Elkarrizketa: Luxio Ugarte, Enpresagintza Fakultateko (Mondragon Unibertsitatea) irakaslea eta MIKeko ikertzailea

“Euskaldunok gure sormenari esker aurrera aterako gara”

“Quebec oso urruti dago!!”, esaten zion familiak gaztetan Kanadara ikastera joan zenean. Aurrera aterako bagara mentalitatea aldatu beharko dugula dio; ekintzaileak izan eta mundu globalizatu honetako edozein tokitan lan egiteko prest egon beharra dago. Luxio ziur da kinka ekonomiko larri honetatik aterako garela; baina enpresen arteko asoziazionismoa bul-tzatzea ezinbestekoa da, baldin eta lehiakor izango bagara.

– Zein da Irungo ekonomiaren egitura?
Duela urte pare bat Mondragon Unibertsitatean bertako industriaren eta ekonomiaren diagnosi bat Luxio Ugarteegin genuen. Gure jatorriko eskualdean ez bezala (Deba Garaia), hemen enpresen % 95 txikiak dira eta historikoki modu independentean lan egin izan dute. Enpresa txiki hauek handien menpe daude, oraindik ezin dutelako mundu globalean lehiatu. Lehiakor izateko elkartuta egon behar dute; horrela, berrikuntza landu ahal izango dute, administrazioari dirua eskatu, horniduren erosketa merkeagotu… Mondragon Unibertsitatea, erakundeekin elkarlanean, puntu ahul horiei aurre egiteko estrategia gauzatzen ari da jada. Eskualdeko ekonomia-eragile guztiok norabide horretan lanean dihardugu.
– Zein dira irundarren puntu sendoak egoera ekonomikoari aurre egiteko?
Ekintzaile asko dago, jende ausarta eta ideia onekoak. Aduanen krisiaren ondoren enpresa asko sortu ziren; baina estrategia bat falta zaie, txikiak izaki, horren diseinua egiteko denborarik ez dutelako, eguneroko lanak ez baitie tarterik uzten. Egitura bat sortu behar da elkarrekin indartsuago bilakatzeko.

– Zer lortu da orain arte?
Dagoeneko esperientzia pilotuak abian jarri ditugu. Hezkuntza institutuak harremanetan jarri dira enpresekin proiektuak garatzeko. Mondragon Unibertsitateak bere gain hartu du hibridazio egitasmoa:  enpresa bi edo gehiagoren artean beste bat sortzean datza. Xede horretarako diru lagun-tzak eskatu ditugu.
Irun Ekintzan delakoa ere, Irungo ekonomiaren arloko eragileek eratutako foroan, alegia, norabide horretan lanean ari da.

– Nola ikusten duzu Irunen etorkizun ekonomikoa?
Krisi-zulo honetatik aterako gara, baina denbora beharko da eta argi eduki behar da garai onak igaro direla. Nik etorkizunari ez diot beldurrik. Euskal Herria beti izan da txiroa, baina sormenari esker beti aurrera egin du. Orain prestatu behar dugu kinka ekonomiko honetatik ateratzen garenean lehiakor izateko, garbi edukita administrazioarekiko gehiegizko menpekotasunaren garaiak amaitu direla.Mondragon

– Zein izango da gure enpresa-ehuna?
Hozkailuetarako piezak ez ditugu ekoiztuko, baina bai agian aeronautikarakoak. Teknologia, aisialdia, turismoa… horiek etorkizun onekoak dira. Miramon Teknologi Elkartegia zabalduko da eta gure eskualdean instalazio berriak edukiko ditu. Hau oso azpiegitura garrantzizkoa izango da.

– Garai berrietarako prestatua egoteko nolako hezkuntza behar da?
Enpresen gestio ereduak alda-tzen ari dira. Ezin da lehen bezala zuzendu: jabearen edo zuzendariaren aginduak beteaz, eztabaidarik gabe. Orain elkarlanean aritu beharra dago, eta merkatu globalitzatu honetako edozein tokitan lan egiteko prest egon.
Mondragon Unibertsitatean profil horretako gazteak formatzea dugu xede. Bidasoan Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza gradua eskaintzen dugu, Espainian dagoen lehena eta bakarra. Gazte ekintzaileak behar ditugu, eta enpresekin lan egiten duten hezkuntza-zentroak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude