Irungo Udalak urteak daramatza Bidasoa ibaiaren ibai-profila berreskuratzen. Behobiako eta Santiagoko zubien eremuak hobetzeaz gain, azken urteotan, jarduketak egin dira bidegorrietan (Real Union eta Pierre Lhande ibilbideak), Osinbiribil birnaturalizatu da eta Azken Portu eta Behobia artean pasabidea ireki da.
Hala ere, ibaiaren ertza berreskuratu behar da hiri-inguruko parkearen eta pasabidearen hasieraren artean. Alde horretan, oraindik ere bi jarduera ekonomiko garrantzitsu daude. Bata Brioche Pasquier-Recondo enpresa; bestea, auto-kontzesionario bat. Hirigintza arloak hilabeteak daramatza lanean bi eremuak berreskuratzeko kudeaketan.
Auto-kontzesionarioaren jarduerari dagokionez, Miguel Ángel Páez Hirigintzako ordezkariak laster albiste onak izatea espero du: “Covidaren krisiaren ondorioz, gauzak gustatuko litzaigukeena baino astiroago joan dira, baina espero dugu laster akordio bat lortu ahal izango dugula lekuz aldatu eta hiriak hain eremu baliotsua irabazteko”.
Hain zuzen ere, apirileko osoko bilkuran kreditu aldaketa bat onartzea proposatuko da, lur horiek erosi ahal izateko. Hirigintzako ordezkariak azaldu duenez, Plan Orokorrak ekipamendu publikorako lursail gisa jasotzen du eremu hori.
Erabilera-aldaketak
Beste puntua Brioche Pasquier-Recondo lantegia da, Artia errekaren, Bidasoa ibaiaren, Juan Thalamas Labandibar kalearen eta Azken Portu kiroldegiaren arteko triangeluan dagoena. Hiri-lurzoruko espazio bat da, HAPOk industria-jardueratzat kalifikatua, lehen ibai-lerroan, eta 17.000 m2 baino gehiago ditu.
Miguel Angel Páez ordezkariak azaldu duenez, enpresak aspaldi jakinarazi zion Udalari erabakia zutela Kateako lantegia handitu eta ekoizpen-lerroa bertan biltzea. “Une horretan, gaur egun industriala eta hain sentikorra den hiri-eremu batean dagoen lurzoru hori berreskuratzeko aukera ikusi genuen, eremu horretara hobeto egokitzen diren beste erabilera batzuetarako egokitzeko, eta, bide batez, indarrean dagoen HAPOren gomendioa betetzeko, hau da, jarduera industria-eremuetan kontzentratu eta hiri-saretik desagerrarazteko”. Hirigintzako ordezkariaren hitzetan ekintza horrek egungo eraikuntza industrialak kentzeko aukera emango luke, Bidasoa ibaiaren ezkerraldean eta Artia errekan metro gehiago berreskuratzeko. Era berean, hiriak ibaiertzeko pasealeku handiagoa eta hobea irabaziko luke, eta errekaren paraleloan doan kamioien sarbidea kenduko litzateke.
Helburu horrekin, hitzarmen bat landu da, eta apirileko osoko bilkuran aurkeztuko da. Hitzarmenak Bidasoa ibaiaren eta Artiako ubidearen ertzak naturalizatzea eta ingurumena lehengoratzea ahalbidetuko luke, igarobide-eremuak babestu eta gutxienez 20 metrokoak izango dira. Industria-erabileraren ordez, ingurunearekin bat datozen bizitegi-erabilerara bideratuko da, %40 etxebizitza babestuetarako erabiliko delarik. Era berean, klima-aldaketaren aldagaia kontuan hartuz, urpean geratu eta ertzak higatzeko arriskua kontutan hartuko da. Gainera, eremuaren barruan tokiko sistemen beste zuzkidura publiko batzuk betetzea, hala nola berdeguneak, kirol-ekipamenduak, aparkalekuak, etab.
Azken Portu eremuko 17.770 m2 guztiak berreskuratzeaz gain, Páezek azaldu duenez, “eremua bere ingurune osoan sartzeko aukera ahalbidetzen da, Bidasoa ibaiaren ibaiertza berreskuratzeko helburuak partekatzeko, hain zuzen, Osinbiribil eta Azken Portu eremuetan Behobiaraino egin dugun bezala. Hau da, Bidasoa ibaiaren ertza osorik berreskuratzen dugu horrela, Irunek ibai-profilaz gozatu dezan eta berriz ibaira begiratu dezan”.
Proposatutako antolamenduak paisaia egokia bermatzen du, kontuan hartuta zer espazio sentikorrean dagoen den eta etorkizuneko bizitegi-eraikinen izango duten eskala bolumetrikoa bat etorriko dela eremuarekin. Lusail horren kalifikazio berriak jarduera lekualdatzea erraztuko du, eta, horrela, indarrean dagoen Plan Orokorrean ezarritako irizpideei erantzun nahi izan diote, hots, ekoizpen-erabilerak bizitegi-bilbetik kanpo dauden eremu espezifikoetan kontzentratzeari. Horrela, Bidasoa ibaiaren ondoan industria-erabilera berriak ezartzea eragotziko da.
Erreka birnaturalizatzea
Bestalde, partzela horren ondoan, Artia errekaren bokalearen azken zatia dago, Bidasoa ibaian, Estatuaren titulartasunekoa. Birnaturalizatzeko dagoen zati bakarra da, Juan Thalamas Labandibar eta Pierre Lhande artean dagoena.
Udalak naturalizazio-proiektu bat aurkeztu zion Ministerioari duela urte batzuk, eta berriro mahai gainean jarri nahi izan dute. Datozen egunetan, Trantsizio Ekologikorako Ministerioko arduradunekin bilduko da Udala, proiektua berreskuratze aldera.
Beste Alde, Ministerioak Bidasoa ibaiaren ertza lehengoratzeko eta naturalizatzeko lanen hasiera baieztatzeko zain dago Udala, Juan Thalamas Labandibar 43. zenbakitik (kontzesionarioa) Behobiaraino iristen den oinezko eta bizikletentzako pasabidearen hasierara bitartean.