Familiako kide guztien artean euskara sustatzeko hainbat egitasmo abian daude

Irungo Udaleko Euskara Arloko Ordezkaria den Nuria Alzagak prentsaurrekoa eskaini du gaur Irungo Almudena Grandes plazatxoan euskara sustatzeko abian diren Familia OLA, Haurrak Parkean, Udagiro eta Laburbira egitasmoen berri emateko. Euskara ordezkariarekin batera, Maria Viñas, Familia Ola eta Haurrak Parkean ekimenak kudeatzen dituen Hezten enpresaren ordezkari gisa eta Herri Jakintza euskaltegiko zuzendaria, Gema Urtizberea, Udagiro ekimenaren ordezkari gisa izan dira prentsaurrekoan.

Familia bidezko transmisioaren esparruan “Merezi duelako! baitan dauden Familia OLA eta  Haurrak Parkean  egitasmoak aurkeztu ditu.

Gogora dezagun, “Merezi duelako! 2009an jarri zuela martxan Irungo Udaleko Euskara Arloak familiarteko euskararen transmisioan eragiteko helburuarekin, besteak beste, euskara eskolatik eremu formaletatik kanpo aterata.

Familia OLA

Familia OLA zerbitzuaren honen bidez, maiatzera bitarte 2-8 urte bitarteko seme-alabak dituzten familia euskaldunentzako edo euskarari sarbidea eman dioten familientzat aisialdi ekintzak burutzen dira.

Ildo horretatik, Euskara Arloak maiatzerako programatutako proposamenak iragarri ditu:

  • Eskulan tailerra: nire jolasa sortzen. (Haur bakoitza, material desberdinak erabiliz bere jolas tradizionala sortzeko aukera izango du; hiru lerroan, boloak, uztaila saskiratu,..). Tailer hau maiatzaren 21ean eta 23an egingo da, 17:30etik 19:00etara.
  • Jolas erraldoiak: Irungo kaleetatik argazki rally-a egingo da. Ekintza hau maiatzaren 28an eta 30ean egingo da 17:30etik 19:00etara.
  • Azkenik, oraindik zehaztu gabe dagoen irteera bat egingo da seguruenik maiatzaren 25ean, igandean, baina lekua zehazteko dago oraindik. Irterra goizez egingo da, baina ordua zehazteko dago oraindik.

Familia Ola tailerretan parte hartzeko udal webgunean eman behar da izena, www.irun.org helbidean, apirilaren 29tik maiatzaren 6ra. Tailer hauek euskara hutsez izango dira eta familiei hori bermatzeko ahalegina egitea eskatuko zaie. Bestalde, eskainiko diren tailerretan gurasoek ere parte hartu beharko dute.

Haurrak Parkean

Haurrak Parkean egitasmoaren bitartez, Udalak familiei eta haurrei hainbat auzo eta herriko jolasguneetan euskaraz jolasteko baliabideak eskaini nahi dizkie. Horrela, parkeetan haurrak eta gurasoak euskaraz jolasten jartzea bultzatu nahi da.

Bertaratzen diren haurren adinaren arabera, bi talde osatzen dira, honela, 3-5 urte bitarteko haur eta bere gurasoekin jolasak egiten dira hizkuntza transmisioa familian eta aisialdian uztartuz. 6-9 urte bitarteko haurrekin, berriz, lagunartean. bi hezitzaileren laguntzaz.

Hona hemen maiatzeko egun eta jolas guneak:

Maiatzaren 8an, 15ean, 22n eta 29n, asteazkenetan, Nagore Laffage eta Partxis (Olaketa).

Maiatzaren 3n,10ean, 24n eta 3n, ostiraletan,  Arbiun (Katea) eta Almudena Grandes plaza (San Juan).

Nuria Alzaga Irungo Udaleko Euskara ordezkariak balioan jarri ditu bi egitasmo hauek: “Irun euskalduntzea eta euskaldunen datuak etengabe hobetzea hainbat faktoreren ondorio dira. Horren adibide da hezkuntzaren esparruan egiten ari garen ahalegina, familiek egiten duten lana bezain garrantzitsua dena. Modu honetan, Irungo Udalak Familia OLA, Haurrak Parkean baliabideak jartzen ditu hiriko familien eskura, familiek euskara sustatzeko aukera izan dezaten, aire libreko jardueren bidez”.

Udagiro

Bi egitasmo hauez gain, Irungo Udaleko Euskara Arloak  hiriko ikastetxe eta institutuen laguntzarekin Udagiro programa antolatzen du beste herrialdeetatik edo erkidego batzuetatik etorri berri diren gazteei euskarazko edukiak transmititzeko eta  euskararekiko duten lotura zeharo ez eteteko.

2007az geroztik antolatzen den programa honek harrera ona izan du bai ikasleen aldetik bai ikastetxeetako irakasleen aldetik. Euskara ordezkariak adierazi duenez, “Oro har, parte-hartzaileen jarrera oso ona da, eta horrek laguntzen du baldintzak egokiak izaten, ikastaroa egoki aprobetxatu ahal izateko”.

Udagiro programan parte hartzeko udal webgunean eman behar da izena, www.irun.org helbidean,  maiatzaren 6tik 17ra, eta eskolak uztailaren 3tik 24ra eta abuztuaren 5etik 27ra izango dira.

Laburbira

Era berean, Nuria Alzaga ordezkariak Laburbira  jardueraren inguruan mintzatu da. Izan ere, euskarazko film laburren zirkuituak datorren ostiralean, maiatzak 3an, egingo du geldialdia Irunen. Orotara 8 film labur ikusteko aukera izango da, 19.30etatik aurrera Amaia KZko Hitzaldi Aretoan. Sarrera doan izango da, aretoko eserleku guztiak bete arte.

Euskara Arloak azaldu duenez, ohi bezala, Laburbirako film laburrak kalitatezkoak izango dira, eta ekimenera bertaratzeko gonbita egin die irundarrei. Horrez gain, halako egitasmoek duten garrantziari ere egin die azpimarra Euskara Arloak, euskal zinemagile gazteek haien lanak erakusteko aukera izan dezaten.

Antolatzaileek 8 film laburrekin osatu dute aurtengo programazioa: Erro (Zuz: Amaia Lejarreta), Dena asmatuta dago (Zuz: Jone Arriola), Katalinaren zoria (Zuz: Guillermo Ordas), Babesa (Zuz: Ander Iruretagoyena), Mundu berri bat (Mikel Alvarez), Zirrara (Zuz: Ane Cuesta), Talkak (Zuz: Ilune Diaz eta Jordi Nuet) eta Betizu buru (Zuz: Kim Maiteny Munoa)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude