditu, eta, horretarako, harri apaingarririk adierazgarrienak ekoizteko ziklo osoa jorratuko du, harrobietako erauzketatik hasita eta berrerabileran bukatuta, tartean merkaturatzea eta apaingarritarako erabilerak aztertuko diren bitartean.

Ikastaroko izen-emateak zabalik daude. Programaren xehetasunak eta izen-ematea egiteko bideen inguruko informazioa EHUren udako ikastaroen webgunean edo Oiasso museoaren webgunean aurkitu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude