Miren Echeveste Irungo Udaleko Berdintasuneko ordezkariak Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzen berri eman du prentsaurrekoan.
“Hemen dugu berriz ere martxoaren 8a, eta bestela ezin izan, eta pandemiak eta haren ondorioek baldintzatu egin dute aurtengo egitaraua”, azaldu du Miren Echevestek.”Bizi dugun osasun-krisiagatik, ezin gara kalera atera eta elkartu, beste urte batzuetan egingo genukeen bezala, baina beste gauza asko egin daitezke horrelako egun batean berdintasuna aldarrikatzeko, eta horretan jarriko dugu arreta”.
Aurtengo programak 11 proposamen izango ditu, udal-departamentuek eta hiriko emakume-elkarte batzuek antolatuta.Lehenengo ekitaldia asteartean izango da, martxoaren 2an, Gaurko Andreak elkartearekin, eta azkena 20an, Parean elkartearekin.Hala, bada, martxo osoan jende ororentzako askotariko ekimenak egitea aurreikusi da:filmak, tailerrak, ipuin-kontalariak, paseoak, dokumentalak, etab.
Adierazi behar da horrelakoetan bete beharreko segurtasun neurriak hartuko direla jardueretan: maskara erabili beharko da, edukiera mugatuko da, segurtasun-distantzia gorde beharko da… Alde horretatik, parte hartzeko,aurretik izenaeman beharko dajarduera askotan.
Berdintasunerako ordezkariak azpimarratu duenez, “berdintasunaren aldeko borrokak ez du etenik, eta alde guztiek, eragile sozialek zein erakundeek, martxoaren 8aren inguruan ekimenak bultzatzen eta antolatzen jarraitzen dugu”. Alde horretatik, Echevestek eskerrak eman zizkien hiriko emakume-elkarteei eta udaleko gainerako departamentuei egindako lanagatik eta emandako laguntzagatik: “Izan ere, programan, Irungo Udaleko arloek antolatutako proposamen-sorta handi bat sartzen da batez ere. Horrek erakusten du berdintasunak udal osoan duela zeharkako izaera”.
Miren Echevestek, Berdintasuneko ordezkari gisa, arlotik antolatu duten jarduera azpimarratu du. “Egia da jarduera guztiek beren jarduera-eremuetatik sustatzen dutela berdintasuna, baina Berdintasuneko Ordezkaritzak berak sustatutako jarduerek pixka bat harago joan behar dute, eta berdintasunaren balioak eta horiek bizi garen gizartean duten isla sustatu behar dituzte, hirian eztabaida, ahalduntze eta hazkunde feministarako guneak sortuz”.
Espiritu horrekin heldu da IruneraJantzari: tradizioa eta parekidetasunadokumentalaren euskarazko proiekzioa, eta solasaldia emakume dantzarietako batekin, martxoaren 9an, asteartean, 18:00etan Amaia Kultur Zentroko hitzaldi-aretoan.Sarrera doakoa izango da, toki guztiak bete arte.Zerrenda osoak hamaika ekintza biltzen ditu; batzuk, saio bakarrekoak, eta beste batzuk, zenbait saiotan banatuta:
- Mindfulness
- “Asun Casasola” kontakizun laburren lehiaketaren VI. edizioa
- Paseo bat Irundik, emakume irundarren historia ezagutzeko.
- “Emakumeak historian” tailerra, “Gure artean” kulturarteko bitartekotza-programaren barruan
- Kahoot: Ezaupide feministak, jolasaren bitartez.
- GAZTEARTEAN EXPO: “Neska batek bezala egiten du borrokan“
- FILM-EMANALDIA: “La boda de rosa” (Icíar Bollaín).
- HELDUENTZAKO CLOWN ANTZERKIA: “Pronoia“, Virginia Imaz Quijeraren eskutik (Oihulari Klown).
- DOKUMENTAL-EMANALDIA ETA SOLASALDIA EMAKUME DANTZARI BATEKIN: “Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna” (euskaraz).
- Kantatu eta kontatu: “Erradikalak ginen”, Ane Labaka bertsolariarekin eta Beatriz Egizabal aktorearekin (euskaraz).
- EMAKUME GARRANTZITSUAK EZAGUTZEA ETA BALIOESTEA Irungo Haurtxokoetan