Erroibidek klubaren eguna ospatuko du larunbatean saskibaloiaren inguruko festa antolatuz

This is what holds us together.

Erroibide saskibaloi kluba 2025/26 denboraldia hastear da eta horretarako klubaren eguna ospatuko du irailaren 14an, larunbatean. Ekitaldiak goizeko 10:00etan hasiko dira eta eguerdiko 14:00ak arte luzatuko dira, Azken Portu kiroldegian.

Denboraldi berrian kluba osatuko duten taldeak eta jokalariak aurkezteaz gainera, musika, jarduerak eta saskibaloia ez dira faltako. Gainera, jokalarien, familien eta entrenatzaileen arteko jolasak egingo dira. Goiz osoan zehar taberna zabalik egongo da ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude