Emakumeen Ahalduntze Eskolak online eta aurrez aurre egingo diren ikastaroak eskainiko ditu ikasturte berrirako

Rebeca González Berdintasun ordezkariak Emakumeentzako Ahalduntze Eskolak ikasturte honetan zehar eskainiko dituen jardueren berri eman du. Aurreko edizioekin alderatuta, aurtengo ekimenak zenbait berrikuntza izango ditu Covid-19aren zabalpena ekiditeko prebentzio neurrien ondorioz. Rebeca Gonzálezek azaldu duenez, “programa momentuko egoera berrira egokitzeko aprobetxatu nahi dugu, adibidez, konfinamendua bizitzea eragindako esperientziara”.

Irungo Emakumeen Ahalduntze Eskola gaitasun eta baliabide pertsonalak partekatzeko asmoarekin sortu zen, partaideei haien autoestimua hobetzeko baliabideak eskaini eta eguneroko arazoei aurre egiteko tresnak emateko asmoz. Komunikazio estiloak, komunikazioa ekiditen duten oztopoak saihesteko bideak, kritikak nola egin eta jaso, ezetz esaten ikasi errudun sentitu gabe, haserrealdiak eta desadostasunak ulertu eta bideratzeko moduak, emozio eta estresaren kontrola, kultura, generoak, etab. lotutako gaiak lantzen dira eskolan.

Nobedadeak eta berreskuratutako ikastaroak

Iraileko hilabetean hasiko den lehen ikastaroa “Osasun emozionala krisialdi garaian” izenekoa izango da. Ikastaroaren helburua konfinamenduan eta krisialdian zehar bizitako emozioak partekatzeko gunea sortzea izango da. Gainera, erlaxazio, arnasketa ariketak, emozioen kontrola laguntzen duen meditazioa landuko da, sentitzen denari zentzu bat eman eta erresilentzia sustatzeko. Ikastaroa Pepa Bojó psikologoak zuzenduko du. Irailaren 28tik azaroaren 23ra bitartezko astelehenetan izango da, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Palmera Montero guneko 5. aretoan.

Bestetik, aurten, arte plastikoak “Emakumeak Artean” izeneko tailerrean protagonista izango dira. Tailerrak garapen pertsonala (autokontrola) eta ahalduntzea gauzatzeko prozesuak sustatzeko helburua du, feminismoa, barne eta kanpo munduaren kontaktua bultzatzen duen Gestalt terapia eta arte-terapia elkartuz. Marina Santa Cruz psikologoak zuzendutako ikastaroa izango da eta asteartetan egingo da, urriaren 6tik, azaroaren 24era, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara Palmera Monteroko 5. aretoan.

Hortaz gain, Ahalduntze Eskolan lehenengo aldiz, argazkilaritza landuko da emakumeen ikuspegitik online formatuan eskainiko den “Emakumeak eta argazkilaritza” izeneko ikastaroaren bitartez. Emakumeak beti izan gara argazkilariak. Gure begiek, gure begiradek etengabe argazkiak ateratzen dituzte. Nolakoa da begirada hori? Desberdina, berezia, adeitsua, ezti baina zuzena, zintzoa, gogorra, indartsua eta istorioak kontatzen ditu. Istorioak kontatzeko baimena eman diezaiogun gure buruari. Mugikorra hartu eta ezberdintzen gaituena aprobetxatu dezagun!. Tailerra urriaren 15ean hasi eta azaroaren 12an amaituko da, ostegunetan, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara online formatuan eta Idoia Tellería, argazkilari eta genero adituak zuzenduko du.

Gainera, joan den urtean egin ez ziren bi ikastaro berreskuratuko dira. Bata, “Jada eperrak jaten ez ditugunak” ikastaroa, kasu honetan online formatuan egingo dena. Maitasun erromantikoa da eta horretan oinarritutako erlazioak izateak zer suposatzen duen landuko da, esklusibotasuna, jarrera jeloskorrak, xantaia, dependentzia, etb. suposatzen dituen aldetik. Identifikatzea lehen urratsa da gure bizitzetaz birjabetu ahal izateko eta berdindutako erlazioetan zainketa, errespetu, enpatia, maitasun, askatasun eta tratu onean oinarritutako erlazioetan pentsatzen hasteko. Ikastaroa Aitziber Aguinagalde genero adituak zuzenduko du ostiraletan, urriaren 9tik 30era, arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara, online formatuan.

Beste ikastaroa, “Autodefentsa Feminista” izenekoa izango da. Bertan, emakumeek indarkeria matxistari aurre egiteko duten gaitasuna landuko da. Horretarako, taktika fisikoez gainera, defentsarako tresna psikologikoak eskainiko dira. Esperientziak partekatu, erasoak identifikatzen ikasi eta biolentziaren aurpegi ezberdinak ezberdintzen ikasi eta aurre egiteko baliabideak bilatzeko espazioa izango da, indarkeria mota hau erradikatzeko irtenbide edo estrategiak aztertzen diren bitartean. Emaginek zuzendutako ikastaroa izango da, azaroak 27 eta abenduak 4 eta 11ean egingo da. Ikastaro honetarako izen-ematea azaroko hilabetean zabalduko da.

Gainontzeko ikastaroetarako, ikastaroetan parte hartzeko interesa duten emakumeek Irungo Udalaren webgunearen bitartez ikastaroetan izena emateko aukera izango dute irailaren 11tik irailaren 24ra arte. Ikastaroek parte hartzaile kopuru mugatua izango dute eta izen-emate hurrenkeraren arabera banatuko dira.

Autoestimu tailerra

Ahalduntze Eskolaz gainera, beste urte batez “Komunikazioa positiboa eta autoestimua” tailerrak martxan jarriko dira emakumeentzat. Talde ekintza horren helburua komunikazio positiboa, autoestimua eta parte hartzen duten emakumeen ongizate emozionala lantzea da. Aurreko urteetan zehar hirian egin izan diren tailerrak dira eta bertan parte hartu duten emakumeek positiboki baloratu dituzte.

Tailerrak Irungo 18 urtetik gorako emakumeei zuzendurik daude eta doakoa dira. Helburua tailerretan parte hartuko duten emakumeak komunikazio positiboa eta haien bizitza osoan zehar autoestimua lagunduko duten baliabide eta gaitasun pertsonalekin ornitzea da. Honela, emakume hauen ongizate emozionala lagundu eta haien harreman pertsonal eta sozialetan lagundu nahi da, famili barne eta kanpoko eremuetan.

Tailerrak asteazkenetan egingo dira eta irailaren 30ean hasiko dira, abenduaren 9an amaitzeko. Hau da, guztira 11 sesio izango dituzte tailerrek. Goizeko ordutegian egingo diren tailerrak 10:00etan hasi eta 12:00tan amaituko dira, arratsaldez egingo direnak 17:30etatik 19:30etara egingo diren bitartean. Tailer horiek guztiak Palmera Montero gunean egingo dira, 10 pertsonako talde murriztuetan, segurtasun neurri guztiak errespetatuz.

Tailerretan parte hartzeko interesa duten emakume guztiek Irungo Udalaren webgunearen bitartez egin ahalko dute izen-ematea irailaren 18tik 28ra. Plaza kopurua mugatua da, 40 izango baitira guztira eta Iruen erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute, aurretik tailer hau egin ez badute. Plazak izen-emate hurrenkeraren arabera banatuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude