GazteARTEan Eszenatokia proiektua Kulto Kultiboren topaketarekin estreinatuko da abenduaren 22an

GazteARTEan eszenatokia izeneko proiektu berriak gazteak musikaren mundura hurbildu nahi ditu. Abenduaren 22an, ostiralean, Kulto Kultibo talde irundarrarekin estreinatuko da. Musikariek beraien ibilbide musikalaren berri emango diete eta abesti baten sormen prozesuari buruzko aholkuak emango dizkiete. Gainera, parte-hartzaileek kontzertu txiki batez gozatuko dute.

Topaketa Martindozenea gaztelekuan egingo da 20:00etatik 21:30etara. Topaketan parte-hartzeko izen-ematea Gazteartean webgunean egin behar da, nahiz eta doako jarduera izango den.

GazteARTEan eszenatokia

GazteARTEan eszenatokia programa musikan interesa duten 16 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako proiektua da. Proiektuak musika-sektoreko profil desberdinak dituzten pertsonak (taldeak, bakarlariak, ekoizleak, etab.) gazteriarekin harremanetan jartzen ditu. Topaketa hauen helburua beraien esperientziak, ametsak, zalantzak, kezkak… partekatzeko aukera eskaintzea da, eta formatu “informalago” edo hurbilago batean elkar ezagutzeko aukera ematea, gehien gustatzen zaienari buruz hitz egiteko: musika.Ga

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude