Gari Garaialde, argazkilaria: “Argazki batek usaina izan behar du”

Krisiak lana ebatsi zion. Haatik, kinka berriak ametsetako bidearen hasieran kokatu du. Urtetan soldatapean prentsarako argazkiak egiten ibili ondoren, 2013an BO5TOK agentzia sortu zuen beste hiru kiderekin batera. “Orain lan sakonak egin nahi ditugu”.

GG_00250-2

– Lehen soldatapeko, orain zure kontura. Lehen prentsa, orain epe luzeko proiektuak. Zer moduzko esperientzia izaten ari da?
Oso polita, interesgarria eta zaila. Enpresa bateko langileak ginen heinean ez genuen erabakirik hartzen: enkargua bete eta kito. Beste ezaugarrietako bat zen lana berehala egin behar zela. Kaleratu nindutenean argi neukan argazkilaritzan jarraitu nahi nuela. Siriako gerran bahitu zuten Andoni Lubakirekin batera sortu nuen agentzia. Gerora Ander Gillenea eta Josu Trueba gehitu zitzaizkigun.
Gure asmoa munduko edozein bazterretako erreportaje sakonak, hau da, denbora asko eska-tzen dutenak saltzea da. Baina ez da erraza! Kolaborazio kontratua sinatu dugu Reduxekin (EEBB, Kanada eta Mexiko), Photomessi italiarrarekin eta Keystone suitzarrarekin.

GG270813015-2
– Nola ikusten duzu mundua kameraren atzetik?
Kamerarik gabe bezala begira-tzea gustatzen zait. Egia da saia-tzen naizela, baina kamera aurrean duzunean beste gauza ba-tzuei erreparatzen diezu. Orduan, kentzen duzunean, beste era batera begiratzen duzu mundua. Elkarreragina dago.
– Gertakari baten argazkia ikuspuntu askotatik egin liteke. Zein da zurea?
Ez zait gustatzen bertara joan eta sentitu baino lehen zer egingo dudan pentsatzea. Zaila bada ere, aurreiritzietatik urruntzen saiatzen naiz. Gertutik lan egitea bilatzen dut: ikusi eta usaindu daitekeen zerbait izan behar du argazkiak. Izerdia ageri bada, zipriztinak nabaritu behar dira.
– Milaka argazki egin dituzu. Zein duzu bereziki gogoan?
Lanak jende eta egoera pila ezagutzeko aukera eman dit. Horixe gustatzen zaidana.
Gogoan dut atxiloketen aurka antolatu zen Herri Harresia zela eta egin nuen argazki bat. Laneko presiorik gabe joan nintzen lehen aldia izan zen, aske sentitu nintzen. Atxilotu behar zuten gazte bat bere aitari musu ematen agertzen zen irudian. Une hori bazetorrela igarri nuen. Usaimena izan behar duzu eta erabaki asko hartu behar dira. Etengabeko apustua da. Baliteke orduak itxaron ondoren azken instant batean dena zapuztea!

GG_00216-2
– Musikarekin edo literaturarekin gertatzen den bezala, argazkien truke gero eta gutxiago ordaintzen da.
Musika edo literatura partikularrei zuzendua da; baina gure lana, ez, hedabideak baitira bezeroak. Oso kezkagarria da prezio merke baten truke edozer gauza onartzeko prest egotea, kalitateari garrantzirik eman gabe. Egoera gehien sufritzen ari garenak kazetariak eta argazkilariak gara.
Telefonoa gu iristen ez garen tokietara iristen da. Normala iruditzen zait lekukotasun hori sare sozialetan balekoa izatea; baina kazetariok istorioak kontatu behar ditugu, eta biharamuneko egunkaria irakurtzean jendeak estimatu beharko luke gau osoko lana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude