Ficoauto azokak 30 marka ezberdinetako ibilgailuak bilduko ditu asteburu osoan zehar Ficoban. Gipuzkoako bigarren eskuko ibilgailuen azokak eskualdeko automobil merkaturik handiena ezagutzeko aukera emango du. Azokarako sarrera eta aparkalekua doan izango dira.
Azoka Ficobako hiru pabiloietan eta kanpoko eremuan ere egingo da. Ficoautok ostiralean 16:00etan irekiko ditu ateak eta 20:00ak arte zabalik egongo da. Larunbatean ordutegia goizeko 10:00etatik 20:00etara izango da. Igandean ordea, azaroaren 16an, 10:00etatik 19:00etara bisitatu ahalko dira ibilgailuak. Gainera, Aurten Ficobako jatetxea berriro zabalduko da Ficoautoren garaian, ohiko galerietako tabernarekin batera bisitariei zerbitzua eskaintzeko.
10.000 m² baino gehiagoko erakusketa-eremuarekin, ostiral honetan, hilak 14, Ficoban Ficoauto azokako ateak irekiko dira. Hogei erakusketari baino gehiago izango dira bertan, mota eta gama guztietako ibilgailuak eskainiz: auto txikiak, SUVak, eta potentzia handiko kirol-autoak. Gainera, Gipuzkoako kontzesionario nagusiez gain, Ficoautoren XIII. edizioan finantzaketa, aholku eta automobil osagarrien espazioak ere izango dira.
Ibilgailu elektrifikatuak gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira, eta marka txinatar berriak ere gehitu dira marka tradizionalen ibilgailu hibrido eta entxufagarrien eskaintzara, baita errekuntzako motor bidez dabiltzanak ere. Auto ekonomikoak, kirol-autoak, premium berlinak eta crossover joera berrienak elkartzen dira Ficoban. Ficobak milaka turismo batzen ditu bere instalazioetan, tartean zuzendaritzako, demoko eta Km 0 unitateak, bigarren eskuko eta ibilgailu erdi-berrien eskaintzari gehituz.
Kontzesionario erraldoia
Ficoautoren 13. edizioko bisitariak merkatuan dauden marka ugarienak ikusteko aukera izango du toki berean. Horrela, eremu berean hainbat modelo alderatu eta egokiena aukeratu ahal izango dute bezeroek, kontzesionario eta salerosleen berme guztiekin. Beraz, aurrekontua edozein dela ere, eta bakoitzaren beharra egokitzen den autoa aurkitu ahalko da bertan.
Erakusketariek gainera finantzaketa kudeatu ahal izango dute, eta kasu batzuetan aseguruaren kontratazioa ere bai. Zalantzan daudenek bertan ikusiko dituzten ibilgailuak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute, auto egokia aukeratzeko une bikaina izanik.
Parte hartzen duten markak
13. Ficoauto azokan marka hauek parte hartuko dute: Mercedes, Lexus, Toyota, Ford, Hyundai, Alpine, Renault, Nissan, Isuzu, Dacia, Leapmotor, Ebro, Jaecoo, Omoda, MG, Lancia, Alfa Romeo, Peugeot, Kia, KGM, Mitsubishi, Subaru, Mazda, Maxus, Volvo, Link & Co, Land Rover, Byd



