ACUBI Bidasoako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkartea
ACUBI eta Irungo Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoak Gabonetan egiten diren erosketa kopuru handiak direla eta, kontsumo arduratsua egiteko jarraibideak eman dituzte. Hortaz gain, murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea kontsumo arduratsu baterako gakoak direla gogorarazi dute.
Gabonetako apaingarriak urte batetik bestera berrerabiltzea eta erabiltzen ez diren jostailuak dohaintzan ematea gomendatzen da. Bazkari eta afarietarako menuak antolaketari dagokionez, hurbileko eta sasoiko produktuak aukeratzea, gonbidatu kopuruaren araberako janaria egitea eta, soberakinak izatekotan, horiek aprobetxatu beharko lirateke.
Hona hemen kontsumo arduratsu eta seguru bat egiteko 12 jarraibide:
1. Erosketak planifikatzea eta dena batera ez erostea; ez utzi erosketak azken momenturako eta egin ezazu behar dituzun gauzen zerrenda.
2. Aurrekontu bat egitea gehiegizko eta azaleko gastuak kontrolatzeko. Erabilgarri dugun aurrekontua dauzkagun premien arabera egokitu.
3. Txartelak zentzuz erabiltzea.
4. Janaria aldez aurretik erostea, eskaintzak aprobetxatuz eta Gabonak gertu daudenean garestitu ohi diren elikagaiak (mariskoa, haragia eta arraina) izozkailuan sartuz.
5. Jostailuak aukeratzean, haurraren adina kontuan hartu behar da, eta sexismoa saihestu. Beti aintzat hartu behar da segurtasuna, eta horretarako ziurtatu egin behar da produktuak etiketatuta daudela, segurtasuneko oharrak eta erabilerarako jarraibideak dituztela, baita CE marka ere.
6. Bideo-jokoetan arretaz begiratu behar da PEGI Kodearen(Pan European Game Information) piktogramen esanahia. Logo horiek jokoa erabiltzeko gomendatzen den gutxieneko adinari eta edukiari buruzko informazioa biltzen dute.
7. Behatu egin behar da Gabonetako apaingarrien segurtasuna. Argizko girlandak erabiltzen badira, ziurtatu egin behar dugu konexioak egoera onean daudela.
8. Saltokiko itzulketa-politikari buruzko informazioa izan behar dugu: itzulketak onartzen ote dituzten, zer epetan eta zer baldintzatan. Produktua akastuna baldin bada edo tararen bat baldin badu, Legeak orduan bakarrik behartzen ditu saltokiak produktua itzultzera.
9. Erosketaren tiketa edo faktura eskatzea eta gordetzea, eskatu egingo baitzaigu produktua itzultzerakoan, erreklamazio bat aurkezterakoan edo bermearen onurak jasotzean.
10. Gordeitzazu publizitate-foiletoak, loteslea baita publizitatea.
11. Gatazkaren bat sortuz gero, erreklamazio-orri bat eskatu behar da saltokian.
12. Aukeratu ezazu kontsumoko arbitraje-sistemako kide ikurra erakusten duen enpresa, berme plus bat baita.