Pasa den asteburuan ur-amilen denboraldiko 1. Espainiako Kopa jokatu zen Covasen, Portugalen.Larunbatean txapelketa bat egin zen eta igandean beste bat.
Larunbatean eta igandean ere Santiagotarrak Zaisa KEeko 16 kirolarik parte hartu zuten eta guztira 8 domin ekarri zituzten etxera.
Emaitzarik deigarrienak Oier Diazek, Izar Garciak eta Javi Arruebarrenak bigarren egunean lortutako urrezko dominak izan ziren.
Garaipen hauei ere gehitu behar zaizkie Klara Olazabalek C1 Senior kategorian, Ainara Azanzak K1 jubeniletan eta Izar Garciak C1 jubeniletan lortutako brontzezko dominak eta Oier Diazek eta Javi Arruabarrenak larunbatean lortutako zilarrezkoak ere.