Erromak egungo gizartean utzitako ondarea, EHUk Irunen egingo duen hurrengo udako ikastaroan eztabaidagai

Javier Arce, Mertxe Urteaga, Elena Torregaray, Antonio Duplá, Alfonso Álvarez-Ossorio, Santiago Castellanos, Jesús Barba eta Elena Ruiz erromatar munduan espezializatutako historialari eta arkeologoak dira, eta Inperioak egungo gizartean utzitako kultur ondareari buruz eztabaidatuko dute. Era berean, Jacinto Antón eta Magí Seritgol arituko dira hizlari ikastaroan: Jacinto Antón historia eta arkeologia gaietan espezializatutako kazetaria da, eta eta Magí Seritgol, kultur kudeatzailea eta Tarraco Viva erromatar jaialdiko zuzendaria.

Ikastaroaren helburuak dira Erromatar Inperioak gure orainean utzitako ondarea ezagutzea, Inperioa gertaera historiko aparta izan baitzen eta beronen ondarea bizirik baitago oraindik; gizarte garaikidean gehien agertzen diren eta eraginik handiena duten adierazpideak identifikatzea; eta erromatar ondarearen birjabetzearen eredurik adierazgarrienak erakustea.

Jardunaldiak irailaren 2an eta 3an izango dira, Irunen: goizez, Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroaren egoitzan, eta arratsaldez, Oiasso Museoarenean.

Ikastaroa adin guztientzako jendearentzat da, eta oraindik badago izena emateko eta ikastaroan parte hartzeko tokia. Webgune honetan datoz egitarauaren xehetasun guztiak, eta interesdunek bertan eman dezakete izena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude