Etxetik lan egin eta ikasteko aitzakiarik ez

Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz, etxetik ikasi eta lan egitea aukerarik egokienean bihurtu da. Lehenengo egunetako kaosa gaindituta, telelana praktikan jarri eta errutina berrien sorreran dago gakoa. Etxetik egindako lanaren aprobetxamendua handitzeko asmoz, hona hemen erabilgarriak izan daitezkeen hainbat trikimailu eta aplikazio:

Etxetik lan egiteko gomendioak:

1) Telelana errazteko, lanerako erabiliko den gailuak interneterako konexio egonkorra izatea komeni da. Konexioa motela bada, sare berean gailu gehiegi konektatuta daudelako izan daiteke, beraz, lanerako beharrezkoak diren tresnak soilik konektatzea aholkatzen da konexioa azkarragoa izan dadin. Hortaz gain, konekxioa azkartzeko beste trikimailu bat, Wifi ordez, interneterako konexioa kable bidez egitea izan daiteke.

2) Etxetik mugitu ez arren, lanerako sarrera eta irteera ordutegi bat finkatzeak lan errutina bat sortzen lagundu dezake. Horrela, kontzentratzen saiatu eta distrakzioak ekiditeko modua topatzea errazagoa izango da.

3) Gainera, etxean lan egin edo ikasteko eremu bat egokitzea gomendagarria da, argiztapen egokiarekin eta, ahal den neurrian, distrakzioak eragin ditzaketen eremuetatik urrun.

4) Produktibitatea handitzen laguntzeko, tarteka atsedenaldiak egitea komeni da, baina, era kontrolatuan, lan orduak gehiegi oztopatu gabe.

5) Egin beharreko zereginekin zerrenda bat osatzea lanaldiko helburuak zehazteko lagungarria izango da, eginbeharrak aurretik finkatutako epearen barnean egin eta hanka-sartzeak ekiditeko.

Telelana errazteko aplikazioak:

Google Drive: Telelana laguntzen duen erreminta aski ezaguna da, aldi berean hainbat pertsonei dokumentu berean lan egiteko aukera ematen diena. Aldaketak uneoro automatikoki gordetzen dira eta gainontzeko taldkideek egindako lana ikusteko aukera ematen du.

Telegram: WhatsApp ezagunaren an-tzeko funtzionamendua duen aplikazio honek pisu handiagoko artxiboak partekatzea ahalbidetzen du edozein gailu mugikorrean deskargatu eta horretara egokitzen den aplikazioaren bidez. Dokumentuak edonon kontsultatzeko aukera emateaz gainera, 200.000 kidez osatutako lan taldeak sortzeko aukera eskaintzen du.

Skype: Ordenagailutik zein gailu mugikorretatik deiak eta bideo deiak egiteko aukera ematen du zerbitzuak, doako bertsioan 50 pertsonez osatutako taldeak sortu daitezkeelarik.

Hagouts: Googlek sortutako aplikazio honek 10 pertsona arteko elkarrizketak eta bideo deiak egitea ahalbidetzen du. Doako aplikazioa da eta Gmail kontuari loturik dago.

Dopbox edo WeTransfer: Aplikazio hauek eskainitako zerbitzuaren bitartez pisu handiko dokumentu eta artxiboak partekatu daitezke fisikoki urrun dauden pertsonen artean, modu azkar eta sinplean egiten den bidalketa baten bitartez.

Trello: Aplikazio honek zereginen antolaketa errazten du, talde lanetarako helburuak finkatzen lagunduz. Horrela, zutabeka antolatutako egitura baten bitartez egindako zereginak, martxan daudenak eta oraindik egiteko daudenak era argian bereiztea posible da. Gainera, dokumentuak partekatu, iruzkinak egin eta epemugak ezartzeko aukera ematen du

Libre Office: Programa pakete honek lanerako egokiak izan daitezkeen hainbat doako lantresna eskaintzen ditu: testu prozesatzailea (Writer), kalkulu orrien editorea ( Calc), aurkezpenen kudeatzailea (Impress), datu-base kudeatzailea (Base), grafiko bektorialen editorea (Draw) eta formula matematikoen editorea (Math).

Oinarrizko trikimailu eta doako aplikazio hauek, normaltasuna berreskuratu arte, lan eta ikasketekin etxetik jarraitzeko eragozpen guztiak desagerraraziko dituzte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude