Nuria Alzaga Irungo Udaleko Berdintasunerako ordezkariak otsailetik ekainera bitartean Ahalduntze Eskolan egingo diren tailerren eskaintza aurkeztu du gaur Emakumeen Etxean egindako prentsaurrekoan.
Kantu-tailer bat, erreflexologia podaleko eskola bat, autodefentsa feministako tailer bat eta beste gehiago gozatu ahal izango dituzte Irungo emakumeek beren autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko eta indartzeko jarduera-programa itzel baten esparruan. Emakumeen Etxean egingo dira tailer guztiak.
Nuria Alzaga Berdintasunerako ordezkariak esan du arrakastatsuak direla horrelako programak; izan ere, urtetik urtera parte-hartzaileen kopuruak gora egiten du: “Aurreko ikasturteko arrakastaren ondoren, aurten, Ahalduntze Eskolak berriz eskainiko ditu Irungo emakume guztien ongizatea eta bizi-kalitatea bultzatzeko eta indartzeko tailerrak”.
Gainera, ordezkariak aukera baliatu du Emakumeen Etxe berriari balioa emateko; izan ere, joan den urrian ireki zituen lehen aldiz etxe horrek ateak, eta asmoa da Irungo emakume guztientzako erreferentzia-puntu feminista izatea.
Ahalduntze Eskolako ikastaro batean edo gehiagotan parte hartu nahi duten emakumeek urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra arte izena eman ahal izango dute udalaren webgunean, 943 50 55 05 telefonoan edo Emakumeen Etxera bertara joanda. Tokia mugatua dago, eta izena emateko hurrenkeraren arabera emango da tokia. Irunen erroldatutako emakumeek izango dute lehentasuna.
Haurtzaindegi-zerbitzua
Gainera, ikasturte honetan haurtzaindegi-zerbitzua aktibatuko da, eta, horri esker, 4 urtetik 12ra bitarteko seme-alabak ongi zainduta daudela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin gozatu ahal izango dute eskolako jarduerez. Zerbitzua guztiz doakoa izango da. Haurtzaindegi-zerbitzua erabili nahi duten guztiek webgunearen bidez eska dezakete, izena emateko orrian.
Ikastaroen eskaintza
- Tailerra: “Emakumeen artean kantua berreskuratzen”
Data: Otsailaren 15etik ekainaren 20ra. Hamabostean behin. Ostegunetan.
Ordutegia: 18:00-20:00
Iraupena: 9 saio
Laburpena: Ikastaro horretan parte hartzen duten emakumeek beren emozioak adierazi, lan-taldeak indartu, oinarrizko eskubideak aldarrikatu eta istorioak kontatu ahalko dituzte kantuaren eta musikaren bidez.
- Tailerra: “Clown artea bide gisa”. Nobedadea.
Data: Apirilaren 9tik ekainaren 11ra. Astearteetan.
Ordutegia: 18:00-20:00
Iraupena: 10 saio
Laburpena: Tailer horretan parte hartzen duten emakumeek umorea ezagutu eta egunerokoan erabiltzen ikasi ahal izango dute.
- Tailerra: “Gure artean”
Data: Otsailaren 22tik maiatzaren 9ra. Ostegunetan. Nobedadea.
Ordutegia: 16:00-18:00
Iraupena: 10 saio
Laburpena: Ikastaro horretan parte harten duten emakumeek aukera izango dute beren hazkuntza eta garapen pertsonala hobetzeko feminismoaren, Gestalt terapiaren eta arte-terapiaren bidez.
- Tailerra: “Heldutasun atsegina eta bidezko harremanak” Nobedadea.
Data: Otsailaren 20tik maiatzaren 7ra. Astearteetan.
Ordutegia: 16:00-18:00
Iraupena: 10 saio
Laburpena: Tailer horretan parte hartzen duten emakumeek aukera izango dute beren bikotekidearekin, familiarekin, lankideekin eta abarrekin lotura sozial osasungarriak eraikitzen ikasteko giltzarri batzuen bidez.
- Tailerra: “Mindfulness eta barkamena” Nobedadea.
Data: Otsailaren 13tik maiatzaren 14ra. Astearteetan.
Ordutegia: 10.00 -12.00
Iraupena: 12 saio
Laburpena: Tailer horretan parte hartzen duten emakumeek beren autoestimua eta konfiantza hobetu ahalko dituzte, beren beldurrak eta segurtasunik eza gainditzen lagunduko dieten tekniken bidez.
- Tailerra: “Erreflexologia podala” Nobedadea.
Data: Otsailaren 15tik maiatzaren 30era. Ostegunetan.
Ordutegia: 10:30-12:00
Iraupena: 14 saio
Laburpena: Ikastaro horretan parte hartzen duten emakumeek beren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetu ahal izango dituzte, erreflexologia podalaren bidez. Masaje-teknika horrek organoen, muskuluen eta azalaren barne-segmentuen arteko nerbio-loturei buruzko ezagutzak baliatzen ditu, kanpotik maila erreflexuan eragiteko gaitzetan.
- Tailerra: “Jakintza-trukea”
Data: Otsailaren 7tik ekainaren 19ra. Asteazkenetan.
Ordutegia: 18.00 – 20.00
Iraupena: 17 saio
Laburpena: Tailer horretan parte hartzen duten emakumeek espazio seguru bat eraiki ahal izango dute beste emakume batzuekin bizipenak partekatzeko.
- Tailerra: “Autodefentsa feminista”
Data: otsailaren 9, 16 eta 23an. Ostiraletan.
Ordutegia: 17.00-20.00
Iraupena: 3 saio
Laburpena: Tailer horretan izena ematen duten emakumeek erasoak identifikatzen ikasiko dute, indarkeriaren sorrera eta eraikuntza alderdi eta ondorio guztietan aztertzen, eta baita eguneroko bizitzako eraso-egoerei erantzuteko eta horiek konpontzeko mekanismoak eta jarduerak ere. Nabarmendu behar da tailer horrek oso harrera ona izan duela azken urte hauetan parte hartu duten emakumeen artean.
- Tailerra: “Autoezagutzarako astrologia”
Data: Otsailaren 12tik ekainaren 10era. Astelehenetan.
Ordutegia: 18:00-20:00
Iraupena: 16 saio
Laburpena: Tailer horretan astrologiaren oinarriak ezagutuko dituzte: etxeak, zeinuak, planetak eta alderdiak. Ezagutza horretaz baliatuz, gure gutun astrala ulertzeko gai izaten lagunduko digu tailerrak, autoezagutzan sakontzeko.
Arte-zientziak gogoko dituzten emakumeentzako da tailer hori, baita pentsamendu magikoa duten emakumeentzat eta beren buruaz gehiago jakin nahi dutenentzat ere. Barrurantz begiratzeko espazio bat izango da.