Betti Gotti elkarteko kideek agerraldia egin dute gaur 2023ko Koadrilen Egunera begira antolatu dituzten ekintzak aurkezteko. Ekainaren 24an Herri Bazkaria izango da eguneko ekitaldi nagusienetako bat, baina Betti Gottitik ekintzez beteriko egitaraua aurkeztu dute urtero moduan. Egunean zehar egingo diren ekintzetan aldaketa handirik nabaritu ez arren, udalaren aldetik diru-laguntza era nabarmenean murriztu dela azaldu dute.
2022 urtea pandemiaren ondorengo itzulera urtea izan zen koadrila eguna antolatzen duen Betti Gotti elkartearentzat. Joan den urteko zapiaren kolorea beltza izan zen. Omenaldi bat egiteaz gain, 2008 urteko koadrila eguneko kolore bera, ziklo bati hasiera emanez egitea erabaki zuten. Bide bera jarraituz, aurten zapiaren kolorea urdina izango da. Urte zaila izan zen 2022koa. Mundu mailako egoerak, asko baldintzatu zuelako, lehengo urteko egoera bera. “Pandemiak eta Ukraniako gerrak, asko eragin digu batez ere bideragarritasun ekonomikoak, araudi berriak betetzea eta abar sortutako eragozpenak”, azaldu dute elkarteko kideek.
Egitaraua
Ekainaren 24a aparteko eguna izango da goizetik gauera arte! Eguna, Gosaria eta Irun Hiriko Goitibera lehiaketarekin hasiko dute. Eguerdi aldera, trikitilari eta txaranga arituko dira alde zaharreko kaleak girotzen, gero denok batera kalejiran Ficobara hurbilduko dira. Bazkaria eta ondorengo Burrunba elektro-txarangaren dantzaldiaren ostean, hirigunera bueltatuko gara DJ Balber DJarekin.
Hauxe izango da egunaren egitaraua:
- 09:00 Koadrilen gosari herrikoia Urdanibla plaza. Izena ematea web gunea bidez. 09:30 Goitibera parte hartzeko zozketa Urdanibiako oholtzan.
- 10:00 Irun Hiriko Sari Nagusia Goitibera Lehiaketa
- 12.00 Txaranga Peña Poteo eta trikitilariak, Alde zaharreko kaleak girotzen
- 13.15 Kalejira. Urdanibia plazatik abiatuko da.
- 14.15 Bazkaria. Ficoba, Globotxupinazoa
- 16:00 DJ Balber Fikobako ateak 16:00 irekiko dira
- 17:00 Burrunbarekin Dantzaldia
- 19.00 DJ Balber
- 20:30 Kalejira. DJ arekin itzulera.
Izen emateak
Izen emate guztiak elkartearen webgunearen bitartez kudeatuko dira. Gosari herrikoian parte hartzeko, webgunean izena eman beharko da 12 euroren truke. Maiatzaren 22tik aurrera izango da aukera izen emateko ekainaren 11ra bitarte. Goitiberan parte hartzeko, izen ematea, web gunearen bidez izango da. Maiatzaren 22 tik aurrera izango da aukera izen emateko ekainaren 11ra bitarte. Herri bazkarian parte hartzeko, maiatzaren 26 eguerdiko 12:00etatik maiatza 28 bitarte izango da aukera Pabiloiak bete arte. Webgunearen bidez 20 euroren truke izango dira eskuragai txartelak.
Herri Bazkaria
Herri bazkaria ekainaren 24an, larunbatean, ospatuko da. Ficoba-ko pabiloietan egingo da eta azken urteetan bezalaxe, 1. eta 2. pabiloietan bazkaria ospatuko da eta 3. pabiloian barra eta dantzaldia antolatuko da.1800 pertsonarentzako tokia izango da. Bazkari txartela Fikoba-n sartu ahal izateko 20 eurokoa izango da. Aurtengo zapiaren kolorea, kartelean ondo ikusiko den bezala, Urdina izango da.
Txartelen salmenta lehengo urtean bezala egingo da. Webgunearen bidez egingo da maiatzaren 26 ostiraletik, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bizum edo kreditu txartelaren bidez ordainduko da, web gunean dagoen planoan eserleku zenbakia erreserbatuz. Antolatzaileek sarrerak erosterakoan kontu handia izatea eskatu dute, koadrilak elkar jarri nahiko balute, elkarrekin hartzea garrantzitsua dela azpimarratuz. Izan ere, eserleku horiek ezin izango dira mugitu eta pertsona horiek zenbaki hori esleituko/emango Txartela erosterakoan, pertsona baten datuak bilduko dituzte bakarrik. Behin erosi dutelarik, inprimatu beharko dute sarrera gisa erabiliko den txartela. Erosketa bera izango da ekintza hauetan dauden arauen onarpenaren adierazle.
Txartelak erosteko epea maiatzaren 28an bukatuko da. Txartela erosteko unean, edonorentzat dieta berezia, intolerantzia edo preskripzio medikua duen edonorentzako aukera izango du adierazteko eta eroslearen ardura izango da bere koadrilan ere hori adierazteko/zaintzeko ardura. Antolakuntzak erosketaren bidez jakingo du nork behar duen dieta bereziren bat.
Sarrerak zenbakituak dira. Adingabekoei (18 urtetik beherakoei) sarrera ez erostea eskatzen diegu, izan ere, ezin izango dira Ficobara sartu. Azken urteetan bezalaxe, pabiloiak eta sarrerak bi taldetan banatuko dira; alde batetik, 23 urtetik gorakoentzako sarrerak egongo dira eta bestetik, 22 urtetik beherakoentzat; adin guztietako gazteak daudela bermatzeko. Pabiloian sartzeko, ere banaketa hau errespetatuko da bi lerro osatuz, 23 urtetik gorakoek osatutako lerroa eta 22 urtetik beherakoek osatutakoa.
Goitibera. Irun Hiriko II.Sari Nagusia
Bigarren urtez Goitiben Irun Hiriko II. Sari Nagusia antolatuko dute, lehengo urteko arrakasta ikusirik, 43 partaide izan bai genituen. Horrela, Goitibera lehiaketa antolatu dute 18 urtetik gorako edonorentzat. Betti Gottitik Irungo koadrilei dei egiten diete parte-hartzera. Betti Gotti-n giro aparta sortzea dute helburu!
Irun Hiriko II.Sari Nagusia, ekainaren 24ean ospatuko da. Goizeko 9.30etan hasiko da partaideen aurkezpena eginez. Gosaritxo bat egin eta lehiaketak 10:00etan izango du hasiera. Izena ematea, Maiatzaren 22an astelehenean irekiko dute webgunearen bidez. Aurten, Betti Gotti elkarteak jarriko ditu goitiberak, baina datozen urteei begira, asmoa da jendeak propio diseina ditzala beraien goitiberak. Aurten norbait animatuko balitz, gurekin harremanetan jarri dadila web gunearen bidez eskatzen dugu. Beti bezala parte-hartzaileei pintxo bana emango zaie beren trago eta guzti Triki-poteo momentuan eguerdi aldera.
Koadrilen kamisetak-atorrak
2008 urtetik urtero koadrilen artean kamisetak edo atorrak egitea sustatu du elkarteak. Polita da ikustea, koadrilen marrazki edo logoak, kamisetak edo atorrak apainduz jendeak duen irudimenaren indarra. Herriari eskatu diote bere ekarpena hori egiten jarraitzea, kaleak girotzean asko egiten baitute horrelako ekimenek eta. Betti Gottiko kideek adierazi dutenez, “esan nahi dugu ezin izan dugula lehiaketa bidez hau sustatu bestelako baliabideak sendotu behar izan ditugulako eta horrek eragin digun egoera ekonomikoak ez digula lehiaketa berririk sustatzeko tarterik eman. Beraz, aurten ez da lehiaketarik antolatuko. Hala ere, koadrilak kamiseten, logoen… dinamikarekin jarraitzera gonbidatu nahi ditugu; ekimen polita da eta Herri Bazkaria kolore eta mezu alaiez girotzeko erreminta bikaina dira”.
Diru-laguntzaren murrizketa
Udalak, 2022an egoera ikusirik, Koadrila eguna aurrera ateratzeko apustua egin zuen, aktibitateari kreditua handitzea udal gobernuan adostuz. Esan beharra dugu, aktibitateari egindako kreditu handitzea 2022 urtean ez zela nahikoa izan eta elkarteak, ekitaldi izugarri hau antolatzeko aurrekontu osotik ekintza bera bermatzeko gauzak kendu behar izan zituela, udaletik laguntza nahikorik ez zegoelako. Egoera kontuan hartuta, Koadrila egunaren bideragarritasun ekonomikoa 2022 urtean honela geratu zen. Udalaren laguntza, aurrekontu osoaren %38 izan zen eta betti gottiren ekarpena %62koa.
Aurten udalak esan die, Kultura departamentuan murrizpenak daudela eta Aurrekontu osoaren %22 bakarrik bermatzen dietela Koadrila egunerako. Betti Gotti elkarteak %78 lortu behar du. Beraz,%16 dirulaguntza gutxiago udalaren aldetik 2023 urte honetarako da udal honek utzi gaituen egoera.
Betti Gotti elkarteko kideek adierazi dutenez: “Gauzak behar bezala antolatzea, segurtasun berme guztiarekin eta egun osoko aktibitatea herritar guziengana iristeko asmoa gauzatzeko udalak gehiago egin beharko luke ekonomikoki bideragarritasuna emanez. Gainera beraien hitzak, ekintza jendetsuena, arrakastatsuena dela esanez, eta ezagutuz gure helburuetako bat, jai giroan murgil dadin sentsibilitate ezberdineko jendea batuz balorean jarri beharko lukete. Beraz, ekintza berrantolatzea egokitu zaigu, betti gotti elkarteak lan gehiago eginaz, ahalik eta murrizpen gutxien eragiteko ekintzari. Udal teknikari, zinegotziekin bilerak egin ditugu azaroa geroztik. Eta horrela jarraitu nahi dugu udalaren laguntza ezinbestekoa dela uste dugulako, ekintza behar bezalako aitorpenaren ondoren berme guztiak behar dituelako Herriari eskaini nahi diren gauzak bideratzeko”. “
Antolatzaileek erantsi dutenez, “Gure betiko helburua, guztiori zuzendu eta herri guztiari eskaini nahi diogun egun hau gauzatzeko ilusioarekin jarraitzen dugu. Koadrila egunak ez bai du adinik ezagutzen, nor berak jartzen dionarena baizik. Eta ongi pasatzea denontzako da eta ez gazteen kontu bat bakarrik. Herriari eskatzen diogu eguneko ekitaldietan parte hartu dezatela ikusle, partaide, girotze, dantzatzen edo nork berak nahi duen moduan”.
Betti Gotti elkartetik dei berezia egin diote udalari, datozen urteei begira, elkarteak behar duen segurtasun eta berme guztiak asetzeko eta horrelako egun baten antolaketa, egoera prekario batetik ateratzeko laguntza eman dezala. Hortaz, dei horri erantzutea nahiko lukete: “Udalari gurekin batera lanean hasteko eskatzen diogu, Herri Bazkaria Irungo hirigunera ekarri ahal izateko. Honek ez du esan nahi Ficoba gunea egon behar ez duenik baizik eta, beste herritar perfil bati baita aukera ematea ere beste modu batean gure herriko jaiak bizi ditzan. Honela, adin guztiei zuzendu, kolektibo edo familia mota guztiei aukerak emanez, Irunen ongi pasatzea guztiontzako egun gozagarri bat izateko”.
Azken oharrak
Hasieran esan bezala, Herri Bazkaria ondo joan dadin errespetua ezinbestekoa da antolatzaileek adierazi dutenez: “Herri Bazkarira etortzen diren guztiei ondo portatzea eskatzen diegu. Pertsona askoren lana eta parte-hartzea dago ekimen honen atzetik eta hurbiltzen diren gazteei errespetuz eta lasaitasunez jokatzea eskatzen diegu. Txartelen banaketa egunean arau sinple batzuk banatuko dira eta horiek errespetatzea eskatzen dugu. Oinarrizko gauzak dira (bazkarian zehar ez zutik jarri, janaririk ez bota, bertan dauden zerbitzarien lana erraztu, boluntarioen argibideak jarraitu…) eta eguna ondo joateko horiek errespetatzea beharrezkoa da. Esan bezala jarrera desegokiak errepikatzen badira, antolakuntzak neurriak hartu beharko ditu”.
Gaur emandako informazio guztia Interneten ere eskuragarri egongo da Betti Gotti elkartearen webgunean eta sare sozialetan. Bestalde, gogoratu dute ekimen hau aurrera eraman ahal izateko jende askoren laguntza beharrezkoa dela eta beraz, inor boluntarioko laguntzeko prest baldin badago, jar dadila beraiekin harremanetan bettigotti@hotmail.com helbidean. “Hemendik Irungo gazte guztiak eta ez hain gazte egun zoragarria pasatzera animatzen ditugu”, gaineratu dute antolatzaileek.