Irungo Udalak 5. urtez Beldur Barik ekimena bultzatu du hirian. Irun Beldur Barik programaren barnean, bideo lehiaketa, hiriko bigarren heziketako ikasleei zuzenduriko tailerrak eta dantza emanaldia antolatzen dira. Horrela, gazteen artean indarkeria matxistaren aurka borrokatzea bilatzen da.
Beldur Barik autonomi mailan Eusko Jaurlaritzak martxan duen programa bat da, EUDEL, hiru Diputazioak eta Emakunderen arteko lankidetzatik sortzen dena. Irungo Udalak programa horretara batu eta Irun Beldur Barik ekimena antolatzen du Gizarte Ongizate arloaren bitartez.
Programa honen bitartez, gazteen artean indarkeria sexista saihestea bilatzen da, horretarako, gazteen artean hausnarketa eta eztabaida jarrera bultzatu nahi da, berdintasunezko gizarte baten eraikuntzan kolaboratzea posible izan dadin. Sergio Corchón Gizarte Ongizate ordezkariak adierazi duenez, “emakumeen kontrako indarkeria ez da soilik martxoaren 8an edo azaroaren 25ean landu behar”.
Aldaketak eragiteko tailerrak
Gazteen artean Beldur Barik jarrera bultzatzeko asmoz, 2018/2019 ikasturteko lehen hiruhilekoan hainbat tailer antolatu ziren hiriko 5 ikastetxeetan. Guztira, ordubeteko 3 saio egin dira ikastetxe bakoitzean eta 400 ikasle inguruk parte hartu dute.
Ekimenean Eguzkitza BHI, San Vicente de Paul Ikastetxea, El Pilar Ikastetxea, Toki Alai Ikastetxea eta Hirubide BHI Ikastetxeak parte hartu dute. Aitziber Iratzoki berdintasun teknikariaren hitzetan, “ikastetxeen %100a datorren urtean programa errepikatu edo saio gehiagotan parte hartzeko prest dago”.
Tailer horien bitartez sexua, generoa eta sexu-nortasuna bezalako kontzeptuen inguruan gogoeta egin da, bideojokoetan eta YouTube bezalako sare sozialetan zabaltzen den indarkeriaz ohartarazi eta hura saihesteko irtenbideak proposatu zaizkie. Gainera, estereotipoak eta genero rolak lantzeko ahalegina egin da ere.
“Ikastetxeen %100a datorren urtean programa errepikatu edo saio gehiagotan parte hartzeko prest dago”
Aitziber Iratzoki, berdintasun teknikaria
Bosgarren urtez programa honen baloreak defendatzeko lehiaketa antolatu da Irunen eta, aurreko urteetan bezala, bi kategorietan banatu da. Batetik, 12 eta 17 urte bitarteko kategorian Eguzkitza BHI ikastetxeko ikasleen Beti aurrera! izeneko bideoa izan zen garaile. 18 eta 26 urte arteko gazteei zuzenduriko kategorian, berriz, Mendibil Formazio Zentroko ikasleek eginiko “Rap Mujeres” bideoa izan da irabazlea. Lehiaketaren bitartez era guztietako adierazpen artistikoen bitartez, egungo neska-mutilek desberdintasun egoerari aurre egiteko baliatzen dituzten tresnak erakutsi nahi dira, horretarako, errespetuan, berdintasuna, askatasuna, autonomia eta erantzunkidetasuna bezalako baloreak erabiliz indarkeria sexista gaitzesteko.
“Emakumeen kontrako indarkeria ez da soilik martxoaren 8an edo azaroaren 25ean landu behar”
Sergio Corchón, Gizarte Ongizate ordezkaria
Lehiaketako sariak azaroaren 25ean Amaia Kultur Zentroan antolatzen den emanaldian banatu ziren. Bertan, “22 Academy”, “Studio de danza Miren Gomez”, “My dance studio”, “PausoK” eta “Analia Bellydance” taldeek parte hartu zuten. Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta antolatzen den emanaldia prestatzeko akademia ezberdinek programa horretan zehazturiko helburu eta beharrak kontutan hartu dituzte haien dantza eta koreografiak eratzerako orduan.