Berritzegunearekin lankidetzan haur, nerabe eta gazteei begira sortutako Asun Casasola Berdintasuna Amets proiektuaren sorreraren berri eman da
Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren VI. edizioa aurkeztu da. “Askeak, ez ausartak” lelopean lanak 2021eko otsailaren 10era arte aurkeztu ahal- ko dira. Aurreko urteetan egin bezala, gazte eta helduen kategoriak bereiziko dira eta euskaraz zein gazteleraz idatzitako lanak jasoko dira. Hortaz gain, Asun Casasola Berdintasun Amets proiektu berria aurkeztu da.
Lehiaketak lau kategoria izango ditu. Batetik, helduen kategoria, euskaraz eta gaztelaniaz, 2004. urtera arte jaiotako pertsonentzako eta, bestetik, gazteen kategoria, euskaraz eta gaztelaniaz ere, 2004. eta 2010. urteen artean jaiotako pertsonentzako.
Lanak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 10era arte irekita egongo da. Ipuinak “asuncasasolaipuina@gmail.com” posta elektronikoko helbidera bidali ahal izango dira, edo posta arrunta bidez, ondorengo helbidera: BDS koop., Aixin Zolua Ibilbidea, 5, 20304 Irun, Gipuzkoa. Orduan hasiko da epaimahaikideen lana eta martxoaren 8an iragarriko dira irabazleen izenak egun horretan bertan egingo den sari banaketan.
Kategoria bakoitzeko sari bat egongo da. Helduen kategoriako irabazleek (bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere) 300 euroko sariaz gain, 50 euroko balioa duen liburu pakete bat jasoko dute, Iruñeko Katakrak liburu-dendaren eskutik. Gazteen kategoriako irabaz-
leek, bai euskarazkoak eta baita gaztelerazkoak ere, 100 euroko saria jasoko dute, eta 50 euroko balioa duen liburu pakete bat, hau ere Katakrak liburu-dendak eskainita. Irabazleek jasoko dituzten liburuek feminismoaren inguruko gaiak jorratuko dituzte.
Asun Casasola Ipuin Lehiaketak “Askeak, ez ausartak” gaia izango du ardatz lehiaketaren seigarren edizioan. Lelo horrekin Emakumeon Mundu Martxari keinua egin nahi izan diote, martxaren V. edizioa Irun eta Hendaia lotzen dituen Etorbidearen zubitik abiatu zela aprobetxatuz. Zazpi urte pasa dira lehiaketa martxan jarri zenetik eta urte hauetan 1.000 ipuin baino gehiago jaso dituzte antolatzaileek, adin guztietako pertsonek idatzi-
takoak, eta munduko hamaika txokotatik iritsitakoak. Lehiaketara aurkeztutako lanak originala izan beharko du, inolako euskarritan publikatu gabekoa eta aurkezten den hizkuntzan idatzitakoa, ez da itzulpenik onartuko.
Hala ere, lehiaketaren oinarriak eta lehiaketarekin lotutako informazio guztia www.asuncasasolaipuinak.eus webgunean eskuragarri daude eta antolatzaileekin asuncadasolaipuina@gmail.com helbide-elektronikoaren bitartez kontaktuan jartzeko aukera egongo da.
Epaimahaia
Aurten ere, epaimahaia emakumez osaturik egongo da, bere osotasunean. Hainbatek aurreko ediziotan ere parte hartu izan dute eta beste batzuk orain batu zaizkie, baina guztiek dute feminismoarekin edo literaturarekin nolabaiteko harremana.Helduen kategorian, euskaraz, Yurre Ugarte idazlea eta Ainara Zuazabeitia eta Aitziber Zapirain kazetariak izango dira. Kategoria berdinean, gazteleraz, Mertxe Tranche, Marian Benitez eta Virgia Gasul Idazlea. Gazteen kategorian, euskaraz, Itziar Gomez, Ainara Maia eta Ane Perez izango ditugu, eta gazteleraz, Noelia Lorenzo, Maite Vergara eta Naroa Lopez.
Etenik gabeko borroka
2020 honetan, 12 urte bete dira Nagore Laffage erail zutenetik. Orduan hasi zen, Asunen, bere amaren borroka, eta gaur egun oraindik ere jende askorentzako eredu da. Asun Casasolak azaldu duenez, lehiaketako antola- tzaileek borrokari eusten diotela ikusita, berak ere hor egon behar duela sentitzen du. “Eskola eta instituzioetatik gauzak aldatzeko lanean jarraitu behar dugu”, adierazi du Nagore Laffageren amak. Asun Casasolak azaldu duenez, eskatzen dioten leku guztietarako joateko ahalegina egiten du beti, eskoletara joan eta bertan hitzaldiak edo tailerrak emateari garrantzi handia ematen dio, izan ere, azpitik gizartearen egitura eraldatzea errazagoa izango dela uste baitut, goian aldaketak egitea konplikatua baita.
Asun Casasola Berdintasuna Amets
Asun Casasola Ipuin Lehiaketak literatura bidelagun hartuta, indarkeriaren kontra egiteko asmoa izan du bere sorreratik. Horretarako, Berdintasuna Amets proiektuarekin indarrak batu eta Asun Casasola Berdintasuna Amets egitasmoa sortu da. Elkarlanetik sortutako proiektu berri honen bitartez haur, nerabe zein gazteei begira bidea egin nahi da.
Kalean zein ikastetxeetan indarkeria matxistarik gabeko eta genero berdintasunaren aldeko jendartea irudimenean amestu eta errealitatean eraikitzeko helburua du proiektu berri honek. Dena den, datozen agerraldietan proiektu berriaren xehetasunak azalduko dira.