Dantza Hirian jaialdia Irunera itzuliko da irailaren 11ean

Kultura arloak herritar guztiei jakinarazten die igande honetan, hilak 11, Dantza Hirian mugaz gaindiko dantza garaikidearen jaialdiak antolatutako ikuskizuna izango da Zabaltza plazan, 19:00etan. Ikuskizunean bi emanaldi eskainiko dira:

  • ÀNGEL DURAN «The beauty of it» (Katalunia)
  • Iraupena:20 minutu
  • Koreografoa:Àngel Duran
  • Dantzariak:Àngel Duran
  • Musika:Schwanengesang edo Zisnearen kantua (Schubert), Bær (Hildur Gudnadottir), Pianorako 14. sonata do sostenitu maiorrean (Beethoven).
  • Jasotako sariak: Stuttgart-eko Internationales Solo Tanz Theatre jaialdiko eta Dantzako Sólodos lehiaketako lehen saria eta aipamen berezia Cagliariko CORTOINDANZAn./li>

«The Beauty of It» gogamen kontziente eta inkontzientearen arteko dualtasunaren eta errealitatea eta loaldia bereizteko ezintasunaren inguruko Carl Jungen teorietan oinarritzen da. Pieza honek gizonaren hauskortasuna erakusten du, bai eta hark sortutako ekintza edo pertsonaien benetakotasunaren inguruko hausnarketa bat ere. Zein da benetako maskara? Erreala al da esperimentatzen dugun guztia? Zer alde dago antzeztearen eta nork den bezala jokatzearen artean?

Àngel Duranek dantzako gradua egin zuen SEADen (Salzburgoko Dantza Akademia Esperimentala) eta Arte eta Diseinuko gradua UABen (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa). Freelance moduan lan egin du Europako zenbait konpainiatan, hala nola Anton Lachky Company (Brusela), Milla Koistinen (Berlin), DOT504 (Praga) edo Stephan Herwig (Munich), besteak beste. Aholkulari gisa ere aritu da beste konpainia edo talde batzuentzat. Tailerrak eta eskolak ematen ditu Europako zenbait prestakuntza-zentrotan, hala nola Seesaw Dance Company, Riva del Garga (Italia), Equilibrio Dinamico, Bari (Italia), TREFFPUNKT (Stuttgart, Alemania), MARAMEO (Berlin, Alemania), besteak beste. «The Beauty of It» haren lehen pieza da, sari ugari jaso ditu, eta Europako eta Latinoamerikako zenbait jaialdi eta antzokitan eman dute. Aurten hirugarren produkzioa estreinatu du, PAPILLON, Fira Tàrregak, Festival Sismògrafek eta Vic-eko La Atlántida antzokiak koproduzitua.

  • QABALUM «La medida que nos ha de dividir» (Nafarroa)
  • Iraupena: 17 minutu
  • Koreografoa: Diego Pazó eta Lucía Burguete
  • Dantzariak: Diego Pazó eta Lucía Burguete
  • Musika: Luisillo Kalandrakaren musika originala
  • Jasotako sariak: DanzaXtrema jaialdiko lehen saria

 

Bi leku behar dira muga bat egiteko. Espazio hori zeharkatzen gaituen denborarekiko paraleloak diren marrez betea dago, eta ez da ez egia ez bakarra ez gurea. Ez izatez, ez gara ezeren edukiontzi izango, ezta zatitu behar gaituen neurria ere. Eta, hala ere, nola senti genezakeen etorkizuna hau zela?

Qabalum dantza garaikideko kolektibo gazte bat da. 2020an sortu zen Iruñean, eta dantza sortu eta egiten, irakasten eta bitartekaritza kulturalean dihardute.  Beren proiektuek askotariko erakundeen babesa jaso dute, hala nola La Faktoría Choreographic Center, Festival DNA, Dantzan Bilaka edo Dantza Konpainia Nazionala. Diego Pazó eta Lucía Burguete dira kolektiboko kideak, eta lanean aritzen dira beren kasa ere, Espainian zein atzerrian.

Diego Pazó Arte Ederretako graduduna da, 2008an hasi zen breakdance-a dantzatzen, eta bere kabuz eman zituen lehen urratsak dantza garaikidean. 2019 eta 2021 artean, La Faktoria Choreographic Center-en ikasi zuen, Laura Aris, Thi-Mai Nguyen, Isael Mata, Marta Coronado eta Mark Tompkins irakasleekin, besteak beste. Azken urteotan lankidetzan ibili da hainbat proiektutan Isael Matarekin, Laida Aldazekin, Larruarekin eta Vero Cendoyarekin. Gaur egun Jesús Rubioren konpainia egiten du lan, baita bere proiektu propioetan ere.

Lucía Burguete (Zaragoza-Iruñea). Dantza klasiko eta garaikideko eskolak hartu zituen Zaragozako Antonio Almenara Dantza Zentroan, eta koreografia eta interpretazioko goi-ikasketak egin zituen Dantzertin (Bilbo).  Iruñera joan zen 2019an, eta 2021 arte dantza garaikideko ikasketak egin zituen La Faktorían. Isael Mataren Reward of the City-n, Laida Aldazen INSIDEn eta Vicky P. Mirandaren BESTAn dantzari izan da. Horrez gain, Laura Arisen laguntzailea izan da Impulstanz jaialdi internazionalean eta irakasle gonbidatua TRY 2022 prestakuntza-programan (Italia).

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude