Eguzkitzako jolastokia eraberritzeko proiektua onartu du Tokiko Gobernu Batzarrak

Abenduaren 23an Eguzkitzako patioa berritzeko lanen proiektu-teknikoa onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak. Proiektua 2019an partaide- tza bidezko aurrekontuetan boto gehien jaso zituen jardueretako bat izan zen. Lanak 2021eko udan zehar egia aurreikusten da, 191.080 euro inguruko aurrekontuarekin.Fud

Proiektuan zehaztu bezala, patioaren mendebaldean atxikitako eraikinetako zarata arintzeko metakrilatozko pantaila akustiko baten instalazioa aurreikusita dago. Hortaz gain, ikastetxeko jolastokia berrantolatuko da, segurtasun zoruaren azalera handitzeaz gainera, mendebaldeko muturrean futbol zelaia eta kalea banatzen dituen nylonezko sarea ordezkatuko da.

Cristina Laborda Obra arloko ordezkariak adierazi duenez, “elkarlanaren adierazgarri” bat da hau, kasu honetan, Udalaren eta eskola komunitatearen arteko elkarlana. Obra ordezkariaren hitzetan, lanak 2020. urtean egitekoak ziren, baina, pandemia zela-eta, lanak atzeratzea beharrezkoa izan da. Berrio lanak martxan daudela jakinarazi ostean, Labordak aurkeztutako proiektuak ikastetxearen beharrei erantzuten diela nabarmendu du, haurren jolasgaraiko gozamena kontutan hartu eta elementu hezigarrien kopurua handiko baita.

Santi Jiménez Udaleko Hezkuntza Arloko ordezkariak nabarmendu duenez, oso garrantzitsua da horrelako proiektuak udala eta eskola komunitatearen arteko elkarlanetik sortzea. Urtero udako hilabeteetan zehar, eskoletako oporraldi garaia baliatuz, udalak hiriko ikastetxeak hobetzeko lanak egin ohi ditu, zentroek helarazitako eskakizunei erantzuna emanez. Horrela, proiektuak bide onetik jarraituz gero, Eguzkitzako jolastokiko lanak datorren udan egitea aurreikusten du Obra arloak. Behin proiektua onartuta, lizitatu egingo da. Aurrekontua 191.080,16 eurokoa da.

Zurezko elementuak nagusi
Jolastokia berritzeko proiektuaren barruan, era askotara erabil daitezkeen hainbat hiri altzari instalatu nahi dira. Jolas-eremuari ukitu berri bat emateko zurezko elementuak instalatuko dira, elementu jasangarrien erabilera bultzatuz. Zehazki, 2-3 urtekoentzako eremua zurezko tren txikia, gehienez bi metroko altuera izango duen enborrez osatutako piramidea, eskalatzeko harkaitz bat irudikatuko duen instalazioa eta orekarekin jolasteko beste enbor batzuk ipiniko dira. Gainera, haurrek segurtasunez jolastu ahal izateko, azalera guzti hori segurtasun zoruarekin estaliko da kautxuzko zorua edo belar artifiziala erabiliz.

Era berean, jolastokiko estalpeko eremuko lurrean jolasteko guneak pintatuko dira. Futbol zelaiaren iparraldean, berriz, pinuzko trabesez eratutako harmailak jarriko dira, belar artifizialez akabatuak. Hortaz gain, jardinera bat, iturri bat eta zurezko banku bat instalatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude