Community Manager bat behar dut, ala nik neuk egingo?

Enpresa-proiektu bat, denda bat, negozio bat, jatetxe bat edo halako zerbait daukagun guztiok gauza bera galdetu diogu geure buruari: benetan behar al dut comunity manager bat? Ezin dut nik neuk egin? Gure presentzia on line kudeatzeko tenorean, proiektu txikietarako freelance bat kontratatzea, edo langile bat enplegatzea enpresa handiagoen kasuan, garesti samar gerta liteke batzuetan. Gaur egungo egoera ekonomikoan “make it your self” da jaun eta jabe, kostuak murrizte aldera; baina… bideragarria al da esaten ari garen kasuan?

como-es-el-community-manager-ideal
Erantzun berehalakoa: BAI
Erantzun patxadazkoa, gogoeta egin ondorengoa: Bai, baina… formatzeko eta prestatzeko ahalegin handia eskatzen du.
Zu zeu arduratzen bazara zeure proiektuaren marketin eta komunikazioaz, baduzu abantaila, eta ez nolanahikoa: ez du inork zuk baino hobeto zure abenturaren ‘background’ delakoa ezagutzen. Community Manager baten lanaren alderdirik zailenetakoa enpresa baten egoera ezagutzea da; alegia, ahuldadeak, mehatxuak, indarrak eta aukerak aztertzea, bezeroak edo markaren estiloa ezagutzeaz aparte. Horietan guztietan, zeu zara ikerlaririk onena, zentzuz eta gutxieneko teknika egokiekin eginez gero. Produktua ere ezagutzen duzu, noraino iritsi nahi duzun badakizu eta zuk baino gogo handiagoa ez du inork erakutsiko. Dena den, esan ere esan beharra dago batzuetan kanpotik hobeto ikusten direla gauzak orokortasunean, barrutik baino.
Hona hemen abantailak. Kontuan hartu, alabaina, zure markaren komunikazioa kudeatzea Facebooken profila irekitzea eta argazki alai batzuk paratzea baino gehixeago dela. Formazio sendoa beharko duzu marketin eta estrategian, zure helburuetarako sare sozial eta eduki egokienak ezagutu, erantzunak neurtzen eta emaitzak interpretatzen jakin, egoera deserosoak kudeatu, eta zure jarraitzaileentzako eduki erakargarriak etengabe sortzeko gaitasuna ere beharko duzu.
Hori guztia ikasi egiten da, hamaika ikastaro aurkituko duzu, arrakasta eskuratzen irakatsi gabe ere pista batzuk emango dizkizutenak eta hanka-sartze batzuk ekiditen erakutsiko dizutenak. Baina, hein handi batean, kontua da ekiteko jarrera edukitzea, ikasteko, ikertzeko eta esperimenta-tzeko grinari eustea, eta, jakina, hartan sartu ahal izateko orduak ere izatea.
Pablo Moratinos
Marketing online-aholkularia
3yMedia Comunicación Digital

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude