Azaroaren 16an Euskadiko Ijito Herriaren Eguna ospatu zuen Kale Dor Kayiko elkarteak

Ijito Herria Euskal Herrian elkarrekin bizi garen herri, etnia eta kulturen ezezagun handia da. Ia 600 urteko bizikidetza herrialde honetan oharkabean igaro da testu-liburuetarako, akordio politikoetarako…
Ijito Herria, UNESCOk “lurralderik gabeko nazio” gisa aitortua, gaizki tratatua, jazarria, esklaboa, eraila izan da izate hutsagatik eta herri bateko kide izatearen identitate eta sentimendu bat bizirik mantendu nahi izateagatik.

Kale Dor Kayikok 30 urte baino gehiago eman zituen gure sustapenaren alde borrokan, gure nortasuna ezagutzera emateko eta aitortzeko eskatzeko, euskal gizartearen barruan. Urte horietako batean, 2004ko azaroaren 16an, Euskadiko Ijito Herriaren Erabateko Sustapenerako eta Partaidetza Sozialerako I. Plana sinatu zen, eta egun horretan, Euskadiko Ijito Herriaren Eguna ezarri zen, Jaurlaritzaren Kontseiluan berretsia, 2005eko azaroaren 8ko saioan, Euskadiko ijito-komunitatearekiko bizikidetzaren tradizio luzea berariaz aipatuz herri gisa estimua eta onarpena indartzen laguntzeko.

Azaroaren 16a Ijito Herriaren eguna da Euskadin. Kultura eta hizkuntza propioa duen milaka urteko herri baten existentzia zoriontzeko eta aldarrikatzeko eguna.

Eutsi Goiari Ijito! Opre Roma!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude