2025eko San Pedro eta San Martzial jaiak hiriko auzoetara zabalduko dira. Erraldoi, buruhandi eta zirkuak izango dira auzoetan egingo den jardueren egitarau zabalaren protagonistak. Zehazki, Bidasoko Erraldoiak, Irungo Atsegina, Ondare Kultur Elkartea eta A&B Shows entitateen lankidetzari esker lortu da programa osatzea. Hala azaldu du gaur goizean Nuria Alzaga hiriko lehen alkateorde eta Kultura ordezkariak.
Joan den astean iragarri zuten udal ordezkariek eta hiriko elkarteetako ordezkariek aurtengo jaien egitaraua, poltsikoan aurrerago aurkeztuko zuten nobedade handi bat gorderik zutela aurreratuz. Nuria Alzagak aipatu duenez, “etengabeko entzute aktiboarekin jarraituz, eta hiriko txoko guztiak animatzeko eta dinamizatzeko asmoz, aurten, Irunen, Erraldoiak eta Zirkus Kalejira izango dira auzo guztietan”. Horrela, festaurreko Fangoriaren kontzertua jaien hasiera ofizialarekin lotuko dute, “eta horrek are gehiago aberastuko du urtetik urtera anbiziotsuagoa den programa” erantsi du Kultura ordezkariak.
Emanaldien zerrenda
Egia bada ere ekainaren 21, 23 eta 28ko irteerak ohikoak izan direla aurreko urteetako jaietako egitarauan, 2025 honetan berritasuna ekainaren 16tik 22ra bitarteko astean izango da; horregatik aipatzen da festaurreko Fangoriaren kontzertua eta jaien hasiera ofizialaren arteko lotura. Horrela, egutegi osoa ekainaren 16tik 28ra bitartean egingo da.
Ekainaren 16an Zirkus Kalejira egingo da Puianan eta Urdanibian, A&B Shows-en eskutik. Emanaldia arratsaldeko 18:30ean hasiko da.
Ekainaren 17an, Bidasoko Txaranga Kultur Elkarteak eta Bidasoko Erraldoiak elkarteko erraldoi eta buruhandiek Behobia eta Artian izango dira 18:30etik aurrera.
Ekainaren 18an, Zirkus Kalejira San Migelen eta Anakan izango da A&B Shows-en eskutik, 18:30etik aurrera.
Ekainaren 19an, berriz, Erraldoi eta buruhandiak Oinaurre eta Belaskoenean barrena ibiliko dira, 18:30etik aurrera, Bidasoko Txaranga Kultur Elkartearen eta Bidasoko Erraldoiak elkartearen eskutik.
Ekainaren 20an Zirkus Kalejira, Larreaundin eta Lapitzen izango da, 18:30etatik aurrera A&B Shows-en eskutik.
Ekainaren 21ean Erraldoiak eta buruhandiak kalejiran hiriaren erdialdetik: Segizioa Junkaleko plazatxoaren albotik abiatuko da, eta Eskoleta eta Santiago karriketatik, Aixin-Zolua kaleko oinezkoen gunetik (Dunboako itsasadarraren albo batean), Erromes plazatik, Juncal kaletik, San Martzial aldapatik barrena ibili ondoren, San Juan plazan amaituko dute, eta han, harrera egingo zaio haurren danborradari. Bidasoako Erraldoiak elkarteak egingo duen ekintza izango da, arratsaldeko 18:30etik aurrera.
Ekainaren 22an Erraldoiak eta buruhandiak, Arbesen izango dira, 18:30etik aurrera Bidasoko Txaranga Kultur Elkartearen eta Bidasoko Erraldoiak elkartearen eskutik.
Ekainaren 23an Erraldoiak eta buruhandiak kalejiran ibiliko dira hiriaren erdialdetik. Segizioa Alberto Anguera plazatik abiatuko da, eta, Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre eta Geltokiko kaleetan, Colón ibilbidean, Foruen karrikan eta Karrika Nagusian barrena ibili ondoren, San Juan plazan amaituko dute. Desfilea 18:30ean hasiko da eta Bidasoko erraldoien, Irun´go Atsegiñaren, Peña Poteo txarangaren eta Dultzaineroen eskutik.
Ekainaren 28an azkenik, Erraldoiak eta buruhandiak kalejiran ibiliko dira hiriaren erdialdetik: Segizioa Alberto Anguera plazatik abiatuko da, eta, Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre eta Geltokiko kaleetan, Colón ibilbidean, Foruen karrikan eta Karrika Nagusian barrena ibili ondoren, San Juan plazan amaituko dute. 18:00etan abiatuko dira Irun´go Atsegiñaren, Ondare Kultur Elkartearen, Irungo Txistulari Taldearen eta Peña Poteo txarangaren eskutik.



