Behobia-Donostia lasterketako parte-hartzaileen bizipen eta sentsazioak

Argazkia: Estudio Gover.

Urtero, azaroko lehen asteburuetako baten 30.000 pertsonatik gorak Irungo Behobia auzoa eta Donostiako Bulevard-a banatzen dituzten kilometroak korrika egiten dituzte. Elixabet Zabaletak 2014 urtean parte hartu zuen lehen aldiz kirol proba honetan. Aurtengoa korrikalari irundarraren hirugarren Behobia-Donostia lasterketa izango da eta marka hobetzeko helburuarekin begiratzen dio azaroaren 10ean egingo den lasterketari.

Nolakoa izan da zure bizitzan zehar kirolarekin izan duzun harremana?
Orain dela hamar urte korrika egiten hasi nintzen. Betidanik kirol ezberdinetan aritu naiz eta korrikarekin poliki-poliki hasteko erabakia hartu nuen. Gaur egun, ordea, korrika egitea nire kirola dela esan dezaket.

Nola gogoratzen duzu lehen lasterketa hori?
Oso lasterketa polita izan zen niretzat, batez ere, lasterketa inguratzen duen giroarengatik. Ibilbidean zehar jende asko dago eta asko animatzen zaituzte.

Irundar batentzat berezia da Behobia-Donostia lasterketan izena ematea?
Bai, izan ere, hemen inguruan bizi garenontzat proba oso garrantzitsua da eta, hortaz gain, polita ere.

Zerk animatu zituen kirol proba honetan parte hartzera?
Nire lagunek animatu ninduten, haiek ere korrika egiten dutenez, elkarrekin probatzea eta lasterketan izena ematea erabaki genuen.

Jendeak aipatzen duen bezain berezia ahal da korrikaliek lasterketan zehar nabaritzen duzuen giroa?
Bai, oso berezia da. Lasterketa hasten denetik amaierara arte bidean zehar jende asko ikusten duzu eta egia da ikusleek asko animatzen dituztela korrikalariak.

Zein da probaren zatirik gogorrena zure ustez?
Nire gustokoak ez diren bi zati daude ibilbide osoan zehar. Lehena, Gaintxurizketako aldaparen igoera bukatzen denetik Lintzirin arteko zatia, jende gutxiago dagoelako bertan. Bigarrena, berriz, Grosera heltzerakoan, buruak helmugan zaudela esaten dizulako, baina, oraindik azken 2 kilometroak falta dira eta astuna egiten zait.

Eta zuretzako esanahi berezirik duen zatirik?
Orokorrean, lasterka osoan zehar giro ona dagoenez, zati guztiak politak eta atseginak direla esango nuke.

Nola prestatzen zara Behobia-Donostia egiteko?
Orain Super Amara BAT taldean nago eta astean zehar hiru egunetan Plaiaundiko pistetan entrenatzen dut. Hortaz gain, gainontzeko egunetan nire kabuz gimnasiora joaten edo kalera korrika egitera irteten saiatzen naiz.

Lastekerta bakarrik edo konpainiarekin egitea nahiago duzu?
Bietara egin izan dut, bai lagunekin zein bakarrik. Dudarik dage, ibilbidea norbaitekin egitea askoz eroso eta dibertigarriagoa da.

Zein erronka jartzen dizkiozu zure buruari aurtengo edizio honetarako?
Printzipioz marka hobetzeko asmoa dut, gero ikusiko dugu zer gertatzen den. Hain zuzen ere, lasterketa ordu bat eta 30 minututan amaitzea gustatuko litzaidake.

Zer sentitzen da Donostiako Boulevardeko helmuga zapaltzerakoan?
Pakea, postasuna, alaitasuna … Helburu bat lortzen duzunean gorputzean sortzen zaizkizun sentimendu guztiak somatzen dituzu.

Zein balorazio egingo zenuke egun emakumeek mota honetako lasterketetan duten parte-hartzearen inguruan?
Egoera oso positiboa dela uste dut, urteak pasa ahala kirol munduan emakumeentzako lekua zabaltzen ari dela ikusten delako. Urte batetik bestera Behobia-Donostia bezalako lasterketetan emakumezkoen izen-emateak geroz eta gehiago direla. Oker ez banago, aurten parte-hartzea %26koa izango da.

Urte luzeetan zehar Behobia-Donostian lasterketan parte hartzen ikusiko zaitugu?
Bai, ez dakit zenbat urteetan zehar, baina, oraindik besteren bat egiteko asmoa dut.

 

Elkarrizketa osoaren bideoa Txingudi Onlinen ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude