Palmera Montero gunean egin zen astelehenean 2022ko aurrekontu partizipatiboen prozesuan aurreikusitako bi bileretako lehenengoa. Bilera horren hasieran, dinamika aurkeztu eta azaldu zuten, eta, ondoren, eztabaida-taldeak osatu zituzten. Saioak parte-hartze handia izan zuen, berrogeita hamar parte-hartzaile inguru hurbildu baitziren bertara, proposamenak partekatu eta aurkeztera.
42 parte-hartzaileak taldetan bildu ziren, eta prozesuan pandemiari aurre egiteko neurriak bete ziren: maskararen erabilera, edukiera murriztuak, taldekako bozketak, etab. Taldeetako eztabaida-fasea amaitzean, ateratako ideiak bloke tematikotan sailkatu ziren.
Gero, bozketa indibiduala egin zen, eta bozketaren emaitza gisa, babes handiena lortu zuten 3 ideiak hautatu ziren. Proposamen horiek dagoeneko aztertzen eta kuantifikatzen ari dira udaleko zerbitzu teknikoak, prozesuan eskatzen diren betekizunak betetzen ote dituzten egiaztatzeko eta aurrekontu bat esleitzen ahalegintzeko. Hori egindakoan, online egingo den bozketara aurkeztuko diren proposamen finalistetan sartuko dira.
Nabarmendu behar da jasotako babesaren arabera hurrengoak diren ‘ordezko’ proposamenak ere aztertzen ari direla, betekizunak betetzen ez dituelako lehenengo hiruetakoren bat baztertu beharko balitz ere. Udalaren webgunean argitaratuko dira guztiak, aurrekontu partizipatiboen atalean.
Honako 3 proposamen hauek jaso dituzte boto gehien eta babes handiena:
1. ERNAUTENEKO ERREPIDEA: Bertakoek bakarrik erabili ahal izatea, eta azterlan bat egitea Zaisa III-ra hilerriko aparkalekuko eskaileraren bidez iristeari buruz. 22 boto.
2. AUZOETAKO OINEZKOENTZAKO SARBIDEEI BURUZKO AZTERLANA: Espaloien zabalera, haurren kotxe eta aulkientzat eta gurpil-aulkientzat oztopo diren hiri-altzariak. 18 boto.
3. HOMOFOBIAREN ETA XENOFOBIAREN AURKAKO KANPAINA. Arazoari buruz sentsibilizatzea adituen hitzaldiak eskainita, eta komunikazio-kanpaina bat egitea: «IRUN HOMOFOBIAREN ETA XENOFOBIAREN AURKA». 17 boto.
Hurrengo bilera Palmera Montero gunean egingo da datorren astelehenean, irailak 27, arratsaldeko 19:00etan.
Hurrengo urratsak
Horrekin batera, irailaren 21 eta 23an, irekita egongo da online bidez ekarpenak jasotzeko prozesua www.irun.org helbidean, eta, era berean, betekizunak betetzen dituzten jasotakoen artean, aurrebozketa bat egongo da urriaren 1etik 4ra, eta 8 proposamen bozkatuenak finalera pasatuko dira. Modu irekian egin ahal izango da, identifikazio elektronikorik gabe.
Finalisten zerrendan, kalean jasoko diren beste 5 proposamen ere agertuko dira. Horretarako, karpak jarriko dira Irungo zenbait tokitan. Karpa horietan jasotako proposamenekin aurrebozketa bat egingo da online urriaren 1etik 4ra, finalera zein 5 proposamen pasatuko diren erabakitzeko. Hau da egutegia:
Gazteen prozesua
Udalaren webgunea ere irekita dago gazteen prozesuko ideiak jasotzeko. 16 urtetik 30era bitartekoentzako prozesua da. 20 proposamen joango dira finalera: 12, online jasotzen diren proposamenen arteko aurrebozketaren ondoren; 4, karpetan eta ikastetxeetan jasotakoetatik; 2, udaleko Gazteria Zerbitzuan jasotakoetatik, eta gainerakoak, Eskola Agenda 2030etik.
Udalaren webgunean kontsulta daiteke prozesu hau guztia, eta Irungo etxe guztietara ere iritsiko da, informazioa atarietan jarrita irailaren 13tik 17ra bitartean.