Duela lau urte ezagutu zuen lehen aldiz Asier Etxenagusia gazte irundarrak scooterren mundua. Ordutik, askorentzat ezezaguna izan daitekeen kirol honetan murgildurik dabil Euskadi eta maila nazionaleko txapelketa ezberdinetan parte hartzen. Jendea kirol modalitate berri hau probatzera animatzeaz gainera, hirian entrenantzeko instalakuntza egokiagoak eraikitzea gustatuko litzaioke bere ametsak bete ahal izateko.
Zergatik gomendatuko zenuke kirol hau praktikatzea?
Futbola eta baloiak gogoko ez dituzten gazteentzako aukera aproposa izan daiteke. Horrela, beste kirol batzuk probatzera animatuko nituzke, adibidez, scooterrarekin patinatzera. Hori izan zen nik egin nuena eta hobby hau hautatu nuen azkenean.
Non entrenatzen duzu?
Orain ikasten nabilenez, egunean zehar klasera noa eta arratsaldeak entrenatzeko erbailtzen ditut. Irunen nagoenean Ficoba ondoko skate parkean entrenatzen dut. Hortaz gain, Kataluiniako klub batean sartuta nago, Reusen, eta noizbehinka hara joaten naiz patinatzera. Bertan pabilioi itxi bat daukate entrenatzeko prestatu dagoena eta trukoak errazago ateratzen dira bertan. Irunen, aldiz, horrelako instalakuntza bat falta zaigu.
Entenamendu errutina finkorik jarraitzen duzu?
Ez, kirol berdinean aritzen diren lagunekin elkartzen naiz noizean behin, besterik ez.
Eskualde mailan scooterren mundua ezaguna dela uste duzu?
Ez, orain apur bat zabaltzen hasi da, baina, orain arte ez zuen jende askok praktikatzen.
Zein instalakuntza beharko zenukete hobeto entrenatzeko?
Irungo Skate Parkean entrenamendu serio bat egitea ezinezkoa da. Londres bezalako hirietan horretarako pabilioiak dauzkate patinatzaile onenek entrenatzeko tokia izan dezaten. Hemen egurrezkoa eta itxita dagoen antzeko zerbait beharko genuke. Eguraldiaz gainera, Skate Parkean ume txiki asko jolasean ibiltzen dira eta zaila da haiek oztopatu gabe entrenatzea.
Urtean zehar zenbat txapelketetan parte hartzen duzu?
Urtero zortzi edo hamar txapelketa inguru izan ohi ditut, urtearen arabera. Euskadiko Txapelketaz gainera, maila nazional eta nazioarteko txapelketak daude.
Nolakoa izan zen Irungo Scooter Fest txapelketa zuretzat?
Nire azken txapelketa izan da eta hirugarren postua lortu nuen bertan. Txapelketan minutu bateko iraupena duten txandetan lehiatzen gara puntuazioa lortzeko. Puntuazioak patinatzailearen erorketa, egindako trukoaren zailtasuna eta estiloa puntuatzen ditu eta horitk irabazle ateratzen dira.
Pozik zaude azken Irunen egindako txapelketan lortutako postuarekin?
Bai. Kirol honen barnean bi kategoria bakarrik bereizten dira, hamalau urtetik beherakoak eta gorakoa. Nik orain hamalau urte dauzkadanez kirolari handien aurka lehiatu behar naiz, beraz, zailago da puntuazio on bat lortzea.
“Urtero zortzi edo hamar txapelketa inguru izan ohi ditut”
Zeintzuk txapelketa prestatzen ari zara orain?
Urriaren 31ean Budeosera noa bertan antolatzen den txapelketa ezagun batera eta ikusiko dugu zer gertatzen den. Adibidez, Frantzian kategoriak ezberdinak dira eta 15 urtetik gorakoan sartzen naiz ni.
Hobby honek jendea ezagutzeko aukera eman dizu?
Bai, hori egia da, nahiz eta orokorrean jende gutxi garen eta, horregatik, jendea kirol hau probatzera animatu nahiko nuke.
Kirol garestia dela esango zenuke?
Ez, gauza gutxi behar dira. Kaskoa oso garrantzitsua da segurtasuna bermatzeko. Hortaz gain, erosten duzun lehen patina ez da zertan oso garestia izan behar, gustoko baduzu garestiagoak erosteko aukera izango duzu. Egia da prezio eta kalitatearen arabera lehenago edo beranduago patinak apurtzen direla.
“Helduagoa naizenean Espainiako lehena izatera iritsi eta
munduko txapelketan parte hartu nahiko nuke”
Zeintzuk dira zure helburuak?
Helduagoa naizenean Espainiako lehena izatera iritsi eta munduko txapelketan parte hartu nahiko nuke.
Patinatzeaz bizitzeko aukerarik dago?
Bai, gutxi batzuk honi esker bizi dira, baina, oso zailda da.
Elkarrizketaren bideo osoa Txingudi Onlinen ikusgai.