Ekitaldiz gainezka dator udazkeneko kultur agenda

Udazkeneko kultur agenda ekitaldiz gainezka dator Juncal Eizaguirre Kultur ordezkariak iragarritakoaren arabera. Antzerki, zinema, musika eta dantza emanaldien multzo handi bat eskainiko da irailean, urrian eta azaroan zehar. Ikuskizunak hainbat agertokiren artean banatuko dira, hala nola, Amaia Kultur Zentroa, CBA eta Oiasso Erromatar Museoa.

Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak azaldu duenez, “urte amaierara arte, kultura-agenda bizi bat prestatzen ari gara, eta dagoeneko hirian nabaritzen hasi gara”. Udaren ostean, emanaldiak ohiko guneetara itzuliko dira. Esateko, Amaia Kultur Zentroa izango da erreferentziazko puntu horietako bat, betiere pandemiak agindutako neurrietara egokituta. Juncal Eizaguirrek gaineratu duenez publiko guztientzako jarduerak eskainiko dira, bertako sektoreko profesionalei laguntzeko. “Helburua: kulturaren alde egiten jarraitzea, are gehiago garai hauetan”, gehitu du Kultura ordezkariak.

Amaiako oihala altxatu da
Amaia Kultur Zentroan urrian eskainiko den lehen emanaldia urriaren 3an 19:00etan Neri(H)ari konpainiak eskainiko duen “Mutu” dantza emanaldia izango da. Antzerkia urriaren 9an itzuliko da, 19:00etan, Atalaya Teatroren gaztelaniazko “Elektra.25” ikuskizunarekin. Egun bat geroago, urriaren 10ean, Ostomila Txontxongilo taldearen “Untxia eta Koioteren abenturak” iritsiko dira Irunera goizeko 11:00etan eta 12:30etan.

Azaroaren 1ean, 18:00etan, “Recuérdame! El tributo a Coco” antzezlana ikusteko aukera izango da, eta azaroaren 6an, 19:00etan, “Cinco minutos” lana eskainiko dute Andoni Aguirregomezkorta eta Itziar Urretabizkaia aktore ezagunek. Glu Glu Produkzioak euskarazko “Perez Sagutxoa” obra ekarriko du Irunera azaroaren 27ko 17:00etan. Azaroaren 28an, berriz, Kemen Dantza Taldearen txanda izango da, 19:00etatik aurrera. Ikuskizun multzo honi amaiera emateko, Yllana Teatro eta “The Opera locos” ikuskizuna eskainiko da, abenduaren 5eko 19:00etan.

Zinemaren kasuan, berriz, Dokuirun programaren hiru hitzordu baieztatu dira: Urriaren 15eko 19:00etan Julian Templeren “Crock of gold” (2020), Azaroaren 5eko 10:00etan Leo Cebrián Sanzen eta Paco Manjónen “Ellas son eléctricas” (2021) eta Abenduaren 10eko 19:00etan David Truebaren “Si me borrara el viento lo que yo canto” (2019). Bestetik, “Zure abenturaren bila” ikus-entzunezkoen zikloari jarraipena emango zaio 5 ikuskizunekin: Urriaren 7an “Iran eta Erdialdeko Asia bizikletan”, Azaroaren 11n “Cyclotherapy: Érase una vez un sueño. 9 años viajando por el mundo en bicicleta”, Azaroaren 25ean “Remoteana: yo puedo con Los Andes”, Abenduaren 2an “Bizikletaz Zeelanda Berriko hegoaldeko irlan” eta Abenduaren 16an “Papua Nueva Guinea”.

Ikuskizun horiek guztiak Amaia KZn egingo dira, eta sarrerak ohiko lekuetan eskuratu ahal izango dira: Turismo Bulegoan, www.irun.org/sarrerak helbidean eta Amaia KZko leihatiletan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, tokirik geratzen bada. Era berean, pandemiagatik ezarritako neurriak beteko dira jardueretan, hala nola, edukiera, musukoa, distantziak, etab. Gainera, Urriaren 19, 20 ,21 eta 22an, 19:30ean, Irungo Done Jakueren XVII. Astea.

Musika-agenda
Kultura arloak urteko azken hiruhilekorako musika-agendaren berri eman du, hiriko jardueren agenda indartzeko egindako apustua agerian utziz. Lehen kontzertua urriaren 16an egingo da Amaia Kultur Zentroan eta Carlos Sadness izango da lehen gonbidatua bere laugarren diskoa, “Tropical Jesus”, aurkezteko. Bestalde, urriaren 30ean Amaiako auditoriuma Petti Petti eta Etxeko Uzta eta Incarnatus Orkestra arituko dira Eneritz Furyakekin batera, “Manipulazio estrategiak” diskoa aurkezteko. Udalaren webgunean eskuratu daitezke bi kontzertu horietarako sarrerak.

Irun Zuzenean jaialdia
Irun Zuzenean Festibalaren edizioa berria Ficobako 3. pabilioian egingo da azaroaren 13an. Oraingoan, Olimpia, Sara Zozaya eta La Bien Querida izango dira artista nagusiak. Juncal Eizaguirre Kultura ordezkariak azaldu duenez, “zuzeneko musikaren alde egin dugun apustuan oso eskaintza indartsua ekarri genuen 2020an, eta aurten eskema beraren arabera jokatu nahi dugu. Sarrerak berriro ere doakoak izango dira eta gonbidapenak baimendutako edukieraren arabera banatuko dira, orduan indarrean dauden neurrien arabera.

Kultura KM0
Musika abenduan Ficobara itzuliko da Kultura KM0 jaialdiari esker, tokiko musika-taldeak izango direlarik protagonistak. Hitzordua abenduaren 18an da eta emanaldi nagusietako bat Kulto Kultibo taldeak eskainiko du, datozen egunetan jakinaraziko diren beste artisten artean. Jaialdia doakoa izango da eta, Irun Zuzenean bezalaxe, 3. pabiloian izango da. Gonbidapenak jaialdia egiten den garaian edukierari buruz indarrean dauden neurrien arabera banatuko dira.

Erakusketen eskaintza
Erakusketei dagokienez, aipatzekoa da Adour-Bidasoa txapelketatik hautatutako lanak Amaia KZn ikusi ahalko direla urriaren 10era arte. Bisiten ordutegia Amaia KZko ohiko ordutegia izango da: asteartetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara, igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era eta astelehenetan itxita. Bestalde, Menchu Gal aretoa proposamen berri batekin dator. Azaroaren 21era arte Daniel eta Ainize Txopitea artisten Destinia erakusketa bisitatuko ahalko da. Azkenik CBA Udal Liburutegia programazio berezi bat prestatzen ari da urrian Emakume Idazleen Eguna ospatzeko, liburutegitik antolatutako gainerako jarduerei batuko zaiena.

Oiasson etenik gabe lanean
Oiasso museoak denboraldiari hasiera emateko, “Camino de Santiago, se hace camino al andar. Historia, arqueología, arte, leyendas y mitos jacobeos” ikastaroa proposatzen du, Donejakue bideari buruz. Bestetik, museoak antzerki eta irakurketa dramatizatuko tailerren antolaketari eutsiko dio, joan den udaberrian izandako arrakasta handiaren ostean. Azkenik, azaroaren 15etik 20ra, FICABen XXI. edizioa egingo da Irunen eta, hasiera batean, lehiaketaren proiekzioak online emateko aukera ere eskaintzen da. Museo Erromatarra ere musikarentzako agertoki izango da. Azaroaren 27an, 19:00etan, Jaime Alvarellos gitarristak joko du, Oiassoko kontzertu akustikoen programazioaren barnean. Gonbidapenak aurki jarriko dira salgai museoan.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude