Ixiar Ezeiza eta Miren Garbizuk Euskaraldiaren barnean Ahobizi rola hautatu dute eta azaroaren 10eko formazio saioan parte hartu zuten
Nola azalduko zenukete euskararekin duzuen harremana?
Miren: Euskaraz mintzatu eta euskaraz bizitzeko helburua daukat. Naizen bezalako naiz euskara daukadalako eta nire gurasoek emandako herentzia onenetakoa dela uste dut.
Ixiar: Euskara nire karga genetikoaren barnean doala sentitzen dut. Bestetik, militantzia moduan ulertzen dut, euskararen biziraupena etorkizunean bermatzeko.
Zergatik erabaki zenuten Euskaraldian parte hartzea?
Miren: Lehen bilerara joan nintzen “Euskaraldiaren” inguruan gehiago jakiteko asmoz eta, jendea behar zela ikusi nuenean, talde motorrean sartzea erabaki nuen.
Ixiar: Alabaren lagun baten bitartez izan nuen ekimenaren berri eta, lehen aipatutako militantziaren harira, lehen bilerara laguntzeko asmoz hurbildu nintzen.
Beharrezkoa ikusten zenuten Irunen Euskaraldia bezalako zerbait egitea?
Miren: Nire ustez euskaldunak gure hizkuntzarekin nahiko zabarrak gara eta etengabe erabiltzeko saiakera egin beharko genuke egungo egoera aldatzeko.
Ixiar: Orain dela 30 urte inguru katalan batek esan zidan euskaldunok oso autoestimu baxu dugula, euskara, baztez ere, animaliekin eta umeekin erabiltzen dugulako eta kasu askotan egia da. Hala ere, Euskaraldia ekintza folkloriko batean bihurtzeko beldurra daukat. Izan ere, euskara ez da bitrina batean jartzekoa; bizi eta erabili behar den zerbait baizik.
Zein rol hautatu duzue Euskaraldian parte hartzeko?
Miren: Ahobizi. Euskaraz bizi eta ahalik eta esparru zabalenean erabiltzea gustatuko litzaidakeelako. Beste hizkuntzen aurrean euskara hautatzeko apustua egin behar dugula uste dut.
Ixiar: Ni ere Ahobizi izango naiz eta nire bizitzako baldintzak egokiak direlako hautatu dut rol hau. Bestetik, horrela jokatu izan dudalako oran arte nire bizitzan eta orain arte egiten dudan zerbaiti txapa bat jartzea izango delako, besterik ez.
Formazio-saioa zalantzaka argitzeko aproposa iruditu zaizue?
Miren: Bakoitzak bizitako egoerak eta zalantzak partekatzea ondo egon dela uste dut. Agian, euskara erabiltzerakoan suertatzen diren egoera deserosoei aurre egiteko baliatzen ditugun estrategiak partekatzeari denbora gehiago eskaini behar zaiola esango nuke.
Ixiar: Elkar ezagutu eta esperientziak elkar trukatzeko aukera izan dugu, baina, egoera zehatzetan nola erantzun jakiteko jarraibideak eman izana gustatuko litzai