Guillermo eta Daniel Perez Garcia anaiak nagusitu ziren uztailaren 7an egin zen proban
Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsieraren 52. edizioa antolatu da aurten. Uztailaren 7an, larunbatean, 140 parte-hartzailek Bidasoa ibaiaren jaitsiera egin zuten. San Miguel Ingurutik abiatu eta Santiagotarrak Kirol Elkartearen instalazioetara jaitsi ziren. Gainera, bigarren urtez Jaitsiera Herrikoia antolatu zuen elkarteak eta 50 pertsonek parte hartu zuten.
Asturiaseko Guillermo eta Daniel Perez izan ziren sailkapeneko irabazle nagusiak, 43:59:26 denbora egin ostean. Santiagotarrak elkartea, berriz, jaitsieran 24 kategorietatik 12tan nagusitu zen eta, guztira, elkarteko kirolariek 26 domina irabazi zituzten. Sailkapen finalean klub irundarrak 439 puntu irabazi zituen eta bigarren elkartea sailkatuak, Zumaiako Itxas-Gain elkarteak 198 puntu lortu zituen.
Bidasoa Ibaiaren Nazioarteko Jaitsieran Santiago egunaren bueltan antolatu ohi da, uztaileko h
irugarren asteburuan. Aurten, ordea, klubak jaitsieraren data aurreratzea adostu zuen, data horrek bestelako proba garrantzitsuekin bat egin ez zezan. Uztailaren 7an eguraldi ederraz gozatu zuten parte-hartzaile zein ibiaren ertzetan pilatu ziren ikusleek. Hala ere, “Musku” bezala ezaguna den Javier Martinezek, elkarteko presidente ohiak, azaldu du, “guretzat ibairen egoera da garrantzitsuena, ez eguraldia”.
Zaletuentzako jaitsiera
Aurten, bigarren urtez, Santiagotarrak Kirol Elkarteak Jaitsiera Herrikoia antolatu zuen. Bigarren edizioan 50 pertsonek izena eman zuten eta, honela, elkarteak libre zeuzkan piragua guztiak erabili ziren. “Musku” presidente ohiak azaldu du, “jaitsiera herrikoia piragua probatu ez dutenen etorkizuna da, zaletasuna horrela pizten delako”.
10 euro ordainduta parte-parte hartzaileek jaitsieran parte hartzeko beharrezko materiala eskuratu zuten. 16 urtetik gorako adin guztietako pertsonek izan zuten Jaitsiera Herrikoian parte hartzeko aukera. Hala ere, Muskuk, elkarteko presidente ohiak, azaldu du jendeari oraindik “lotsa” apur bat ematen diola jaitsieran izena emateak, baina, irteeran zein helmugan parte-hartzaileen artean sortzen den giroa paregabea dela.