Bidasoako Itaiak indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharraz hitz egiteko hitzaldia antolatu du igande honetarako

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak azaroaren 22rako hitzaldia antolatu du indarkeria matxistari aurre egiteko antolakuntzaren beharraz hitz egiteko. Hitzaldia Irungo Palmera Montero Gunean egingo da, igandeko arratsaldeko 17:00etatik aurera.

Bidasoan Itaiak bere jarduna aurrera eramateko, auzi honetan sakondu eta lantzeko asmotan, hitzaldi bat antolatu du antolakundeak eskualdean, aurretik aipatutako leku eta datan. Segurtasun neurriak direla eta, pertsona kopurua murriztua izango da, beraz, asistentzia konfirmatzea beharrezkoa izango da. Horretarako, Bidasoako Itaiaren emailera, itaia_bidasoa@riseup.net, idatzi eta izen-abizenak eman beharko dira.

Hitzaldian landuko diren gaiak

Azaroaren 25aren atarian, orain dela ia bi aste Itaiak kanpaina politiko bat abiarazi zuen egiturazko biolentzia eta, zehazki, indarkeria matxistaren aurka jarduteko helburuarekin. Kanpaina honen harira plazaratutako analisiari jarraituz, azken hilabeteotan bizitako pandemia testuingurua dela eta, Itaia antolakundetik geroz eta argiago ikusten dute  osasunarentzat onena denaren aitzakiarekin, goi burgesia honetaz baliatzen ari dela neurri politiko autoritarioak ezartzeko.  Ondorioz, pobrezia orokortuaren zantzuak azaleratzen hasiak dira salatu dute antolakundetik, langileen eskubide zibil zein politikoen ukapena dela eta. Hortaz gain, emakume langileek jasango duten bizi baldintzen okertzea ondorioz, Itaia antolakundeko kideen hitzetan ezingo da testuinguru politiko honetatik kanpo ulertu, ezta harreman kapitalistari berezkoa zaion egiturazko biolentziaren auzitik kanpo ere, emakume langileon aurkako biolentziak forma konkretu bat hartzen duela: indarkeria matxista.

Beraz, emakume langilea geroz eta zaurgarriago, isolatuago eta zapalduago izango den  testuinguru honetan, Itaiatik indarkeria konkretu honekin amaitzeko beharrezkotasuna azpimarratzea garrantzitsua iruditzen zaie, egunerokotasunean erasotzen duen subjektu honen aurrean. Horren aurrean, kanpainaren lemak ongi adierazten duenez, gaitasun sozialistak antolatzeko hautu politikoa planteatzen du Itaiak, horretarako indarkeria kasu bakoitzari aurre egiteko bitarteko politikoak garatu eta bestalde, normal kultural matxistak betetzen duen funtzioa identifikatu eta errotik desagerraraziz. Helburu honekin, eginbehar gisa identifikatzen dituzte eraso matxista oro gaitzestea eta horren aurka antolatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude