Asteklimak hainbat jarduera antolatuko ditu datorren astean Irunen

Irungo Udaleko Garapen Iraunkorreko Arloak hainbat jarduera antolatu ditu Asteklima Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen esparruan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen du ekimen hori, EEE eta Ihobe erakunde publikoen bidez, herritarrak trantsizio energetiko eta klimatikoa ezinbestekoa dela kontzientziatzeko eta behar horren inguruan mobilizatzeko.

“Gizarteak klima aldaketari aurre egiteko erronka berriro agerian jartzeko aukera bikaina da Asteklima. Klima aldaketaren ondorioen kontzientzia hartzeko modu bat da mahai inguru edo erakusketa baten bidez gaiari buruz gehien dakitenen ahots eta lekukotasunak entzutea, baina antzerkiaren bidez ere helarazi nahi dugu klima aldaketaren errealitatea, ahalik eta jende gehienarengana iristeko”, azaldu du Garapen Iraunkorreko ordezkari Borja Olazabalek.

COVID-19agatik ezarritako neurriak hartuko dira jarduerak aurrera eramateko, eta interesdunak doan sartu ahalko dira, edukiera bete arte. Hona hemen egitaraua:

KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO MAHAI-INGURUA
Eguna irailak 28, asteartea
Ordua: 18:00-19:30
Tokia: Palmera Montero, 2. Gela / Aula nº2
Hizkuntza: gaztelera
Hizlariak
– Garazi Auzmendi (Mekanika industrialeko goi-mailako ingeniera eta Gipuzkoako basoei eta klima-aldaketari buruzko azterlan baten egilea*): “Gure basoen ekarpena klima-aldaketaren aurkako borrokan”.
– Jose María Hernández (Zientzia Geologikoetan doktorea eta Cristina EneaFundazioko zuzendaria): “Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko gakoak euskal erregistro geologikoan”).

– Xabier Esteban (“Naturklima Fundazioko zuzendari teknikoa “) eta Dorleta Orúe Echevarría (Gipuzkoako Klima Aldaketaren Behatokiko koordinatzailea):”

Aldaketa klimatikoaren ondorio nagusiak Gipuzkoan “. Hitzaldiaren ostean bertaratutakoek zalantzak planteatzeko edo hizlariei galderak egiteko tartea irekiko da.

KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO ERAKUSKETA
Titulua: “Klima-aldaketari aurre!”
Eguna: irailaren 27tik urriaren 1era
Ordutegia/Horario: 10:00-19:00.
Tokia: Palmera Montero
Hizkuntzak: euskaraz eta gazteleraz
Oharra: ondorengo egunetan eta orduetan, ingurumen hezitzailea egongo da, bertaratzen diren herritarrei azalpenak eman ahal izateko: irailaren 27tik 29ra, 17:30tatik 19:30era.

“BERTAN KASU EGIN, EDO BANOA” ANTZEZLANA
Antzerki-taldea Trokolo.
Eguna: irailak 29, asteazkena
Ordua: 18:00
Tokia: Palmera Montero, 2. Gela
Oharra: 15 urtetik gorako herritarrei zuzendutako ekintza (adin gabekoak adin nagusi
batez lagunduta joan behar dira)
Hizkuntza: euskara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude