Aurten ere kontzertu pedagogikoek musikarekiko interesa piztu nahi dute ikasleen artean

Gaur hasi da Amaia KZan kontzertu pedagogikoen edizio berria eta Nuria Alzaga Irungo Udaleko Hezkuntzako ordezkaria bertan izan da. 11:00etan Skola Musiken taldeak kontzertua eman du agertoki gainean Korrikaren hamar abesti abestu, Korrika Irunen hasiko dela aprobetxatuz.

Eskola-agendan finkatutako kontzertu hauen helburua gogoratu du Nuria Alzagak: ikasleen artean musikarekiko zaletasuna sustatzea. Hezkuntza ordezkariak adierazi duenez, “haien jakin-mina piztu nahi da, eta ezagutu dezatela mundu hori, izugarrizko ekarpena egiten baitie hezkuntza-garapenari dagokionez”. Alzagak zuzeneko musikaren eragin pedagogiko positiboa azpimarratu du eta, gainera, umeek kontzertuak asko gozatzen dituzte. “Kontzertu horiek apustu segurua dira ikastetxeentzat”, gaineratu du Hezkuntza ordezkariak.

Estreinaldirako kontzertua

Estreinaldi honetan, Eguzkitza BHI, Hirubide BHI, Toki-Alai BHI, Txingudi BHI, Irungo La Salle HLHIP, El Pilar HLHIP eta San Vicente de Paul HLHIP ikastetxeetako DBHko 2. mailako ikasleak eta irakasleak bildu dira. Guztira, 462 ikasle igaro dira gaur goizean zehar Amaia KZtik

Lehenengo kontzertu honetan, pop-rock musikak bete du Amaiako agertokia, Korrikako edizioetan entzun diren 10 abestirekin:

  1. Korrika 3 (1983) – Egan – Korrika.
  2. Korrika 9 (1995) – Maixa eta Ixiar, Alex Sardui, Kepa Junkera – Bizi Ganoraz.
  3. Korrika 10 (1997) – Gozategi – Euskal Herria Korrika.
  4. Korrika 12 (2001) – Fermin Muguruza – Big Beñat.
  5. Korrika 15 (2007 Korrika Txikia) – Pirritx eta Porrotx – Txis+Pun! Korrika!
  6. Korrika 16 (2009) – Betagarri – Ongi Etorri Lagun.
  7. Korrika 17 (2011) – Gose – Euskalakari.
  8. Korrika 18 (2013) – Esne Beltza – Bagoaz.
  9. Korrika 20 (2017) – Xabier Zabala: Zirkorrika.
  10. Korrika 22 (2022) – Ane Garcia, Anari eta Nerea Urbizu:

Estilo guztiak entzungai

Lehen musika ikuskizun horretaz gain, edizio honetan, lau hilabetetarako, guztira 8 kontzertu antolatu dira hamaika emanaldirekin, eta ia 4.000 ikaslek baino gehiagok izango dute musikaz gozatzeko aukera. Hiriko ikastetxe guztietako Lehen Hezkuntzako 2., 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailakoak izango dira ikus-entzuleak.

Kontzertu pedagogikoek, oro har, ia musika-estilo guztiak biltzen dituzte: musika kultua eta popa, folka eta rocka, baita jazza ere, eta askotariko taldeak izaten dira: taldeak, abesbatzak, hirukoteak, talde sinfonikoak eta abar; eta hiriko baliabideak erabiltzen dira gehienbat.

Gainerako eskola-programek bezalaxe, ekintzak helburu batzuk ditu, hala nola, zuzeneko musika entzuteko aukera eskaintzea, zirkuitu komertzialek proposatzen dutena ez bezalakoa, edo musikaren hainbat alderdi (instrumentuak, historia, estiloak, soinuak) modu atsegin batean eta zuzenean, eta parte hartuz ezagutzeko aukera ere eskaintzea.

Ekimena Antigua Albada musika-taldearen proposamen batetik sortu zen, eta, pixkanaka, gaur egunera arte iritsi da, batetik, inplikatutako eragileen eskuzabaltasunari esker, eta, bestetik, ikastetxeetako eta hezkuntza-maila guztietako musika-irakasleen aldetik harrera  ezin hobea izan duelako.

Hogeita seigarren edizio honetako programak kontzertu hauek eskainiko ditu Amaia KZn:

  • Skola Musiken kontzertua otsailaren 15ean 11:00etan DBH2ko ikasleentzat.                                     02/15    11:00    DBH2
  • Donato Goyenecheren kontzertua martxoaren 19an 11:00etan DBH1eko ikasleentzat.
  • Udal Kontserbatorioaren kontzertua otsailaren 21ean 11:00etan DBH3ko ikasleentzat.
  • Musika egingo dugu apirilaren 10ean 9:30ean LH2ko ikasleentzat.
  • Musika egingo dugu apirilaren 10ean 11:00etan LH2ko ikasleentzat.                                               04/10     11:00    LH2
  • Irungo Txistulari Taldea apirilaren 24an 9:30ean LH3ko ikasleentzat.
  • Irungo Txistulari Taldea apirilaren 24an 11:00etan LH3ko ikasleentzat.
  • Luis Mariano Lirika Elkartea “Il Trovatore” operaren entsegua maiatzaren 9an  10:30ean LH5, LH6, DBH1, DBH2
  • Ametsa Txiki  Abesbatza maiatzaren 15ean 9:30ean LH4ko ikasleentzat.
  • Ametsa Txiki  Abesbatza maiatzaren 15ean 11:00ean LH4ko ikasleentzat.
  • Luis Mariano Lirika Elkartea “Madama Buterfly” OPERAREN entsegua azaroaren 8an 10:30ean  LH5, LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleentzat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude