Etendurarik gabeko agenda kulturalaren bitartez lagunduko ditu Irungo udalak kulturgileak

Irungo Udaleko Kultura Arloa Alarma egoerara egokitutako jardueren agenda lantzen ari da. Funtsean, teknologia berriak baliatuz modu telematikoan eskaintzen diren ekimenak dira, eta jarraipena ematen diete konfinamenduaren hasieratik CBAk eskaini dituen proposamenei (Liburuaren Eguna, Ipuin-kontaketak, online irakurtzeko zerbitzua, etab.). Eta baita Oiasso erromatar Museoa, eta #IrunZuzeneanEtxean jaialdia ere. Jaialdian bertako eta inguruko 17 artista baino gehiagok hartu dute parte edo David R. Losadaren tailerreko laburmetraiak estreinatu dira.

Kultura Arloaren helburua da hiriko kultura-jardueren agenda dinamizatzen jarraitzea. Hau da, etxetik kontsumitu ahal izatea nahi da, eta, gainera, kultura-sektoreari laguntzea, Covid 19aren krisiak gehien kaltetutako sektoreetako bat baita. Hala, jarduerak tokiko ehun artistikoarekin ari da prestatzen. batez ere. Horretarako, 18.000 euroko aurrekontua aktibatu da, eta aste hauetan jarduera horiek kontratatzeko erabiliko da.

Kultura Arloak lantzen dituen jardueren artean daude Ander Izaguirre kazetariak “zure abenturaren bila” programan emandako hitzaldia, Jorge Madejónen komiki tailerra, bertako artistekin egindako mikroantzerki emanaldiak, herriko artisten erakusketa birtuala, eta Ribera beken aurkezpena eta haurrentzako musikoterapia saioak. Honako hau da jardueren agenda:

Zure abenturaren bila online Ander Izagirrerekin, maiatzaren 14an, 19:30ean. Chernobylera (Ukrania) egindako bidaia baten inguruko hitzaldia izango da. Zoom bidez jarraitu ahal izango da.

– Komiki tailerra online, gaian aditua den Jorge Madejonek koordinatuko dituen saioak. Saioak asteazkenetan izango dira. Ez da izena eman beharko eta asteroko edukiak Udaleko web-orrian zintzilikatuko dira.

– Arte eszenikoak. Maiatzaren 16tik aurrera, Udaleko YouTube kanalean(www.youtube.com/irungoudala), larunbatero mikroantzerki saioak izango dira herriko artisten eskutik. Lehen saioa honako eskemaren arabera izango da:

19:30 Kain in taldea ospitaleko clown eta eskuartze sozialaren jarduera (Esther Bizarro, Ana Eguizabal, Oihana Parada eta Sofía Facal). “Magia berezia” lana aurkeztuko du.

19:45 Patxi Perez aktoreak Dario Foren “Eroaren jokoa gurutzearen azpian” lanaren eszena bat aurkeztuko du, Ana Perezek zuzendua.

– Haurrentzako musika. Edurne García Elizaldek, Musika Hezkuntzan diplomatutako irundarrak, Musikoterapian masterra duenak eta musika hezkuntza goiztiarraren Musikaz Hazi ekimenaren sortzaileak, hainbat bideo prestatuko ditu Irungo Udaleko YouTube kanalerako. Lehenengoa maiatzaren 12an izango da eta asteartero bideo berri bat izango da.

– Ribera beken emaitzak aurkeztea: maiatzaren 13an, 18:00etan, Noain-Bitamine tandemak “Bidasoko emoziozko kartografia” ikerketa aurkeztuko du, zoom bidez. Bestalde, Rubén Mejuto-Andrea Giraldo tandemaren lana ikusgai dago Udaleko YouTubeko kanalean. Gogoratu behar da beka hauek ikerketa lana bultzatzea dutela helburu, historia eta arte garaikidea elkartuz, muga gaiaren pean.

– Erakusketa Birtuala. Egungo konfinamendu-garaia dela eta, Kultura Arloak artistei beren lana erakusten jarraitzeko aukera eman nahi die, baita herritarrei artearen aukera guztiez gozatzen jarraitzeko aukera ere. Helburu horrekin, deialdi bat egin da, konfinamenduan garatutako bertako eta Bidasoa eskualdeko artisten sorkuntzak jasotzeko, edo, ekoizpen berriak izan gabe, COVID-19ren ondorioz gaur egun bizi den egoerarekin zuzenean lotutako gaiak lantzeko.

Sormen-ehunari erakusleiho bat eskaini nahi zaio, jasotzen diren lan guztiekin erakusketa birtual bat eginez. Lan horiek www.irun.org webgunean gordeko dira, eta obra bakoitzaren argazkiarekin batera artisten ohar biografiko txiki bat eta obra azaltzen duen testu edo bideo bat aurkeztuko dira. Erakusketarako, lanaren argazki bat bidali beharko da, edozein diziplinakoa (argazkia, pintura, eskultura, grabatua, collagea). Horrez gain, ikus-entzunezko sorkuntzen eta/edo performatiboen kasuan, gehienez ere minutu bateko bideoak onartuko dira. Erakusketa maiatzaren 21ean, astelehenenean,zabalduko da eta www.irun.org eta Irungo Udalaren sare sozialen bidez bisitatu ahal izango da.

Irunen eta Bidasoan bizi diren artista profesionalek eta amateurrek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan, adin-mugarik gabe. Udalak interes berezia du mugaz gaindiko harremanetan, beraz, mugaren bi aldeetako lanak onartuko dira. Pertsonako bi lan aurkeztu ahal izango dira gehienez, eta .jpg formatuan bidali beharko dira. Bideoei dagokienez, bertara sartzeko esteka bidali beharko da. Argazkiekin eta/edo bideoekin batera, fitxa teknikoa (teknikaren deskribapena, dimentsioak, izenburua), testu deskribatzailea (gehienez 1.000 karaktere) eta biografia txiki bat (gehienez 1.000 karaktere) aurkeztu beharko dira. Honako helbide elektronikora bidali behar dira: mmateos@irun.org. Deialdia zabalik egongo da konfinamendua luzatzen den bitartean.

Aurki:

Kultura Arloak oraindik ere hainbat ekimen ditu eskuartean eta horiek prestatzen ari da. Adibidez, Menchu Gal erakusketa-aretoak 10 urte bete ditu ireki zenetik, eta, beraz, egon diren erakusketa batzuen errepasoa egiteko, aretoan izan diren komisario eta artistekin ari da lanean. Gainera, bertako eta inguruko musikari berriekin harremanetan dago#IrunZuzeneanEtxean hurrengo ediziorako, eta mota horretako jarduerei buruz hitz egiteko lan egin ohi duten sustatzaileekin erronda bat egingo da. Azkenik, musika bandarekin eta txistulariekin elkarlanean arituko da, eta auzoetako jaiak direla eta, bideoak egingo dituzte eta Udaleko baliabide digitaletan argitaratuko dira. Larre

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude