Gaurtik aurrera Irun Giza Eskubideen Astearen ospakizunean murgilduko da

Abenduaren 10ean, igandean, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Irungo Udalak ekintzen programa erakargarri bat jarriko du martxan. Programak Giza Eskubideak errespetatzeak eta pertsona guztien berdintasuna aitortzeak duen garrantziaz herritar guztiak eta, bereziki, gazteak sentsibilizatzeko helburua du.

“Giza Eskubideen astea” izenpean, abenduaren 4an, gaur, hasiko dira jarduerak “Ni Naiz Naizena” argazki erakusketarekin, eta abenduaren 20ra arte, asteazkena, luzatuko dira. Argazki erakusketatik harago, beste ekintza mota batzuk ere izango dira, esaterako, haurrentzako zinema saio bat eta gazte eta helduentzako beste zinema saio bat. Horrez gainera, mundu digitalean adingabeek dituzten eskubideei buruzko hitzaldi-solasaldi bat ere egingo da.

Balio eta Giza Eskubideen arlotik herritar guztiak gonbidatuta daude Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzera ekintzen programa baten bitartez, horrela, tolerantzia, elkartasuna eta norbanakoen nahiz kolektiboen arteko kolaborazioa bezalako balioak landu ahal izateko herritarrak estimulatzea lortuz, gizarte kohesionatu eta gizatiarrago baterantz aurrera egin dezagun.

Hona hemen jarduera guztiak jasotzen dituen programa:

  • “Ni naiz Naizena” argazki erakusketa eta webseriea

Data: Abenduaren 4tik 20ra.

Lekua: Irungo Emakumeen etxea

Erakusketari buruz: Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek antolatuta, Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) eta Nere Falagane dira “Ni Naiz Naizena” argazki erakusketaren egileak eta dozena bat trans pertsonen testigantzak biltzen ditu. Erakusketak kode bat dauka eta horren bitartez erakusketa hau webserie formatuan gozatzeko aukera izango du ikusleak.

  • “Tximinoen Izarra” haurrentzako zinema

Data: Abenduaren 9an, 17:00etan.

Lekua: Amaia KZ

Sarrera doan, gonbidapenarekin.

Sinopsia Tximinoen Izarra: “Jonna txikia oso alaia da eta izugarrizko gogoa du norbaitek adopzioan har dezan. Edozeinek adoptatuta ere, bera pozik egongo da, baldin eta bera bakarrik maite badu. Bere ama izan daitekeen bat umezurztegira tarranta batean iristen denean, zur eta lur geratzen da autoko atea irekitzen denean. Gorila bat! Jonna ez dago ziur primate erraldoi eta baldar batekin joan nahi ote duen. Baina neskak eta gorilak berehala ahazten dituzte bereizten dituzten desberdintasun fisikoak. Harreman polit hori bizirik irtengo ote da biak banandu nahian dabilen udal funtzionario baten amarruetatik?”

  • “El Cuaderno de Sara” helduentzako zinema

Data: Abenduaren 10ean, 19:00etan.

Lekua: Amaia KZ

Sarrera doan, gonbidapenarekin.

Sinopsia El Cuaderno de Sara: “Laura (Belen Rueda) bere ahizpa Sararen ( Marian Alvarez) bila dabil, Afrikan, Kongoko oihanaren erdian desagertutako kooperantea. Ez lan egiten duen GKEak eta ez enbaxadak ez dute haren berririk, pista bakar gisa argazki bat agertzen den arte, non meatzarien herrixka batean Sara ageri den. Hura aurkitzeko Afrikako bihotzera bidaia arriskutsu bat egitea erabaki du Laurak, gerrako jauntxoen eta haur-soldaduen armadek dominatutako lurraldera. Bere koadernoari jarraituz, Afrikara heldu baino lehenago bere bizitzaren egunerokoa dena, interes ezkutuen erabateko infernura eramango duen abentura batean murgilduko da emakume ausart hau, mundu-potentziek hirugarren munduan egiten dituzten jarduerei buruzko egiaren aurrean jarriz”

  • Hitzaldi-solasaldia: “Adingabeen eskubideak mundu digitalean”

Data: Abenduaren 16an, 18:00etan.

Lekua: Palmera-Montero

Doan. Sarrera librea, aretoaren edukiera bete arte.

Hitzaldi-solasaldiari buruz: Maria Eugenia Marfull pedagogo eta hezkuntza-psikologoak eta Mikel Cerezo “Tekno-Klik” eskola-programaren zuzendari eta Oriepsi-Orain elkarteko presidenteak hitz egingo dute adingabeek mundu digitalean dituzten eskubideei buruz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude