Otsaileko azkenaurreko asteburuan Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariek Madrileko Gallur pistan jokatutako Atletismo Txapelketa Absolutuan parte hartu zuten. Estatu mailako pista estaliko hitzordu garrantzitsuenean Bidasoako 5 kirolarik parte hartu zuten.
Galluren jokatutako Atletismo Txapelketa Absolutuan BATeko kirolariek lortutako emaitza aipagarriena María del Mar Joverek luzera jauzian lortutakoa izan zen, izan ere, 4. postua lortu zuen. Txapelketa denboraldiko bere marka onena berdinduz hasi zuen, ondoren 6.20 metroko jauzi hobe bat egin zuelarik. Bigarren salto honi esker txapelketan laugarren postua lortu zuen, domina eskuratzeko 5cm falta izan zitzaizkiolarik.
Iker Arotzenak erakutsi zuen aurreko asteburuan gertatutakoa ez zela kasualitatea izan, atleta gazteak maila handiko lehiaketa bat egin zuen, jauzi guztietan 7 metroko muga gaindituz, eta Ikerrek 7,43m-ko erregistro hobea ezarri zuen, txapelketako 5 postua eman ziona.
Miriam Gregorik bederatzigarren postua eskuratu zuen. Miriamek 800m-ko lehen finalerdian korrika egin zuen, non 5. postuan amaitu zuen 2.11.54ko markarekin, finalerako txartela segundo batera geratuz. Miriamek eta Tonik bere entrenatzaileak ontzat eman zuten pista estalian lortutako emaitza.
Sara Villasante elitera itzuli zen urte luzez lesionatuta egon ondoren eta gogoz itzultzen dela erakutsi zuen. Sarak 1500 metroko lasterketan lehiatu zen, non ezin izan zuen finalera pasa lasterketa motel eta estrategiko batean, ia azken 400 metroetan korrika egin baitzuen. Hamalaugarren postuan amaitu zuen 4.48.67ko denborarekin.
Deskalifikazioaren zapore garratza
Teresa Errandonearen deskalifikazioak txapelketa absolutuan Bidasoa atletiko taldeak lortutako emaitzak ilundu zituen. 60 metro hesidunetako kategoriako finalaurrekoan irteera baliogabea zela kontsideratu zen, atleta irundarrak egindako irteeran epailearen tirora aurreratu ez bazen ere. Irteera baliogabe gisa hartu zen takoen sentsoreak 0.093 milesimatako erreakzio-denbora hartu baitzuen eta baimendutako denboraren muga 0.100 milesimatan dagoela argudiatuz.
Gertakariaren ostean Teresa Errandoneak argitaratutako komunikatuan atleta irundarrak adierazi duenez, Karlsruheko kontzentrazioan bere kirol ibilbideko lehen marka nulua lortu zuela adierazi du eta gertakari honek bere hurrengo emaitzetan mesfidantza eragin zien. Errandoneak komunikatuan azaltzen duenez, “epaileen arabera takoaren presioa handitzeak eragin du nire erreakzio-denbora baimendutako mugaren azpitik egotea”. Horrekin batera, atleta irundarrak orain dela 50 urte finkatutako 0.100-eko muga agian zaharkituta gelditu delaren inguruko eztabaida planteatu du, azkenaldian arrazoi berarengatik deskalifikazioek era nabarmenean gora egin dutela ikusi ostean.
Gertakari honen aurrean epaileek ez zuten klubak aurkeztutako erreklamazioa entzun nahi izan, irteerako bideoa berrikusi zezaten. Bidasoa Aletiko Taldetik adierazi dutenez, 0.093 milesimetako takoen presioa lekutik mugitu gabe egindako mugimenduen ondorioa izan daiteke eta, horrela izatekotan, abisua izango litzateke bakarrik, ez deskalifikazio zuzena. Kanporaketaren ondorioz, Errandoneak txapelketa absolutuan marka on bat lortu eta urrezko domina nazionalarengatik borrokatzeko aukera galdu zuen.
Atletismo Aste Santuan
Bidasoa Atletiko Taldeak, Super Amararekin eta Irungo Udalarekin elkarlanean, Aste Santurako jarduerak abiatu ditu, haur eta gazteentzako kirol-zerbitzuak eskaintzeko. 2016ko haurrei zuzendutako ikastaroak dira, jarduera fisiko bat egiten den aldi berean haurrek Aste Santuko oporrez disfrutatzea da helburua. Honela, lagunarteko harremanak sustatu eta edozein kirol motako hain beharrezkoa den koordinazioa lantzen da. Ikastaroak Aste Santuko bi asteetan zehar egingo dira.
COVID-19aren zabalpena ekiditeko segurtasun-arauetara egokitzeko, janaria bertan egiteko aukera kendu da. Zehazki, bi dira eskainitako aukerak. Batetik, 8:30etatik 13:30era; bigarren aukera 14:30ak arte izango da, pistako aparteko hamaiketako txiki batekin. Garrantzitsua da seme-alabek elikadura-intolerantzia edo alergia edo beste arazo medikoren bat eudkiko balu, aurretiaz erakundeari jakinaraztea.
Kirol egitasmoan 2016tik aurrera jaiotako haurrek parte hartu ahalko dute. Ekintza guztiak Plaiaundiko atletismo pistetan egingo dira eta antolatutako ekintza eta jolas guztiak segurtasun-arauak betetzeko egokituak izan dira. Jarduera euskara eta gaztelaniaz eskainiko dira eta atletismoa, askotariko jolasak eta gymkanetan parte hartuko dute haurrek, besteak beste.
Aukeran dauden asteak, martxoaren 29tik apirilaren 2ra eta apirilaren 5etik apirilaren 9ra doazenak dira. Egun horietan guztietan ekintzak egingo dira, jai egunak barne. Aste bat ordutegi laburrarekin aukeratuz gero 85 euroko prezioa izango du eta bigarren ordutegiak, aldiz, 100 euroko prezioa. Era berean, %10eko deskontua izango dute ekintza 2 anai-arreba edo gehiago inskribatzen dituzten, klubeko bazkideak diren edo aurten atletismo eskolako ikasleak direnentzako. Hortaz gain, aste bakarra kontratatuz gero prezioa normala izango da, baina, bi aste kontratatzeak %15eko deskontua izango du.
Haurrak ekintzan apuntatzeko bide ezberdinak daude. Batetik, inprimakia deskargatu eta taldearen bulegoan entregatu edo zuzenean inprimakia webgunearen bitartez betetzea. Plaza mugatuak dira eta izena-emate hurrenkeraren arabera beteko dira.