Enpresa, ikasgela

Bidasoa Institutuko 10 ikaslek lehenbizikoz lanean eta ikasten dihardute, HEZIBI programari esker

Andrea Mitxelena eta Jaime Eguiguren Bidasoa Institutuko ikasleak dira eta aldi berean, HEZIBI programari esker, enpresa bateko enplegatuak. Euskadiko 126 gaztek parte hartu dute aurten lehenbizikoz. Horietako 10, Bidasoa IEPSkoak.

Eusko Jaurlaritzak, Lanbiderekin batera, HEZIBI programa abian jarri du ikasturte honetan. bidasoa insti4644“Ikasleek ikasturteko azken 3 hilabeteetan praktikak egiteko aukera izaten dute; baina aurten, HEZIBIri esker, beste jauzi bat eman da: Alemaniako Lanbide Heziketa Dualean oinarritutako ekimena da, hau da, zenbait ikasleri urtebeteko kontratupeko enplegua eskaini zaie”, azaldu du Alberto Arranz Bidasoa Insitutuko irakasleak.

Bada, Insitutua hainbat enpresarekin harremanetan jarri zen eta horrela 10 lagunentzako beste hainbeste soldatapeko lanpostu lortu zituen, ikasteko ordu ba-tzuk mantentzen direla.

bidasoa inst04647Andrea Mitxelena eta Jaime Eguiguren ekoizpen mekanikoko diseinuko ikasleak zorioneko gazteetako bi dira: ikasgela enpresan dute. Egunero Donostiako Dürr Systems lantegira joaten dira, ordenagailu aurrean eseri eta kotxeak pintatzeko trenak diseinatzeari ekiten diote. “Nire lehendabiziko lan esperientzia da eta oso kontent nago” dio Jaimek. “Gainera, giroa primerakoa da”. Andreak industria proiektugile goi-mailako zikloa burutu ondoren ikasten jarraitzera deliberatu zuen, lan aukerengatik. “Marraztea atsegin dut, oso, eta lan honetan ikasitakoa aplika dezakegu”.

Valentziako auto fabrika baterako proiektua burutzen ari dira, zehazki. “Proiektua egina zegoen, baina aldatu beharra izan dute, ekoiztuko duten auto modeloa ere aldatu delako. Hortaz, doitzeak egin behar ditugu etengabe”, azaldu dute gazteek.

Irunen ere badira Bidasoa Institutuko eskaintza onartu eta ikasleak kontratatzeko xedez HEZIBI programari lotu zaizkion beste zenbait enpresa; tartean, Railtek mekanizatuak, Bidasoa mekanizatuak, Electro Arbes, Patxi Zayas elektrizitatea eta Palacios aroztegia.

Enpresak ere, pozik

Alberto Arranzen esanetan, “enpresak oso pozik daude orain arteko esperientziarekin. Horren lekuko, praktikak burutu ondoren iaz hainbatek lan eskaintza jaso zutela”.

HEZIBIk lehen urratsak baizik ez ditu eman, heldu den ikasturterako Bidasoa Institutuak eskaintza handituko du-eta. “Bai, enpresa gehiagoren konpromisoa lortu dugu eta ondorioa da 23 ikaslerentzako lanpostuak izango direla”. Guztira, ikasleek orain arte baino 700 praktika-ordu gehiago egiten dituzte, eta curriculuma hobetzea ere ekarriko die programak.

Enpresek, era berean, etekina atera ahal diote, jende gazte eta prestakuntza onekoa “fitxatzeko” parada izango baitute.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude