Elkarrizketa: Antxon de la Caba, Ikastolaren sortzaileetako bat

“Uda guztiak andereño eta lokal berriak bilatzen ematen genituen”

Gaur egun Ikastolako autobusak ikusten dituenean oraindik gogora etorzen zaio gurasoek lehendabiziko autobusa jarri zutenean harriak bota zizkiotela. Oroitzapen onak eta gogorrak ditu Antxonek, Irungo Ikastolaren sortzaileetako batek. Abentura hura euskararen alde sekula egin den ekintzarik garran-tzitsuenetako bat bilakatu zen.

– Nolatan erabaki zenuen euskal eskola sortzeko lantaldean sartzea?DSC04583
Javier Goenak Irunen euskara bultzatzeko laguntza eskatu zidan. Orduan zera pentsatu nuen: nik euskara ikasi beharrean nire denbora besteek euskara ikas dezaten baliatuko dut. “Ados” esan nion eta lanean hasi ginen.
Nik lan egiten nuen Palmera fabrikako langile baten emaztea maistra izana zela benekien: bada, hari proposatu genion.
Nire seme Iñaki iparraldean zebilen eskolan. Handik atera eta lehendabiziko ikasturte hartako ikaslea izan zen.

– Haurrak euskaraz eskolaratzea erabaki potoloa zen gurasoentzat: legez kanpoko eskola zen eta gainera jendearen kritikak entzun behar izan zenituzten.
Ez genuen materialik, ez genekien hezkuntza egokia jasoko zuten… alegia, ez genekien abentura hura ongi aterako zen ala ez. Zalantzak izateaz gain, jendeak gogor kritikatu gintuen, adibidez, “gorriak” deitzen gintuzten. Ikasturtea amaitu zenean ez genekien hurrengoan gurasoek beren seme-alabak ekar-tzen jarraituko zuten. A ze sorpresa! Pila batek izena eman zuen! Horrek asko animatu gintuen.
DSC04578Uda guztiak andereño nahiz lokal berriak bilatzen ematen genituen. Guraso guztiok laguntzen genuen, ilusioa zen nagusi.
Hezkuntza-ikuskariaren bisitatik onik ateratzen ginen, ordezkaritzan “salatari” bat geneukan eta hark aldez aurretik esaten zigulako noiz etorriko zen. Urtetan sekretu bat izan da hau.

– Pedagogiaren alorrean berritzaileak izan zineten.
Hezkuntza ofizialaren printzipioetatik aldendu ginen; hots, gogorkeriatik eta ikasleen sufrimenduan oinarritutako autoritatetik. Hasteko eta behin, neskak eta mutilak elkarrekin zeuden geletan. Argi geneukan haurrei pentsatzen utzi behar zitzaiela erabakiak hartzeko orduan. Hein batean, materialen eskasiak berritzaile izatera behartu gintuen: ahozko hizkuntza lantzen zen eta horrek ikasleak esnarazten zituen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude